Venezuela
2022/06/30 - 11:56
Venezuela normaltasunera itzultzen hasi da zikloi tropikala ahuldu ostean
Venezuelak normaltasuna eta klaseak berreskuratuko ditu gaur, bart goizaldean iritsi zen "zikloi tropikala" ahuldu ostean. Hala ere, Nicolas Madurok esan du "prebentzio neurriak bere horretan" jarraituko dutela.
2022/06/29 - 10:39
Venezuela zikloi tropikal baten etorrerarako prestatzen ari da
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteorde exekutiboak azaldu duenez, zikloia ekialdetik sartuko da herrialdera, eta mendebalderantz egingo du, Sucre, Anzoategi, Nueva Esparta, Miranda, La Guaira, Aragua, Carabobo, Falcon, Zulia eta Caracas estatuak "zuzenean" kolpatuz.
2022/06/16 - 20:37
1.234 babes eskaera jaso ditu Euskadik urteko lehen lau hilabeteetan
Venezuela eta Kolonbia dira babes eskaera zerrendaren buru. Gainera, otsailetik Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek 1.166 errefuxiatu artatu dituzte Ukrainan, horietako % 70, emakumeak.
2022/06/11 - 16:30
Migrazio krisiari aurre egiteko ituna sinatu dute 20 herrialdek, Ameriketako Gailurraren ondoren
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
2022/06/10 - 10:29
Aljeriako presidenteak Nicolas Maduro hartu du
Abdelmayid Tebunek harrera egin dio Nicolas Madurori. Venezuelako presidenteak Argeliarekin batera "mundu multipolar" baterantz aurrera egiten jarraitzeko bide bat ikusten du, Estatu Batuen eraginetik urrun.
2022/05/18 - 14:29
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Venezuelaren aurkako zigor batzuk kendu ditu
AEBko Altxorraren Departamentuak lizentzia eman dio Chevron petrolio multinazional estatubatuarrari, eta PDVSA petrolio enpresarekin hitz egitea ahalbidetu dio.
2022/04/14 - 13:33
Milaka chavistak Hugo Chavez Presidentetzara itzuli zeneko hogeigarren urteurrena ospatu dute
Hildako presidentearen jarraitzaileek, Indar Armatuko kideek eta Estatuko gainerako segurtasun-kideek Caracaseko erdigunea zeharkatu dute, abesti eta kontsigna chavisten artean. Ibilaldia Miraflores jauregian amaitu dute.
2022/03/09 - 12:13
Venezuelari petrolioa erosteko lehen elkarrizketen ondoren, Maduroren Gobernuak bi estatubatuar askatu ditu
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Errusiako petrolio eta gas inportazioak debekatu ditu eta, horren ordez, Venezuelako petrolioaren enbargoa kentzea aztertzen ari da. Aske utzi dituzten bi estatubatuarrak Gustavo Adolfo Cardenas eta Jorge Fernandez dira.
2022/03/08 - 16:56
AEBk eta Erresuma Batuak Errusiako petrolioa inportatzea debekatu dute
"Ez dugu Putinen gerra diruz lagunduko", esan du Joe Biden presidenteak Etxe Zurian. AEBk Errusiako gasari ere jarri dio betoa; ez, ordea, Erresuma Batuak.
2022/03/02 - 20:26
NBEko Batzar Nagusiak Errusiaren erasoa gaitzetsi du
Nazio Batuen Erakundeko 193 estatu kideetatik 141ek gaitzespena babestu dute. Hala ere, ebazpena ez da loteslea. Aurkako bost boto soilik (Errusia, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea) jaso ditu, eta 35 abstentzio izan dira bozketan.
2021/11/24 - 01:11
Venezuelako hauteskundeetan baldintzak hobetu direla adierazi dute Europar Batasuneko begiraleek
Eskualde eta udal hauteskundeetan oposizioak parte hartu izana azpimarratu dute, baina, aldi berean, hainbat irregulartasun antzeman dituztela salatu dute.
2021/11/22 - 10:02
Chavismoak bere boterea sendotu du, eskualdeetako hauteskundeetan garaipen zabala lortuz
Chavismoak bere boterea sendotu du Venezuelan, herrialdeko 23 estatuetatik 20tan irabazi baitu, Caracas barne. Hauteskundeetan erroldaren % 41,8k eman du botoa, eta, 15 urtean lehen aldiz, Europar Batasuneko Hauteskunde Behaketa Misioa bertan izan da.
2021/11/22 - 08:12
Chavismoak jokoan zeuden 23 gobernadoreetatik 20 irabazi ditu udal eta eskualdeetako hauteskundeetan
Carmen Melendez hautagai ofizialista izango da Caracas hiriburuko alkate berria. 2017tik lehen aldiz oposizioak hauteskundeetan parte hartu du eta parte-hartzea % 41,8koa izan da.
2021/11/02 - 12:19
Latinoamerikak estrategia bateraturik gabe jo du Klimaren Goi Bilerara
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.
2021/10/18 - 12:46
Saaben estradizioarekin Mexikoko elkarrizketari "labankada hilgarria" ematea leporatu dio Madurok AEBei
Cabo Verdeko agintariek larunbat honetan estraditatu dute AEBetara Alex Saab, Maduroren ustezko izen-mailegatzailea. Washingtonek 295 milioi euro zuritzea leporatzen dio, Maduroren ustelkeriak AEBetako finantza-sistemaren bidez ordaintzeko.
2021/10/18 - 10:40
Alex Saaben estradizioak Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketak eten ditu
Cabo Verden zegoen Alex Saab enpresaria Estatu Batuetara estraditatzeko agindua onartu dute. Venezuelako gobernuak bahiketatzat jo du estradizioa.
2021/10/13 - 13:06
Nicolas Maduro: 'Espainiak Latinoamerika osoari barkamena eskatu behar dio'
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "Espainiako inperioaren" aurka egin du, "Duela 500 urte baino gehiago, herri indigenetako milioika biztanle hil, erbesteratu eta esklabo egin zituelako". Hori dela eta, "Espainiak Amerika osoari barkamena eskatu behar dio", adierazi du.
2021/10/06 - 10:55
Kolonbia eta Venezuela arteko mugak berriro ireki dituzte, sei urtez itxita egon ostean
Kolonbia eta Venezuela arteko muga nagusiak oinezkoentzat ireki dituzte, Venezuelako Gobernuak hala erabakita. Merkataritza jarduera laster berriro martxan izatea espero da.
2021/10/05 - 11:09
Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko muga gaur irekiko da merkataritzarako
Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak iragarri duenez, gaur irekiko dute merkataritzako Kolonbiako eta Venezuela arteko muga. Salerosketa hauek "biosegurtasun neurri zorrotzekin" egin beharko dituzte, covid-19aren pandemiagatik.
2021/09/23 - 10:43
Nicolas Madurok ''zigor kriminalak'' amaitzea eta oposizioarekin elkarrizketa bultzatzea eskatu dio NBEri
Nicolas Madurok bere herrialdeko ekonomiaren aurkako "zigor kriminalen" amaiera eskatu du Nazio Batuen Batzar Nagusian. Horretaz gain, bere alderdiak oposizioarekin hasi duen elkarrizketa nazioarteak babestea ere nahi du.