Urakanak
2020/11/19 - 14:11
Iotak 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Fenomenoak indarra galdu du eskualdean, baina arriskua ez da desagertu "euriteak" izatea espero baitute. Ekaitzaren arrastoen aurrean kontuz ibiltzeko eskatu diete agintariek herritarrei.
2020/11/19 - 10:09
Iota urakanak gutxienez 38 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Urakanak indarra galdu duen arren, agintariek kontu handiz ibiltzeko eskatu dute oraindik euria asko bota dezakelako.
2020/11/18 - 09:44
Iota urakanak guztiz suntsitu du Kolonbiako Providencia uhartea
Iota urakanak gutxienez bi hildako eta hiru desagertu utzi ditu Kolonbiako Providencia uhartean. 5.000 pertsona bizi diren uhartea erabat suntsituta geratu da.
2020/11/17 - 12:28
Iotak indarra galdu du Nikaraguan 250 km/h-tik gorako haizeekin lurra ukitu ondoren
Bi astetan Erdialdeko Amerika astintzen duen bigarren uranaka da Iota. Azken orduetan Nikaraguara iritsi da, baina indarra galdu du.
2020/11/13 - 09:32
Gutxienez 39 hildako eta 22 desagertu Filipinetan, Vamco tifoiaren eraginez
Gainera, Vamco tifoiaren eraginez gutxienez 300.000 pertsona ebakuatu behar izan dituztela, gehienak kostaldeko komunitateetan edo ibai eta presetatik gertu.
2020/11/12 - 09:36
Eta izeneko ekaitza urakan bihurtu da Mexikoko golkoan
Erdialdeko Amerikan eta Mexikon 100 hildako baino gehiago eragin ondoren, iparralderako bidea hartu du. CNN telebista katearen arabera, osteguneko azken orduan edo ostiralean ukituko du lurra.
2020/11/09 - 11:50
"Eta" ekaitz tropikalak uholdeak eragin ditu Floridan
Hala ere, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak egindako iragarpenaren arabera, ez du berriro ere urakan maila hartuko Mexikoko golkora iritsi arte.
2020/11/09 - 10:02
''Eta'' zikloiak eragindako heriotzak 27ra igo dira Mexikon
27 pertsona hil dira Mexikoko hego-ekialdean, "Eta" zikloiaren eraginez. Chiapas da eskualde kaltetuena. Bertan, 22 pertsona hil dira.
2020/11/06 - 10:21
''Eta'' urakanak gutxienez 27 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
"Eta"k gutxienez 27 hildako utzi ditu Nikaraguan, Hondurasen, Panaman, Costa Rican eta Guatemalan, eta beste hainbat lagun desagertuta daude oraindik.
2020/11/04 - 08:58
''Eta'' urakanak gutxienez hiru hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan
Nikaraguan bi pertsona hil dira eta Hondurasen bat azken orduetan. Txikizio handia eragin du "Eta" urakanak Erdialdeko Amerikan.
2020/11/01 - 19:03
Zergatik izena du 'Eta' azken ekaitz tropikalak?
2020an 28 ekaitz tropikal izan dira; beraz, Munduko Meteorologia Erakundearen zerrenda ofizialean aurreikusitako izenak amaitutakoan, alfabeto grekoarekin hasi dira.
2020/10/08 - 11:06
Delta urakanak kalte materialak eta uholdeak utzi ditu Mexikon, baina ez da inor hil
Mexikoko hego-ekialdean dagoen Yucatan penintsulak Delta urakan arriskutsuaren kolpea jaso du, eta kalte materialak eta uholdeak utzi ditu. Dena dela, ez da inor hil urakanaren eraginez.
2020/10/07 - 12:06
Delta urakanari aurre egiteko neurriak hartu dituzte Mexikon
Ordu gutxi geratzen dira 4. mailako urakan arriskutsua Quintana Roo estatuko kostaldera (Karibea) iristeko, eta bertako agintariek prebentzio neurriak hartu dituzte herritarrak babesteko.
2020/09/18 - 12:31
Sally urakanak kalteak utzi ditu AEBko hego-ekialdean
Euri-jasak eta uholdeak eragin ditu Alabaman eta Georgian, Hego eta Ipar Carolinara bidean.
2020/09/17 - 12:05
Sally urakanak hainbat kalte eragin ditu Alabamako eta Floridako kostaldean
Ekaitzak hainbat itsasontzi eraman ditu errepideraino, eta uholdeak eragin ditu hainbat lekutan.
2020/09/15 - 11:50
Sally ekaitza urakan bihurtuta iritsiko da gaur New Orleansera eta Alabamara
Lurra jotzean haize bolada gogorrak, olatu handiak, euriteak eta uholdeak eragingo omen ditu. Atlantikoan beste lau ekaitz atzeman ditu AEBko Urakanen Zentroak, baina oraindik ez dira arriskutsuak.
2020/08/28 - 10:52
Lau pertsonaren heriotza eragin ostean Laura urakanak Louisiana utzi du
Laurak Louisianako estatua utzi du gutxienez lau hildako eta kalte material handiak eragin ostean. Orain Arkansas bidean da 70 km/h haize ufadekin.
2020/08/27 - 10:32
4 kategoriako urakan bihurtuta iritsi da Laura Louisianara
Laura urakan indartsuaren begiak Louisianako kostaldean jo du lurra, 240 kilometro orduko haize-boladekin.
2020/08/26 - 14:32
Texas eta Louisiana Laura urakanaren etorrerarako prestatzen ari dira
Iragarpen meteorologikoen arabera, Laura 185 km/h-ko haize-ufadekin iritsiko da Estatu Batuetara, eta "bizitzak arriskuan jartzeko" gaitasuna izango du.
2020/08/20 - 11:37
Horrela ikusten da Genevieve urakana Nazioarteko Espazio Estaziotik
Urakana Kalifornia Beherera hurbiltzen ari da, 205 kilometro orduko haizearekin. Une batzuetan 240 kilometro orduko haize-ufadak ere izan ditu.