'Memoria kritikoa' oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa
ETAren bere desegitea iragarri ondoren, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak adierazpen instituzional bateratua adostu dute. Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu bi erakundeotako buruek, hurrenez hurren, agerraldia egin dute Bertizko Jaurerriko jauregian, eta biek "memoria kritikoa" oinarri hartuta, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa agertu dute.
Barkosek hartu du hitza aurrena. Euskaraz lehendabizi eta gazteleraz ondoren, "ETAren garai iluna" amaitu dela esanez hasi da. Foru Gobernuko buruaren hitzetan, talde armatua behin betiko deseginda, "agertoki berri bat" zabaldu da, eta erakundeen egitekoa da "iraganeko tragedia etorkizunerako itxaropen bihurtzea, oroimen bidezko eta egiazko batetik abiaturik"
"ETAk ez zuen inoiz existitu behar, inork inoiz uste behar izan ez zuelako, halako ideia edo proiektu baten ustezko defentsan, armak hartzen ahal zituenik beste pertsona batzuei eraso egiteko, lekua harturik herriarengandik etorritako subiranotasun bidezkoari", nabarmendu du.
Barkosen arabera, "unea iritsi da iraganaren memoria kritikoan aurrera egiteko eta indarkeria bidegabekoa eta ezin zurituzkoa izan zela aitortzeko".
Etorkizuneko belaunaldiak izan ditu gogoan Nafarroako presidenteak. "Memoria ez baita soilik iraganeko kontua, aitzitik, batez ere etorkizuneko kontua da. Memoriak zerikusia du etorkizuneko belaunaldiekin eta gure seme-alabei, gure ilobei, bakearen kultura transmititzearekin, ez dezaten ahantz gertaturikoa, biktimak ez daitezen ahanzturan erori eta, azkenik, indarkeriarik gabeko gizarte batean biziko direnek etorkizun hobea eraiki ahal izan dezaten", gaineratu du.
Memoria "plural eta askotarikoa" dela gogoratu du, baina "memoriak oinarri finko bat" partekatzea beharrezkoa dela uste du Barkosek. "Oinarri hori izan behar dira Giza Eskubideak eta giza duintasuna, sendoak eta eztabaidaezinak baitira, eta barne hartu behar dute espetxe politika salbuespenekoak gainditzea", esan du.
ETAren azken agiria kritikatu du, "begiratu etikoa eta kritikoa" ez duelako egin erakundeak eta "biktima guzti guztiak" ez dituelako kontuan hartu.
'Poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa'
Ildo beretik mintzatu da Urkullu lehendakaria ere, memoria eta biktimen aitortza nabarmenduz. Bost hitz erabili ditu ETAren desegiteak eragin dizkion sentimenduak laburtzeko: 'poza, memoria, itxaropena, ilusioa eta konpromisoa'.
"Erabat positiboa" den gertakari baten aurrean gaudela ziurtatu du, eta hori pozgarria dela adierazi du. "Bakea indarkeriaren gainetik ezarri" ondoren, lehendakari modura "gizartearen gehiengoaren lasaitasun eta poztasun sentimendu sakonak partekatzen" dituela gaineratu du.
Urkulluk ere, gogor kritikatu du ETAren azken agiria "biktima guztiei zuzendutako zuzenketako hitzik" ez delako agertzen. Horren aurrean, lehendakariaren arabera, "eragindako min bidegabe guztiaren memoria geratzen da" eta "gizartearen, erakundeen, politikaren eta giza eskubideen lorpen demokratiko honen subjektu eta partaide nagusiak dira biktimak".
Itxaropen mezua ere igorri nahi izan du Jaurlaritzako buruak. Azken urteotan bakearen alde lanean jardun diren eragileen eta erakundeen “itxaropenari eta pertseberantziari” esker iritsi dela ETAren amaiera uste du Urkulluk. Bide horretan lan egin duten guztiak ere memoriaren parte direla adierazi du.
Aurreko eta ondorengo belaunaldiak gogoratuta, gaurko egoerak ilusioa sortzen diola aitortu du. "Belaunaldi berriek gizarte ireki eta giza eskubideekiko tinko konprometitutakoan hazi ahal izango direla sinestearen ilusioa partekatzeak hunkitzen gaitu gaur", nabarmendu du.
Azkenik, bizikidetza eraikitzeko konpromisoa berretsi du, hori baita, Urkulluren iritzian, "helmuga" eta "helburu nagusia". Bizikidetza normalizatu baten alde lanean jarraituko dutela hitz eman du, orain, "agertoki hobeago batean".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.