Urakanak
2022/06/29 - 10:39
Venezuela zikloi tropikal baten etorrerarako prestatzen ari da
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteorde exekutiboak azaldu duenez, zikloia ekialdetik sartuko da herrialdera, eta mendebalderantz egingo du, Sucre, Anzoategi, Nueva Esparta, Miranda, La Guaira, Aragua, Carabobo, Falcon, Zulia eta Caracas estatuak "zuzenean" kolpatuz.
2022/06/01 - 11:08
Gutxienez hamaika hildako eta 21 desagertu Mexikon, Agatha urakanaren ondorioz
Zenbait herri inkomunikatuta daude luizien eta ibaien ur-goraldien eraginez. Hori dela eta, armadako eta suhiltzaileetako kideak kaltetutako herrietako bizilagunei laguntzen ari dira.
2022/05/31 - 11:44
Agatha urakanak Mexikoko Oaxaca estatuan lurra jo du
Agatha bigarren mailako ekaitz gisa iritsi da, eta 165 km/h-ko haize ufadak izan ditu. Pazifikoko erregistroetan maiatzean lurra jo duen urakanik indartsuena da.
2021/10/26 - 11:25
Rick urakanak lurra jo du Mexikoko Guerrero estatuan
Rick urakanak, 2. mailakoa Saffir-Simpson eskalan, Mexikoko Guerrero estatuan jo du lurra, eta euriteak eta uholdeak eragin ditu.
2021/09/14 - 12:52
Nicholas ekaitza urakan bihurtu da eta Texasera iritsi da
Bere bidean, Nicholas urakanak euriteak eta uholdeak eragin ditu Louisianan, Ida urakana pasa eta egun gutxira.
2021/09/03 - 22:33
Biden presidentea Louisianara joan da, urakanak eragindako txikizioa ikustera
48 dira jada, ida urakanak AEBko ekialdeko kostan eragin dituen heriotzak. milaka dira bestalde ekaitzaren bortizkeria sufritzen ari direnak eta hori dela-eta hondamendi eremu izendatu dute ingurua.
2021/09/03 - 13:02
48 pertsona hil dira AEBko ipar-ekialdean izandako uholdeen ondorioz
"Ida" urakanak 23 hildako utzi ditu New Jerseyn, 12 New Yorken, hiru Westchesterren, hiru Philadelphian eta bat Conneticuten.
2021/09/02 - 10:52
New Yorkek larrialdi egoera ezarri du Ida urakanak eragindako euriteen ondorioz
Metroaren ia linea guztiak geldirik daude, uholdeek eta ur-jauziek urez bete baitituzte. Hiriko hainbat kale urak hartu ditu eta auto asko harrapatuta geratu dira.
2021/08/31 - 11:49
Ida urakana depresio tropikal bihurtu da, Louisianan bi hildako utzi ostean
Ida urakanak uholdeak, itzalaldiak, eremu isolatuak, azpiegitura batzuen suntsiketa eta errepideetako arazoak utzi ditu Louisianan.
2021/08/30 - 19:45
'Ida' urakanak indarra galdu du
Ordu honetan indarra galtzen ari da, baina agintariek ohartarazi dute kontuz ibiltzeko, oraindik oso arriskutsua delako. Idak txikizioak utzi ditu, Katrina urakana gertatu zenetik 16 urte bete direnean.
2021/08/30 - 10:35
Gutxienez pertsona bat hil da Louisianan Ida urakanaren ondorioz
Ida urakana 240 km/h haize ufadekin iritsi da New Orleansera. 2005ean Katrina urakanak eragin zuen tragediaren urteurrenarekin bat egin du Ida urakanaren iritsierak.
2021/08/30 - 09:47
Gutxienez pertsona bat hil bat Louisianan (AEB), Ida urakanaren ondorioz
Louisianan eta Mississippin, argindar- eta ur-mozketak eragin ditu, baita uholdeak ere.
2021/08/29 - 22:32
Ida urakana 241 kilometro orduko haize-ufadekin iritsi da Louisianara
Hori dela eta, Louisianan, Mississippin eta Alabaman indarrean daude Ida urakanarekin lotutako ohartarazpenak. Gainera, New Orleansen beste abisu bat eman dute, urakanaren arriskuagatik.
2021/08/29 - 19:15
Ida urakana Louisianara heltzear da, arriskutsu, 220 km/h-ko abiadura hartuta
AEBko Hurakanen Zentro Nazionalak azaldu duenez, Ida urakanak indarra hartzen jarraituko du datozen 12 orduetan, eta igande arratsaldean lurra joko du Louisianako hego-ekialdeko kostaldean, urakan "oso arriskutsu" gisa.
2021/08/20 - 11:20
Kalte arinak eragin ditu Grace urakanak Yucatango penintsulan
Grace urakanaren eraginez arazoak izan dira elektrizitatean, interneten, telefonian eta uraren horniduran. Zorionez, ez da inor zauritu.
2021/08/19 - 12:24
Grace urakanak indarra hartu du Mexikoko Yucatan penintsulara bidean
Iragarpenen arabera, 1 kategoriako Grace urakanak Yucatan penintsularen ekialdean lurra joko du ostegun goizean, eta egun osoan zehar eskualde honetan mugituko da.
2021/07/06 - 16:51
Euri zaparrada handiekin eta haize bortitzekin astindu du Elsa ekaitz tropikalak Kuba
Floridako Kaioetara eta mendebaldeko kostara bidean da orain Elsa 95 km/h-ko haizeekin. Itsasoan indartuta iritsiko dela diote adituek, eta ingurune guztia alertan dago.
2021/07/04 - 18:05
Miamin eroritako eraikineko erreskate lanak bertan behera, Elsa urakana heltzear delako
Elsa ekaitz tropikala Miamira bidean doa, eta haizeteek kalte gehiago sortu aurretik bota egingo dute erabat eraikina. 24 gorpu atera dituzte jada eta 121 lagunek desagertuta jarraitzen dute.
2020/12/28 - 11:01
Euskotrenen zerbitzua berrezarri dute Zarautzen
Zerbitzua etenda egon da hainbat orduz, trenbidera zuhaitzak erori direlako. Azken orduetan, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta ia zortzi metroko olatuak neurtu dira.
2020/11/20 - 13:27
Erdialdeko Amerikan ur faltagatik osasun krisia egon daitekeela adierazi du UNICEFek
UNICEFek premiazko 46,2 milioi dolar eskatu ditu Eta eta Iota urakanen ondorioz kaltetutako 640.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko, egun edateko urik ere ez baitute.