Urakanak
2019/03/27 - 08:39
Zaporeak proiektua Mozambikera joango da Idai zikloiaren kaltetuei laguntzera
Hiru kide (sukaldari) Afrikara abiatuko dira ostiralean, 43 medikuz eta logistikako 12 teknikoz osatutako talde batekin batera.
2019/03/22 - 10:35
Idai zikloia: 500 pertsona hil eta 200.000 desagertu dira Afrika hego-ekialdean
Bestalde, kaltetutako pertsonen kopurua 2,8 milioi ingurukoa da Mozambiken, Zimbabwen eta Malawin.
2019/03/21 - 10:48
Idai zikloiaren kaltetuei laguntzeko erreskate lanak areagotu dituzte Afrikan
Dagoeneko 350 dira hildakoak Mozambiken, Zimbabwen eta Malawin eta 1,5 milioitik gora, ostera, kaltetutakoak. Erakunde batzuen esanetan, ordea, baliteke hildakoak milatik gora izatea.
2019/03/20 - 10:08
Idai zikloia hego hemisferioko hondamendi meteorologiko larriena izan liteke
Mozambikeko agintarien arabera, 1.000 gora izan daitezke hildakoak. 'Milaka eta milaka kilometro ikusi ditugu urpean', ohartarazi dute.
2019/03/18 - 21:24
Idai zikloiak Mozambiken utzitako suntsipena, airetik ikusita
Bertan mila hildakotik gora egongo direla uste dute, baina, momentuz, baieztatutako hildako kopurua 200dik gorakoa da. Mozambike, Zimbabue edo Malawin ezin izan dira herrixka askora iritsi.
2019/03/18 - 20:57
222 hildako utzi ditu Idai zikloiak Afrikan
Ostegun iluntzean iritsi zen zikloia kontinente afrikarrera, Mozambiketik barrena. Kalte handiak eragin ditu, eta Nazio Batuen Erakundeak premiazko laguntza eskatu du.
2019/01/29 - 19:11
'Gabriel' borraskak haize zakarra ekarriko du Euskal Herrira
100 km/h-tik gorako haize-ufadak eta sei metroko olatuak izango dira. Okerrena arratsalderako iragarri dute.
2019/01/28 - 21:39
Gutxienez hiru lagun hil dira Kuban, tornado batek Habana astinduta
Aurreikusita ez zegoen ezohiko tornado indartsu bat izan dute. Gutxienez, 3 lagun hil dira eta 170 lagun zaurituta daude. Kalte materialak ere eragin ditu.
2019/01/28 - 14:17
Lau pertsona hil eta 195 zauritu dira Habanan tornado baten eraginez
Gainera, 'kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta eraikin publikoetan', baita uholde txikiak Malekoian eta itsas mailan dauden eremuetan.
2018/10/23 - 12:50
Willa urakanari aurre egiteko prestatzen ari dira Mexikon
Datozen ordutan iritsiko da Willa Mexikoko kostaldera. Milaka lagunek euren etxeak utzi behar izan dituzte, dendak babesten ari dira eta eskolak bertan behera geratu dira.
2018/10/23 - 12:20
Willa urakanak Mexiko ipar-mendebalderako bidea hartu du 4. mailako kategoriarekin
Orduko 250 kilometroko haize etengabeak utzi ditu Willak. Datozen 24 orduotan lurrera iritsiko da ekaitz tropikal gisa, eta ekaitz gogorrak utziko ditu Mexikon.
2018/10/14 - 19:38
Prezipitazio handiek arazo ugari eragin dituzte euskal errepideetan
21:00ak arte egongo da indarrean abisu horia Euskadin. Fronteari loturiko zaparradak ugarituz eta indartuz joango dira, batez ere eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan.
2018/10/13 - 22:33
Leslie urakana indarra galduta iritsiko da goizaldean Euskal Herrira
Borraska moduan etorriko da Leslie urakana Euskal Herrira, igandean. Termometroetan beheraka nabaria izango da. Goizeko 06:00etatik 18:00etara egongo da abisu horia aktibatuta.
2018/10/13 - 19:34
Leslie urakanak euri-jasak eta haize-bolada bortitzak utziko ditu Nafarroan
EAEn abisu horia izango da 06:00etatik 18:00ak arte, eurite handiengatik, izan ere, 40 litro metro karratuko bota ditzake ordubetean Kantauriko isurialdean, bereziki ekialdean.
2018/10/13 - 19:19
Alerta gorria ezarri dute Portugalen, Leslie urakanaren gertutasuna dela eta
1842. urtetik inoiz Portugal zeharkatu duen urakanik bortitzena izango da Leslie. Herrialdera Lisboatik sartuko da eta 60 kilometro orduko abiaduran ipar-ekialderantz mugituko da.
2018/10/13 - 16:12
Dagoeneko 12 pertsona hil dira Michael urakana dela eta
Florida eta Georgia dira lekurik kaltetuenak. Panama Cityn eta Mexiko Beachen milioi eta erdi etxebizitza elektrizitate gabe geratu dira. Gergian, berriz, osasun larrialdi egoera deitu dute.
2018/10/12 - 14:02
Dagoeneko hamabi dira Michael urakanaren ondorioz AEBn hildako pertsonak
Zikloiak Floridan hartu zuen lur asteazkenean, 4. kategoriako indarrarekin. Orain ekaitz tropikal bilakatu da eta Greensboro (Ipar Carolina) hegoaldetik 40 km-ra dago.
2018/10/11 - 16:47
Michael urakana 250 km/h haize boladekin sartu da Floridan
Adituek esan dutenez, azken 80 urteetan izan den urakanik bortitzena izan da. Gutxienez, bi pertsona hil dira, eta 700.000 herritar argindarrik gabe daude Floridan, Alabaman eta Georgian.
2018/10/11 - 11:03
Michael urakanak Floridan lur hartu du, haize 'katastrofiko'ekin
4. kategoriako urakan bezala sartu da, eta gutxienez pertsona bat hil da.
2018/10/10 - 22:22
Michael urakana hasi da Floridako kostaldea astintzen
Michael urakana oso indartsua da, 230 kilometro orduko haizeteekin. Milaka lagun ebakuatu dituzte eta alde egin ez dutenei, etxetik ez ateratzeko eskatu diete.