Venezuela
2020/02/24 - 13:32
Juan Guaidok Espainian duen ordezkari pertsonala hartu du lehendakariak
Iñigo Urkulluk Antonio Ecarri Bolivar hartu du Lehendakaritzan. Bisita horren aurka protesta egin dute dozena bat lagunek eraikinaren kanpoaldean.
2020/02/18 - 12:19
Protesta egiteko "mobilizazio kanpaina" aurkeztuko du Guaidok "datozen egunetan"
Oposizioko kideak "batasuna" eskatu die herritarrei, eta Nicolas Maduro Venezuelako presidentea boterea uztera behartzen saiatzeko protestak deituko dituela iragarri du.
2020/02/12 - 09:40
Juan Guaidori eraso egin diote Caracasera iristean
Chavista talde batek eraso egin dio Juan Guaido oposizioko buruari Caracaseko Simon Bolivar Nazioarteko Aireportura iritsi denean
2020/02/11 - 11:48
Venezuelara ''laster'' itzuliko dela adierazi du Juan Guaidok
Lau asteko nazioarteko biraren ostean, Juan Guaidok adierazi du "laster" itzuliko dela herrialdera, "venezuelarrek euren lan zatia egin dezaten".
2020/02/05 - 09:46
Trumpek immigrazioaren kontra egin du Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian
Trumpen hitzaldian zehar, agerian geratu dira errepublikanoen eta demokraten arteko liskarrak. Izan ere, agintariak ez dio eskua eman nahi izan Nacy Pelosiri.
2020/01/28 - 09:28
Guaidok Kanadaren eta Kubaren arteko harremanak babestu ditu
Babesa jasotzeko egiten ari den biraren baitan iritsi da Guaido Kanadara. Kanadak Guaidori babesa erakutsi dio 'trantsizio baketsua' egiteko.
2020/01/25 - 18:47
PSOEk eta PPk Guaido elkarrekin hartu dute, baina Casadok Abalosen dimisioa eskatu du
Pablo Casado (PP) eta Hector Gomez (PSOE) elkarrekin joan dira Guaidori ongietorria egiten, Madrilen. Atzerri ministroak "polemika antzuei" garrantzia kendu die.
2020/01/24 - 10:58
Madurok hauteskunde legegileak behatzera gonbidatu du Nazio Batuen Erakundea
Nicolas Madurok ordezkaritza bat izendatzeko gonbita egin die Nazio Batuei, urte honetarako aurreikusitako hauteskunde legegileak behatzeko, eta Juan Guaidoren nazioarteko bira kritikatu du.
2020/01/24 - 08:29
Madurok hauteskundeak behatzera gonbidatu du NBE, eta Guaidoren bira kritikatu du
Bere helburua, "hauteskundeak bermatzeko" neurri berriak martxan jartzea eta "oposizio osoak" parte hartzea dela jakinarazi du Venezuelako presidenteak.
2020/01/23 - 11:05
Mexikoko mugan ordena jartzeko ez dutela indarra erabiltzen esan du Gobernuak
Migratzaileen karabana joan den astean abiatu zen Hondurastik. Mexikoko muga zeharkatzea ezinezkoa izan zen gehienentzat, eta askok basoa zeharkatzea erabaki zuten.
2020/01/22 - 10:05
Guaidoren bulegoan 'legez kanpo' sartu direla salatu du Venezuelako oposizioak
Inteligentzia Nazionalerako Zerbitzu Bolivarianoak (SEBIN) Juan Guaidoren bulegoa 'legez kanpo hartu' duela salatu du Venezuelako oposizioak .
2020/01/15 - 22:08
Venezuelako hainbat diputatuk erasoa jasan dute Batzar Nazionalera iristen ari zirela
Oposizoko hainbat diputatu Batzar Nazionalera bidean zirela eraso egin dietela salatu du Guaidok. Hainbat pertsona armatu autoei tiroka hasi omen dira.
2020/01/15 - 11:03
Petrolioa petro kriptodirua erabiliz saltzeko agindu du Madurok
Petrolio-ekoizpen osoa petroan saltzeko asmoa du Venezuelako presidenteak, Asanblea Nazional Konstituziogilean (ANC) urteko balantzearen hitzaldian azpimarratu duenez.
2020/01/14 - 21:52
Milaka lagun kalera atera dira Venezuelan, Nicolas Madurori babesa emateko
Nicolas Maduro Venezuelako Asanblea Nazionalean 2019ko balorazioa egitera atera da. Bien bitartean, kalean protestak egiten ari dira.
2020/01/09 - 09:43
Madurok 'hirien defentsarako' ariketa militarrak iragarri ditu
Nicolas Madurok iragarri duenez, otsailaren 15ean eta 16an egingo ditu Indar Armatu Nazional Bolivartarrak 2020ko 'lehen ariketa militarrak, hirien defentsa' entrenatzeko.
2020/01/08 - 12:32
Guaidok kaleetan protestatzeko deitu du, 'Parlamentuaren hartzearen aurka'
Igandean, hainbat polizia-agentek eta militar batzuek osatutako lerro batek Ganberan sartzea eragotzi zion Guaidori, eta astearte honetan egoera hori errepikatzeko zorian izan da.
2020/01/08 - 10:50
Oposizioak Guaido Venezuelako behin-behineko presidente izendatu du
Oposizioak Juan Guaido izendatu du Venezuelako behin-behineko presidente. Guardia Nazional Bolivartarrak osatutako segurtasun lokarria gainditu behar izan dute diputatuek.
2020/01/07 - 22:02
Oposizioak Guaido Venezuelako presidente aukeratu du
Oposiziogile buru venezuelarra eta beste hainbat diputatu Jauregi Legislatiboan indarrez sartu ondoren gertatu da.
2020/01/07 - 18:04
Guido eta oposizioko diputatuak indarrez sartu dira Venezuelako Parlamentuan
Ondoren, ia ordu betez atxiki ditu poliziak segurtasun-lerro baten bidez.
2020/01/06 - 18:11
Tentsioa da nagusi berriz ere Venezuelako Asanblea Nazionalean
Juan Guaido eta aldekoak ezin izan ziren atzo Asanblea Nazionalaren egoitzan sartu, eta txabistek eta oposizioko disidenteek Luis Parra diputatua aukeratu zuten Parlamentuko presidente.