Gaur jakinaraziko dira ETAren amaiera ekitaldiari buruzko xehetasunak
Gaur jakinaraziko dituzte ETAren amaiera ekitaldiari buruzko xehetasunak, Bake Bideako, Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariek, Baionako hotel batean, 16:30ean, egingo duten agerraldian. Besteak beste, nazioarteko bitartekarien izenean, Raymond Kendall 1985 eta 2000 urte artean Interpoleko idazkari nagusi izandakoak hitz egingo du, eta beste bi elkarteetako ordezkari bana izango ditu alboan.
Nazioarteko Harreman Taldera batutako azkena da Kendall. Brian Currin (Hegoafrika), Pierre Hazan (Suitza), Nuala O'Loan (Ipar Irlanda), Silvia Casale (Londres) eta Alberto Spektorowski (Israel) dira talde horretako kideak.
ETBk jakin ahal izan duenez, ETAren amaiera ekitaldia Kanbon izango da maiatzaren 4an. Nazioarteko ordezkaritza zabala egongo da bertan, eragile politiko eta sozial ugarirekin batera.
Prozesuaren gertuko iturrien arabera, azken komunikatu bat zabalduko du ETAk, eta, seguruenez, nazioarteko komunikabide baten bidez jakinaraziko du bere behin betiko desegitea. Agiri hori Kanboko ekitaldiaren aurretik edo ondoren izango den ez da jakitera eman.
Oraingoz, ez da argitu Iñigo Urkullu lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako presidentea ekitaldi horretan izango diren edo ez. Jean Rene Etchegaray Baionako alkateak eta Ipar Euskal Herriko Mankomunitateko presidenteak, bere aldetik, atzo iragarri zuen ETAren amaiera ekitaldian izango dela.
'Gehiegizko sufrikarioa' izan dela onartu du ETAk
Behin betiko amaieraren iragarpenaren atarian, ETAk eragindako kalteari eta "samin handia"ri buruzko adierazpena kaleratu du aste honetan, "zinez sentitzen dugu" esanez eta halakorik ez errepikatzeko konpromisoa azalduz.
Apirilaren 8ko data du oharrak, armagabetzearen lehen urteurrenarekin bat eginez, hain zuzen. Gara eta Berria egunkarietara bidalitako oharrean, "gehiegizko sufrikarioa" izan dela onartu du ETAk: "hildakoak, zaurituak, torturatuak, bahituak edo erbestea". Horietako askok atzerrira joan behar izan dutela eta, min horretan izandako "ardura zuzena" onartu du. ETAk "halakorik inoiz ez zuela gertatu behar edo ez zela denboran hainbeste luzatu behar adierazi nahi du", gaineratu du.
"Kontziente gara borroka armatuaren garai luze honetan samin handia eragin dugula. Konponbiderik ez duen kalte asko ere. ETAren ekintzek eragindako hildako, zauritu eta biktimei, gatazkaren ondorioz kaltetuak izan diren heinean, errespetua agertu nahi diegu. Zinez sentitzen dugu", azpimarratu du ETAk.
Urtebete, desarmetik
Desarmea gauzatu eta urtebetera desegingo da ETA. Horrenbestez, bete egingo da azken asteetan Euskal Herriko aktore politikoek egindako aurreikuspena, desegitea uda baino lehen etorriko dela errepikatu baitute behin eta berriz.
Ipar Euskal Herriko ekitaldiarekin, ETAk bere iragarpen handien gidoi berbera jarraituko du, nazioartearen babesa bilatuko baitu.
Oraingoan ere, ETAk Brian Currinen eta Alberto Spektorowskiren Nazioarteko Harreman Taldearen babesa izango du. 2011ko urrian, Aieteko Adierazpenaren diseinuan parte hartu zuen taldea da, indarkeriaren amaieraren iragarpenari bide eman ziona.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.