Uxue Barkos
2018/05/08 - 16:01
'Mahai hirukoitza eratzea Euskadi eta Nafarroako gobernuen agendetan dago'
Iñigo Urkulluk eta Uxue Barcosek aurreko ostiralean eginiko proposamena Espainiako Gobernuak aintzat hartzea espero dutela adierazi du Josu Erkorekak.
2018/05/05 - 16:40
Ortuzar: 'EAJ Kanbon izan da iragan beltzaren liburuari amaiera emateko'
Iñigo Urkulluren eta Uxue Barkosen artean Bertizen egindako ekitaldia ere defendatu du jeltzaleak, horrek "gure gizartearen etorkizunaren arbola landatu baitu".
2018/05/05 - 15:55
Ortuzar: 'Bertizeko adierazpena etorkizuneko argazkia da'
Andoni Ortuzar jeltzalearen aburuz, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Uxue Barkos Nafarroako presidenteak elkarrekin adostu zituzten aurrerantzean eman beharreko urratsak.
2018/05/04 - 20:32
Uxue Barkos eta Iñigo Urkulluren adierazpen bateratua
Uxue Barkosek eta Iñigo Urkulluk, hurrenez hurren, agerraldia egin dute Bertizko Jaurerriko jauregian, eta biek "memoria kritikoa" oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa agertu dute.
2018/05/04 - 18:09
'Memoria kritikoa' oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa
'Iraganeko tragedia etorkizunerako itxaropen bihurtzea' dela orain erakundeen lana esan du Barkosek. Urkulluk bost hitzetan laburtu du momentua: 'poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa'.
2018/05/03 - 22:33
Urkulluk eta Barkosek adierazpen bateratua egingo dute gaur
Agintarien agerraldia 16:30ean izango da, Nafarroako Bertizeko Jaurerriaren Jauregian.
2018/05/03 - 21:20
Nafarroako Gobernua: 'Terrorismoak eta minak markatutako kapitulu iluna amaitu da'
Uxue Barkosen Gobernuak esan du ETAk bere azken agirian "benetako autokritika" egiteko aukera galdu duela, eta adierazpen horretan biktimak aipatu ez izana deitoratu du.
2018/04/23 - 12:04
Gaur jakinaraziko dira ETAren amaiera ekitaldiari buruzko xehetasunak
ETBk jakin ahal izan duenez, ETAren amaiera ekitaldia Kanbon izango da maiatzaren 4an. ETAren behin betiko desegitearen iragarpena aurretik edo ondoren izango den ez dute oraindik zehaztu.
2018/04/20 - 22:41
Uxue Barkos: 'Barkamena biktima guztiei zabaldu behar dio ETAk'
Nafarroako Gobernuko presidentearen ustez, ETAren barkamenak "orokorra, zabala, erabatekoa" izan behar du.
2018/04/20 - 13:59
Nafarroako Gobernua: 'ETAren agiria pauso bat da desegitearen bidean'
Ohar bidez Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ETAren desegiteak 'argia, irmoa' eta zalantzarik eragiten ez duena izan behar du.
2018/03/17 - 13:45
Uxue Barkosek pentsioen eskumena aldarrikatu du Nafarroarako
Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, foru erkidegoak kudeatu nahi ditu nafarren pentsioak. Horrez gain, Gobernuko lau alderdiek elkarrekin lan egiteko duten gaitasuna goraipatu du.
2018/03/10 - 21:27
Biktimen aurrean terrorismoaren gaitzespen mezu argi zabaldu du Barkosek
Terrorismoak ez zuela sekula gertatu behar izan esan du, eta erakundeak biktimekin zorretan daudela azpimarratu du.
2018/03/10 - 18:04
ETAren biktimei 'terrorismoaren gaitzespen mezu argia' helarazi die Barkosek
Nafarroako Gobernuak antolatutako omenaldian, Juan Salgado ETAren biktimak esan du ezin dela ETAren gaia "inpunitatez" atzean utzi.
2018/02/23 - 10:30
Alderdiek ertzainaren heriotza deitoratu eta futboleko indarkeria gaitzetsi dute
Euskal buruzagi guztiek, lehendakariak eta Espainiako Gobernuko presidenteak doluminak helarazi dizkiote hildako agentearen familiari.
2018/02/01 - 12:17
Barkos: 'Ez dago opakutasunik' Nafarroako Ekonomia Hitzarmenean, 'solidarioa da'
Andaluziako PSOEk egindako galdera bati erantzun diote Nafarroako alderdiek; arbuiatu dute aipatutako Hitzarmena zalantzan jartzea, eta nabarmendu dute Konstituzioan islatuta dagoela.
2018/01/19 - 15:10
FITUR azokan Nafarroaren eguna da gaur
Uxue Barkos bertan izan da eta turismoaren garrantzia azpimarratu du. Datozen urteetan Nafarroak nabarmen hobetu nahi du kalitatea turismo alorrean.
2017/12/29 - 13:48
Barkos: 'Egonkortasun ekonomikoa eta politikoa dira aurrera egiteko giltzarriak'
Nafarroako presidentearen hitzetan, "egungo egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala azken urtebetekoa baino hobeagoa da eta, hortaz, baikorrak izateko arrazoiak ditugu".
2017/12/29 - 13:08
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren presidentearen urte-amaierako mezua
Foru Erkidegoko Gobernuaren liderra herritarrei zuzendu zaie, urte-amaieran ohikoa duen hitzaldian.
2017/12/28 - 15:05
Nafarroako Gobernua pozik dago Hitzarmen Ekonomikoarekin
Bi urte eman ditu Uxue Barkos buru duen Foru Gobernuak Estatuarekin negoziatzen; Nafarroak 480 milioiko ekarpena egingo dio, urtero, Estatuari.
2017/12/28 - 12:42
Barkos pozik, sinatutako akordioak 'egonkortasun ekonomikoa' ematen baitio Nafarroari
Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, Estatuarekin egindako itun berria "justua eta beharrezkoa" da.