Uxue Barkos
2015/07/23 - 22:58
Nafarroako gobernu berriak lehen bilera egin du
IX. legealdiko aurreneko gobernu-kontseilua izan da. Bederatzi kontseilariek parte hartu dute, goizean karguaz jabetu ondoren.
2015/07/23 - 14:39
Nafarroako Gobernuko kontseilari berriek beren karguak hartu dituzte
Bost gizonezkok eta lau emakumek osatuko dute Uxue Barkos presidenteak gidatuko duen Nafarroako Foru gobernu berria.
2015/07/23 - 10:53
Nafarroako kontseilari berriek gaur hartuko dute kargua
Bederatzi departamendu izango ditu exekutibo berriak, bost gizonezkok eta lau emakumezkok zuzenduta. Kargua hartu ondoren, gaur bertan egingo dute lehen bilera.
2015/07/22 - 17:08
Politikari asko izan dira kargu hartzearen ekitaldian
Isabel Garcia Tejerina Espainiako Nekazaritza ministroa Iruñean izan da, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere bertan egon da. Hainbat politikarik euren iritzia eman dute.
2015/07/22 - 16:49
Uxue Barkos: lehendakaria elkarrizketatzetik, presidentea izatera
Kazetari lan egin zuen Nafarroako presidente berriak politikari hasi aurretik. Espainiako Parlamentuan eta Iruñeko Udalean ere ibilia da.
2015/07/22 - 16:42
Uxue Barkos Nafarroako presidentea kargu berriaz jabetu da
Foru Erkidegoko Parlamentuan egindako ekitaldian, Barkosek kargua hartu eta hitzaldia eman du. Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak ere hitz egin du.
2015/07/22 - 16:26
Argazkiak
Foru Erkidegoko Parlamentuan egin dute karguz jabetzearen ekitaldia.
2015/07/22 - 15:06
Uxue Barkos Nafarroako presidente berriaren hitzaldia
Foru Erkidegoko presidentearen kargua hartuta, Barkosek hitza hartu du.
2015/07/22 - 13:51
Uxue Barkosek hartu du Nafarroako presidente kargua
Zinaren ostean egin duen hitzaldian, presidente berriak esan du elkarrekin bakean bizitzeko aukera historiko bat zabaldu dela Nafarroan. Aldaketa sakona eta bateratzailea izango dela nabarmendu du.
2015/07/21 - 18:19
Urkulluk Barkosi deitu dio bilera eske eta harremanak estutzeko
Nafarroako presidente berriak biharko kargu hartze ekitaldira gonbidatu du lehendakaria, baina Urkulluk ezingo du joan, agenda betea duelako.
2015/07/21 - 16:21
Uxue Barkosen hitzaldia aztergai izan dute askok
Atzo luze eta zabal aritu zen Uxue Barkos, eta, besteak beste, gobernu berriak egin nahi duen ibilbidea jorratu zuen. Ikusmina handia zenez, adi jarraitu zuten aditu askok.
2015/07/21 - 16:08
Yolanda Barcinak eta Uxue Barkosek botere aldaketa gauzatu dute
Goizean elkartu dira Yolanda Barcina eta Uxue Barkos. Ekitaldi hori eginda, dena prest da bihar 11:30etan inbestidura saioan Barkosek karguaren zina egin, eta lehen presidente abertzalea izateko.
2015/07/21 - 12:25
Barcinak eta Barkosek botere aldaketa 'normaltasun osoz' egin dute
Oraindik jardunean dagoen presidenteak Presidentziari eta Gobernuari lotutako informazioa helarazi dio Barkosi. Datozen egunotan kontseilariek egingo dute gauza bera.
2015/07/21 - 12:22
EAJ:'Espainiaren batasuna nagusitasunean eta ukapenean oinarritzen da'
Gainera, Andoni Ortuzarren esanetan, "Uxue Barkosek zentzuz egingo du aldaketa" eta "haize freskoa ekarriko" du.
2015/07/21 - 11:14
Eta orain, zer? Uxue Barkosen hurrengo urratsak
Gobernua osatzeko eta Nafarroan «aldaketa sakona» gauzatzeko emango dituzten hurrengo pausoak
2015/07/20 - 21:54
Nuin (Ezkerra):'Aldaketa anitza eta ezkertiarra aldarrikatu dugu beti'
Nuinen ustez, 'UPNk egindako politikei aurre egiteko alternatiba' lortzeko lan egin dute: 'Pribatizazioei, austeritateari eta UPNren eta alderdi bitasunaren agoniari aurre egiteko'. (Gaztelaniaz)
2015/07/20 - 21:48
Chivite (PSN): 'Sozialistok onartu egin ditugu egindako akatsak'
Chiviteren esanetan, 'Nafarroa Espainia da, eta, hauteskunde orokorrak PSOEk irabazten baldin baditu, Nafarroaren eta Madrilen arteko harremana askoz biziagoa izango da'. (Gaztelaniaz)
2015/07/20 - 20:30
Nafarroako parlamentariek Uxue Barkos presidente berria zoriondu dute
Uxue Barkos Gero Baiko hautagaia Nafarroako presidente izendatu du Parlamentuak. Bozketaren ostean, Uxue Barkos presidente berria zoriondu dute Nafarroako parlamentariek.
2015/07/20 - 20:18
Uxue Barkos, Nafarroako presidente berria: bozketaren unea
Gero Baiko hautagaiak bere koalizioko parlamentarien babesa jaso du, baita EH Bilduko, Ahal Duguko eta Ezkerrako ordezkariena ere. PSN abstenitu egin da. UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute.
2015/07/20 - 19:41
Uxue Barkos, Nafarroako presidente
Geroa Baiko hautagaiak bere koalizioko parlamentarien babesa jaso du, baita EH Bilduko, Ahal Duguko eta Ezkerrako ordezkariena ere. PSN abstenitu egin da. UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute.