Venezuela
2020/08/03 - 11:59
Hauteskundeetan abstentziorako deia egin du Venezuelako oposizioak
Oposizioko alderdiek nazioarteko komunitateari dei egiten diote "printzipio demokratikoak urratzen dituen iruzurrezko prozesua bera, eta prozesuaren emaitzak baztertzeko".
2020/07/10 - 09:41
Egoera jakin batzuetan COVID-19a airearen bidez zabaldu daitekeela onartu du MOEk
Erakundeak ohartarazi duenez, "ikerketa gehiago egin behar dira oraindik" transmisio-bide hori aztertzeko.Dena dela, oraingoz, gaitza zabaltzeko arrazoi nagusia kontaktu estua dela gaineratu du.
2020/07/08 - 13:11
Madurok bere Defentsa ministroa berretsi eta kupula militarra berritu du
Nicolas Madurok Vladimir Padrino Lopez jenerala berretsi du Defentsa ministro gisa. Padrino Lopezek sei urte daramatza karguan.
2020/07/07 - 09:50
Koronabirusak 11.300.000 pertsona kutsatu eta 531.000 hil ditu munduan
Egunero atzemandako kasuen koporuak goranzko joeran jarraitzen du. Kasu gehien atzeman dituzten munduko hamar herrialdeetatik lau Latinoamerikan daude.
2020/07/05 - 12:26
Ilargi-eklipse bat ikusteko aukera egongo da gaur munduko toki askotatik
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da.
2020/07/03 - 11:30
Madurok atzera egin du eta ez du EBren enbaxadorea kanporatuko
Josep Borrellek eta Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak telefonoz hitz egin dute, eta "harreman diplomatikoen esparruari eusteko premian bat etorri dira".
2020/07/03 - 10:32
Madurok atzera egin du eta ez du EBk Caracasen duen enbaxadorea kanporatuko
Maduroren erregimenak 72 orduko epea eman zion herrialdetik alde egiteko, 27ek Venezuelako hamar bat goi funtzionarioren aurka duela gutxi hartutako zigorrak salatzeko.
2020/07/02 - 12:45
Venezuelak abenduaren 6an egingo ditu hauteskunde legegileak
Abenduaren 6ko hauteskundeei esker Legebiltzarra berritu ahal izango da. Gaur egun, Legebiltzarraren kontrola bi alderdi nagusien arteko borrokaren iturri da.
2020/06/30 - 10:37
Madurok 72 ordu eman dizkio EBko enbaxadoreari Venezuela uzteko
Madurok horrela erantzun die EBk Venezuelako 11 funtzionariri ezarri dizkien zigorrei, demokraziaren eta Zuzenbide Estatuaren aurkako ekintza eta erabakiengatik.
2020/06/23 - 12:03
Maduro, Trumpekin elkarrizketa "adeitsua" izateko prest
Venezuelako presidenteak esan du AEBkoarekin hitz egiteko prest dagoela, Bidenek 2015ean egin zuen “modu berean”.
2020/06/22 - 21:40
Trumpek Madurorekin elkartzea proposatu du
AEBko agintariak Guaidoren aintzatespenari balioa kendu dio eta ez du uste hari emandako abala "modu batean edo bestean oso esanguratsua" izan zenik.
2020/06/18 - 21:51
Saulek Venezuelatik ihes egin behar izan zuen gay izateagatik
Duela hiru urte eta erdi iritsi zen Madrilera eta han asiloa eman zioten arrazoi humanitarioengatik. Lan prekario askotik pasa ondoren, Saulek egonkortasuna lortu du Donostian.
2020/06/14 - 22:29
Kolonbiako mugan eta Bogotan harrapatuta daude ehunka venezuelar
Duela hiru hilabete Kolonbian zeuden venezuelarrak ezin izan dira etxera itzuli, eta asko muga ondoan daude, irtenbide baten zain.
2020/06/04 - 12:41
Venezuelaren aurkako eraso berriak gainbegiratzea leporatu dio Madurok Duqueri
Maduroren esanetan, Kolonbiako paramilitarren kanpamenduetan "mertzenarioen" erasoaldi berriak prestatzen ari dira Venezuelan inbasio "terrorista" bat gauzatzeko.
2020/06/03 - 12:10
Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko akordioa, COVID-19ri aurre egiteko
Venezuelako Gobernuak eta oposizioko sektore batek akordioa lortu dute COVID-19ren pandemiak herrialdean eragindako osasun krisiari aurre egiteko.
2020/06/02 - 11:30
Guaido enbaxada batean ezkutatuta dagoela iradoki du Madurok
Nicolas Madurok esan du Juan Guaidó Caracaseko enbaxada batean "ezkutatuta" dagoela, baina oposizioko buruak berehala ukatu du hori Twitterreko bere kontuan.
2020/05/27 - 11:49
Venezuelako Gorenak Juan Guaidok Legebiltzarrean duen presentzia baliogabetu du
"Justizia Auzitegi Nagusiko Konstituzio Aretoak baliozkotzat jo zuen Asanblea Nazionaleko Zuzendaritza Batzordea, eta Luis Eduardo Parra Rivero da presidentea", esan du Gorenak prentsa ohar bidez.
2020/05/26 - 10:56
Guaidoren alderdia erakunde terrorista den zehazteko eskatu du Fiskaltzak
Juan Guaido eta Leopoldo Lopez buru dituen Voluntad Popular alderdia erakunde terroristatzat hartuz gero, legez kanpo uztea erabaki lezake Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak.
2020/05/26 - 10:30
Guaidoren alderdia erakunde terrorista den zehazteko eskatu du Fiskaltzak
Venezuelako fiskal nagusiak Justizia Auzitegi Gorenari eskatu dio zehaztu dezala Voluntad Popular, Juan Guaidoren eta Leopoldo Lopezen alderdi politikoa, erakunde terrorista den ala ez.
2020/05/20 - 10:48
Lapiko-protesta Maduroren Gobernuaren aurka, DIRECTVren itxieraren ondoren
AT&T estatubatuarrak DIRECTV ordainpeko telebista-negozioa ixtea erabaki du, AEBk Venezuelari jarritako zigorrengatik eta legezko baldintzak betetzeko ezintasunagatik.