Usurbil
2016/07/11 - 12:38
Equoren salaketa, 'Gorriti eta bere animaliak' ikuskizunaren aurka
Alderdi ekologistak gogorarazi du Nazio Batuen Erakundea "adingabeei zezenketekin lotutako jaietan parte hartzea debekatzearen alde" agertu zela.
2016/07/02 - 20:42
Usurbilgo herritarrek eutsi egingo diote erraustegiaren galdeketari
Gaur eman dute erabakiaren berri. Usurbilgo udalak erraustegiaren inguruan herri galdeketa egiteko asmoa zuen, baina bertan behera geratu zen Madrildik jasotako ezezkoaren ondoren.
2016/05/13 - 21:01
Madrilek ez dio erraustegiaz galdeketa egiteko baimena eman Usurbili
Espainiako Gobernuak uste du hondakinak errausteari buruzko erabakia ez dagokiola soilik Udalari; beraz, baimenik ez ematea erabaki du.
2016/03/13 - 15:08
Ehunka preso ohik eta iheslarik babesa eman diote EPPKri
Haien esanetan, 'legedia eta espetxe-araudiaz baliatzeak ez du inola ere kolokan jartzen haien guztien izaera militantea, garatutako bidearen balioa eta duintasuna'.
2016/02/28 - 17:09
2.000 lagun inguru, Zubietako erraustegiaren kontrako martxan
Errausketaren kontrako mugimenduak erraustegiaren finantziazioan ez laguntzeko dei egien arduradun politikoei eta eragile sozialei.
2016/02/16 - 13:30
Euskarazko film laburrak, errepidean
Otsailaren 25etik martxoaren 20ra, euskarazko zortzi film labur 27 herritan erakutsiko dituzte, Topagunea euskara elkarteen federazioak hamahirugarrenez antolatu duen Laburbira ekimenean.
2016/01/17 - 14:55
Oria ibaian aurkitu dute hilda desagertutako gizona
Gorpua 10:30 aldera topatu dute Aginagan, Lastola parean, gizonezkoaren autoa eta haren angulak harrapatzeko bahea topatu zituzten tokitik 20 metro eskasera.
2016/01/16 - 19:00
Sagardotegi denboraldia abiatu dute Hernanin
Asteazkenean Astigarragak egin bezala, gaur, Hernanin dute festa, eta Oskorri taldearekin egin dute txotx.
2016/01/06 - 13:14
100 kilo kokaina topatu dituzte txatar edukiontzi batean, Usurbilen
Edukiontzia Bilboko portutik heldu zen Usurbilgo galdategi batera. Kontainerra Uruguatik heldu zen Bizkaiko hiriburura.
2015/12/19 - 11:51
Xabier Alberdi: 'Euskal ontzigintza munduko ontzigintzaren ondarea da'
Abendua hasieran Kolonbiako uretan aurkitu zuten XVII. mendeko San Jose galeoia Gipuzkoan egina da, eta bere iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egin dugu Albaolako Ikerketa Saileko arduradunarekin
2015/10/21 - 15:01
Asteleheneko lan istripua salatzeko bilkura, Usurbilen
Sindikatuak eta lankideak Usurbilgo Akaban enpresan bilkura egin dute gaur, asteleheneko lan istripua salatzeko eta familiari bere babesa erakusteko.
2015/10/20 - 14:41
Elkarretaratzea egingo dute Usurbilen beharginaren heriotza salatzeko
Protesta egingo dute Atallu industrialdearen biribilgunean, asteazken honetan, 12:00etan. Hildako langilea autonomoa zen, eta hainbat lan egiten ari zen enpresa batentzat.
2015/10/19 - 21:37
Langile bat hil da Usurbilen, aldamio batetik erorita
Biktima 56 urteko behargina da, Zumarragako bizilaguna.
2015/10/13 - 10:10
Sei ibilgailu kaltetu dira Usurbilen sute baten ondorioz
Furgoneta batek 04:20 aldera su hartu du, Txaramunto kalean, eta haren aldamenean zeuden beste bost auto ere kaltetu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2015/10/04 - 15:55
Giro bikaina Usurbilen, Gipuzkoako ikastolen festaren harira
Milaka euskatzale bildu dira Usurbilen, Kilometroak festaren ekitaldiaz gozatzeko eta Udarregi ikastolari babesa erakusteko asmoz.
2015/10/04 - 15:36
Euskadirentzat marko pedagogiko 'propioa' defendatu du Uriartek
Halaber, Eusko Jaurlaritzak akordioak bilatuko dituela Euskal Hezkuntza Legea aurrera ateratzeko gaineratu du Hezkuntza sailburuak.
2015/10/04 - 14:21
Euskal Hezkuntza Legea lortzeko akordioak bilatuko ditu Jaurlaritzak
Euskadik marko pedagogiko propioa izatea defendatu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Kilometroak jaiaren baitan.
2015/10/04 - 13:36
Uriarte: 'Lortu duguna mantendu, sendotu eta erabili beharko dugu'
Usurbileko ikastolak euskararen alde egindako lana gogoan hartu du Kultura sailburuak. Bestalde, Markel Olano ahaldun nagusiak horrelako festak "kontzientzia pizteko" baliogarriak direla esan du.
2015/09/24 - 21:22
Parekidetasuna, jasangarritasuna eta inklusibitatea ditu ardatz KMK-k
Udarregi Ikastola 1968an sortu zen herritarrei hezkuntza sistema propioa eskaintzeko euskaraz. Egun, 700 ikasle ditu.
2015/09/11 - 16:47
Hiru enpresari atxilotu dituzte adingabeak lanean jartzeagatik
Adingabeak eta paperik gabeko atzerritarrak jartzen zituzten lanean, kontraturik gabe, hainbat baserritan piperrak jasotzen. Ez dute baztertu atxiloketa gehiago egitea.