Uxue Barkosek hartu du Nafarroako presidente kargua
Uxue Barkosek (Geroa Bai) presidente kargua hartu du gaur, joan den astelehenean Foru Erkidegoko Parlamentuak presidente izendatu ondoren.
300 lagun baino gehiago bildu dira kargu hartze ekitaldian; Foru Erkdidegoko azken legealdiko buruzagi ia guztiak eta Gobernu berria osatuko dutenak egon dira bertan. Enpresa, ekonomia, hezkuntza eta kultura munduko ordezkaritza zabala ere izan da Parlamentuan, Barkosen gertukoekin batera. EAEko ordezkari modura, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea egon da. Iñigo Urkullu lehendakariak ez du joaterik izan, agenda arazoak tarteko. Espainiako Gobernuaren izenean, Isabel Garcia Tejerina Nekazaritza ministroa izan da ekitaldian.
Tronpeten eta Tinbalen bandak Nafarroako ereserkia jo ostean, Maiorga Ramirezek Nafarroako Parlamentuko mahaiko lehen idazkariak hartu du hitza, presidente izendapenerako Errege Dekretua irakurtzeko.

Foru Erkidegoko Parlamentuaren egoitzan, 11:30ean hasita, egin den ekitaldian, Barkosek zin egin du, euskaraz eta gaztelaniaz, Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, mantendu eta hobetuko duela, Konstituzioari eta legeei men egingo diela eta Foru Erkidegoko lehendakari karguari dagozkion betebeharrak leial beteko dituela. Txalo zaparrada luzea jaso du testua irakurri duenean.
'Aldaketa sakona eta bateratzailea'
Ondoren egin duen hitzaldian, Barkosek nabarmendu du Nafarroan aro berri bat zabaldu dela, "herritarrek hala eskatuta". Bere hitzetan, gizartearen normaltasun demokratikoaren lehendabiziko aitortza da hori, "historian hainbat aldiz lapurtu diguten normaltasuna".
Ildo horretan, Nafarroan aldaketa dekokratiko eta baketsua ahalbidetu duten pertsonen lana ekarri du gogora. "Une honetara ekarri gaituzten gizon eta emakumeetaz ari naiz. Nafarroa libre eta solidario baten alde urtetan egin duten lanari esker gaudelako gaur hemen", esan du.
Bereziki, diktaduraren errepresioa jasan zutenak eta fusilatutako herritarren seme-alabak izan ditu gogoan, demokraziaren alde egin zuten lanagatik. Inolako aitortza ofizialik gabe eta zailtasun ekonomikoei aurre eginez, euren seme-alabak ikastoletara eraman zituzten nafarren lana ere txalotu du. Lan eskubideen defentsan borrokan aritu diren herritarrei ere eskerrak eman dizkie.
Gizarte hobeago eta justuago baten eraikuntzan demokratikoki urratsak eman dituztenen aldeko aldarria egin du. "Horien guztien artean badut erreferente politiko eta pertsonal bat, gaur hona ekarri nahi dudana: nire aita, Javier. Zuetako askok bezala, aldaketaren ametsa beteta ikusiko luke gaur", zehaztu du. "Izan zirelako, gara", hitzok esan dituenean hunkitu egin da presidente berria.
Bakean elkarrekin bizitzeko aukera historiko bat zabaldu da Nafarroan, Barkosen irudikoz. Indarkeriak bereziki astindu duen lurraldea izan dela Nafarroa esan du presidente berriak. Hala, biktima guztien memoriaren aitortza izango dela bere erronketako bat esan du.
Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere hartu du hitza. Barkosi elkarlanerako deia egin dio, helburutzat jarritako "anbizio handiko aldaketak epe luzerako" izan daitezen.
Aznarezek historikotzat jo du lehen aldiz Nafarroako bi erakunde nagusien buruan emakumeak egotea. Genero berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen aroaren aurrean gaudela esan du. Bide horretan, emakumeen parte hartzea eta lidergoa susta ditzala eskatu dio presidente berriari, "giza eskubideak" direlako.
Bi erakundeen arteko elkarlana erraztu eta kudeaketa egokia bideratuko duten lan ildoak abian jartzeko proposamena egin dio Barkosi.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.