Arnagako adierazpena osorik
Orain ia zazpi urte etorri ginen Donostiara, Europako azken gatazka armatua gainditzeko aukera erreal bat zegoela egiazki sinetsita. Une historiko horretan, dei bat luzatu genion alde orori, bide baketsu eta demokratiko bat egiteko, bai eta desberdintasunak elkarrizketa eta negoziaketa bidez konpontzeko metodoari atxikitzeko, lurralde bake justu eta iraunkorra erdietsi zedin.
ETAk gure deiari bere ekinbide armatuaren amaiera behin betikoa jakinaraziz erantzun zion. Ordutik ETA bere hitzari lotu zaio eta ez da biolentzia gehiagorik egon. Iaz haratago joan eta armagabetze osoa burutu zuen. Guk pausu historiko hauek errekonozitzen ditugu, eta ongi etorri sendoa ematen diegu.
Gaur Arnagako etxera gatoz, Kanbon azken adierazpen historiko bati ongietorria ematera. Atzo ETAk erakunde politiko armatu izateari utzi diola adierazi zuen. Hau Europa osorako une esanguratsua da, kontinenteko azken indar armatuaren amaiera esan nahi baitu.
Aieteko adierazpenetik hona azken zazpi urte hauetan guk egindako bake deiari erantzunez aurrera pausu nabarmenak egon dira Euskal Herria osoan. Badira Aieten egin genituen dei batzuk ez dutenak erantzunik izan. Guk ETA eta espainiar gobernuaren arteko elkarrizketa aholkatu genuen eta hau ez da eman. Baina, halere, eman dira bakearen aldeko eginahal asko eta asko. Euskal gizarteak, bere gizarte antolakundeek, alderdiek eta erakundeek, ipar zein hego, guztiek egin dute lan bakeak aurrera egin zedin. Guk urte luzeetan Euskal Herrian, Espainia zein Frantziako herritarrek zein gobernuek eginiko lana eskertu nahi dugu, bai eta pertsona zein erakunde ezagun zein ezezagun ugarik egindakoa. Guztiek gaur lortutakoa lortzeko gogor lan egin bait dute.
Gai garrantzitsu batzuk oraindik konpondu gabe diraute; hala nola, preso diren edo ihesean diren pertsonen auzia. Lurraldeko eguneroko bizitza zein politika osoki normalizatzeko etenik gabeko esfortzuak beharko dira.
Nagusiki egiteke gelditzen dena berradiskidetze prozesua da. Parte hartu dugun gatazketan izan dugun esperientzia dela eta, honek denbora tarte luzea hartzen du. Zauriak sakonak dira. Familiak eta komunitateak banatuta daude. Biktima guztiak bereizkeriarik gabe aitortu eta laguntzeko lan egin behar da. Honek alde guztiek iraganarekin zintzotasunez jokatzea eskatzen du, bai zauriak sendatzeko bai komunitate partekatua berreraikitzeko eskuzabaltasunez jardutera. ETAk eragindako mina aitortuz eta etorkizunari begira egin beharreko berradiskidetze lana babestuz berriki egindako adierazpenari ongi etorria ematen diogu. Alde guztiek daukate oraindik lan handia egiteko. Berradiskidetzerako bidean barrena esfortzuek modu arrakastatsuan jarraituko dutela espero dugu eta gure ekarpen berria behar dutenen esanetara geratzen gara.
Aieten 2011n esan bezala, gure iritzian, bakea eraikitzeak elkarrizketa politikoa eskatzen du aktore nagusien artean. Segurtasun zein kartzela neurriekin soilik erantzutea oso gutxitan da arrakastatsua. Bakea ez da zero gehiketa joko bat, baizik eta onarpen politika kontu bat, non bi aldeek beraien helburuak modu baketsuan bide politiko eta demokratikoen bidez erdiestea adostu duten.
Gaurkoa egun ona da Euskal Herriarentzat, Espainiarentzat, Frantziarentzat eta Europa osoarentzat, ospakizun eguna. Ziur gaude Euskal Herrian, berandu baino goizago eta guztion ahaleginarekin, konponbide oso justu eta iraunkorra lortuko dela. Munduko beste eremu batzuetan, irudiz, konpondu ezinezko gatazkei aurre egiten dietenei ere itxaropena emango diela espero dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.