Villabona
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2019/01/22 - 20:51
Villabonan emakume bat hil zuen kamioilariari ezarritako zigorra berretsi du Gorenak
Gizonak kamioiarekin aurretik eraman zuen biktimak gidatzen zuen autoa, kontrako noranzkoan hainbat kilometro egin eta gero. Gertakariak 2015eko abuztuan jazo ziren N-1 errepidean.
2018/12/11 - 16:38
Pertsona bat zauritu da Villabonan, Donostiarako bidean, N-1ean istripua izan ostean
Istripuaren ondorioz, 3 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2018/11/26 - 10:37
Trafikoa bere onera etorri da Villabonan, goizeko auto pilaketen ondoren
Bi autoren arteko istripuak eragin ditu ilarak, Donostiako noranzkoan, N-1 errepidean.
2018/10/26 - 10:10
Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean talka egin ostean
Errepidea guztiz itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. 09:30ean zabaldu dute berriro.
2018/09/05 - 15:19
Auto-ilara handiak sortu dira N-Iean, kamioi baten istripua izan ostean
Kamioi batek guraizearena egin du N-I errepidean, Villabona parean, Iruneko noranzkoan. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, zortzi kilometrotako auto-ilarak sortu dira.
2018/08/30 - 09:52
Zirkulazioa lehengoratu dute Villabonan, N-1ean, kamioi batek istripua izan ostean
Bidea itxita egon da hainbat orduz asteazkenean, kamioi batek guraizearena egin ondoren.
2018/07/02 - 23:28
Leonen harrapatuta hil ziren senar-emazteen aldeko hileta egin dute
Jende ugari bildu da Villabonako parrokian bikoteari azken agurra emateko. Jose Carlos Carrasko eta Nerea Agirre joan den ostegunean hil ziren.
2018/07/02 - 13:32
Villabonak azken agurra emango dio gaur Leonen hil zen bikoteari
19:00etan izango da, herriko parrokian. Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra agindu zuen epaileak familia harrapatu zuen auto-gidariarentzat.
2018/07/02 - 10:52
Txirrindulari martxa Tolosan, Leonen hildako Villabonako bikotea omentzeko
500 bat txirrindularik hartu dute parte omenaldian, eta errepideetan txirrindulariek duten segurtasunik eza salatzeko ere baliatu dute.
2018/07/01 - 22:19
Txirrindulariek omenaldi hunkigarria egin diote Leonen hildako bikoteari
Protesta ekitaldia ere izan da, izan ere, Tolosako kaleetan barrena egindako biran txirrindularienganako errespetua aldarrikatu dute.
2018/07/01 - 16:12
Hildako bikotearengatik atsekabetuta jarraitzen dute Villabonako auzokideek
Leongo istripuan hildako bikotearen hileta-elizkizuna bihar izango da 19:00etan, Villabonako Jesusen Bihotza elizan.
2018/06/30 - 19:07
Leonen hildako Villabonako bikotearen hileta-elizkizuna astelehenean izango da
Jose Carlos Carrasco eta Nerea Aguirreren gorpuak Donostiako Errekalde auzoko beilatokian daude eta bihar erraustuko dituzte.
2018/06/29 - 17:35
Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra, Villabonako familia hil zuen gidariarentzat
Epaileak homizidio arduragabeko bi delitu egotzi dizkio, zauri larriengatik beste bat, eta bat gehiago ez laguntzeagatik, bide segurtasunen aurka joateari dagokionaz gain.
2018/06/29 - 17:11
Villabonako familia harrapatu zuen gidaria espetxera bidali du epaileak
Fidantzarik gabe Mansilla de las Mulaseko espetxera bidali du gidaria epaileak. Bere deklarazioan damututa dagoela adierazi du gidariak.
2018/06/29 - 16:02
Villabonako familia harrapatu zuen gidaria epailearen aurrean da
Jose Carlos Carrasco eta Nerea Aguirre, Oratsen gurasoen gorpuak Leongo Institutu Anatomikoan daude autopsia egiteko. Autoaren gidaria, aldiz, epailearen aurrean da.
2018/06/29 - 09:32
Villabonako familia harrapatu zuen gidaria epailearen esku utzi dute
Bikotearen 12 urteko semea arin zauritu zen, eta osteguneko azken orduan jaso zuen senda-agiria. Gidariak positibo eman zuen alkoholemia-proban, eta segururik gabe zihoan.
2018/06/28 - 22:15
Samina da nagusi Villabonako herritarren artean
Villabonan ezagunak ziren Jose Carlos Carrasco eta Nerea Agirre senar-emazteak, gizona “Leuneta” txirrindulari taldeko kide zelako. Shock egoeran gelditu dira Villabonan albistearen berri izandakoan.
2018/06/28 - 22:08
Villabonako 12 urteko mutila Leongo ospitalera eraman dute, arin zaurituta
Donejakue Bidea bizikletan egiten ari zen Villabonako bikote bat hil da Leonen, mozkor zihoan gidari batek autoarekin harrapatu ostean. 12 urteko semea ere zauritu du gidariak.
2018/06/28 - 15:33
Villabonako bikote bat hil da Leonen, mozkortuta zihoan gidari batek harrapatuta
Donejakue Bidea bizikletan egiten ari ziren senar-emazteak. 12 urteko semea zaurituta dago. Gidariak ihes egin du, eta 15 kilometrora atxilotu dute. Positibo eman du alkoholemia-proban.