Venezuela
2020/05/08 - 11:16
Venezuelako erasoen inguruko azalpenak eskatu dizkiote AEBko senatariek Trumpi
Gutun batean, Nicolas Maduroren gobernuak salatutako inbasio saiakerari buruzko azalpenak eskatu dituzte Chris Murphy, Tim Kaine eta Tom Udall senatariek.
2020/05/07 - 12:43
Guaidoren aholkulari batek onartu du eraso batengatik ordaindu zuela
Juan Jose Rendon Venezuelako estratega politikoak onartu egin du 50.000 dolar ordaindu zituela, eraso baten ondorioz, Gobernuko hainbat funtzionario atxilotzeko.
2020/05/06 - 10:59
Inbasio saiakeraren berri izatea leporatu dio Guaidok Madurori
Guaidok operazio horren berri izatea leporatu dio Madurori, Kolonbiak eta AEBek entrenatutako "mertzenario terroristatzat" jo dituenak hil ahal izateko.
2020/05/05 - 23:11
Venezuelako erasoekin zerikusirik ez duela adierazi du Trumpek
Amerikako Estatu Batuetako Gobernuak ez duela zerikusirik izan Venezuelan eman diren itsaso-inbasioekin, ziurtatu du Donald Trump presidenteak.
2020/05/04 - 10:39
Kupula militarrak ''leialtasuna'' adierazi dio Madurori, zapuztutako erasoaren ostean
Vladimir Padrino Venezuelako Defentsa ministroak erabateko leialtasuna adierazi dio Nicolas Maduro presidenteari, eta "mertzenario terroristen" erasoa gaitzetsi du.
2020/05/03 - 20:06
Zortzi hildako eta bi atxilotu Venezuelan, huts egin duen itsaso-inbasio baten ostean
"Itsasozko inbasioa egin nahi izan du kolonbiar jatorriko mertzenario terrorista talde batek, herrialdean ekintza terroristak egiteko helburuarekin", esan du Justizia eta Barne ministroak.
2020/04/23 - 10:12
AEBn immigrazioa partzialki eteteko neurria sinatu du Trumpek
Trumpek bultzatutako neurriak 26.000 laguni eragingo die hilero. Gauzak horrela, urtean ematen dituzten txartelen kopurua % 33 inguru murriztea lortuko dute.
2020/04/22 - 13:31
AEBn immigrazioa eteteko neurriak egoiliar baimenei eragingo diela argitu du Trumpek
AEBko presidenteak azaldu duenez, 60 egunez luzatuko da baimen horien tramitazioa eteteko agindua, eta, ezarritako epea amaitzean, herrialdearen egoera aztertuko du erabaki bat hartu aurretik.
2020/04/21 - 11:47
AEBrako immigrazioa "behin-behinean" eten du Trumpek, koronabirusa dela eta
Erabaki hori "bikainak" diren AEBko herritarren "lanpostuak babesteko" asmoz hartu duela ziurtatu du herrialde horretako presidenteak. Ez du zehaztu noiz arte iraungo duen neurriak.
2020/04/15 - 09:27
AEBk MOEri egindako ekarpenak eteteko agindu du Trumpek, pandemia betean
Egoera txarto kudeatzea eta koronabirusaren hedapena ezkutatzea leporatu dio AEBko presidenteak erakundeari, eta funtsik gabe utzi du ikerketa burutu arte.
2020/04/14 - 09:31
Birusa ez dela desagertuko esan du MOEk eta horrek "errealitate berria" ekarriko du
MOEk ez du maskaren erabilera orokorra gomendatzen, salbu eta gaixo dagoen pertsona bada edo kutsatutako pertsona horietakoren batekin kontaktu zuzena badu.
2020/04/11 - 00:31
1,6 milioi positibo eta 100.000 heriotza baino gehiago zenbatu dituzte jada munduan
AEB da orain arte kutsatu gehien zenbatu dituen herrialdea. Testuinguru horretan, New York da pandemiaren epizentroa herrialdean. Egun bakarrean 779 heriotza izan dira.
2020/04/02 - 11:05
Maduro: ''Trumpek Venezuelari eraso egiten dio COVID-19aren krisia estaltzeko''
Trumpek ontzien eta militarren presentzia handituko zuela iragarri zuen Latinoamerikan "narkotrafikoari aurre egiteko".
2020/04/02 - 10:57
AEBk narkotrafikoaren aurkako operazioa abiatu du Karibe itsasoan eta Ozeano Barean
Aktibo militar ugari erabiliko dira narkotrafikoaren aurkako operazio horretan, besteak beste, AEBko Armadaren destruktoreak, borroka-ontziak eta P-8 hegazkinak.
2020/04/01 - 13:39
Venezuelako Fiskaltzak Guaido deklaratzera deitu du, "estatu kolpe bat" emateagatik
Cliver Alcala Cordones militar ohiak egindako adierazpenetan, Guaido "estatu-kolpe eta magnizidio saiakera" baten protagonistetako bat izan zela azaldu du.
2020/03/31 - 19:09
Amerikako Estatu Batuek Juan Guaido baztertu dute
Ameriketako Estatu Batuek Venezuelarako Trantsizio Demokratikorako plan bat aurkeztu dute, Nicolas Madurorik gabe eta, lehen aldiz, Juan Guaido kontuan hartu gabe.
2020/03/27 - 10:51
AEBk Maduroren aurkako karguak aurkeztu ditu eta 15 milioiko saria eskaini du
Madurok AEBk egindako salaketei erantzun die, eta herrialde hori zein Kolonbia boteretik ateratzeko konspiratzen ari direla esan du.
2020/03/27 - 10:37
Madurorentzat ''erokeria'' da AEBk narkotrafikoagatik inputatu izana
Nicolas Madurok Washingtongo agintariei ohartarazi die "eremu guztietan haiei aurre egiteko prest" daudela.
2020/03/23 - 11:29
Venezuelak alokairuak eten ditu sei hilabetez koronabirusagatik
Nicolas Madurok jakinarazi du COVID-19 kasuak 77 direla Venezuelan, eta berrogeialdiaren kontrola gogortzea eta beste neurri batzuk hartzea erabaki duela.
2020/03/19 - 11:08
Madurok otoitz bat eskatu die venezuelarrei koronavirusaren aurkako batasunerako
Nicolas Maduro presidenteak otoitz bat eskatu die venezuelar guztiei, herrialdea koronavirusaren aurka batzeko.