Vladimir Putin
2023/06/14 - 09:24
Gertukoek azken agurra eman diote Silvio Berlusconiri, eta gaur izango da estatu- hileta
Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izan eta senitarteko eta lagunek bakarrik bisitatu ahal izan dute Arcoreko Villa Martinon paratutako beilatokia. Hileta arratsaldean izango da, Milango katedralean.
2023/06/13 - 12:30
Gutxienez sei hildako Kryvyi Rih Zelenskiren jaioterriaren aurkako erasoan
Misilekin egindako bonbardaketa masibo batek gutxienez sei hildako utzi ditu Kryvyi Rih hirian, Volodímir Zelenski presidentearen jaioterrian.
2023/06/12 - 18:37
Silvio Berlusconi hil da
Italiako lehen ministro ohia 86 urterekin hil da, Milango ospitale batean. Ostiralean eraman zuten San Raffaele erietxera, eta bertan zendu da, aspalditik pairatzen zuen leuzemia tarteko. Bihar, asteartea, hil-kapera publikoa irekiko dute, eta asteazkenean estatu hileta egingo dute.
2023/06/12 - 16:40
Gerran dagoen hiri baten beharrei auzo osoak ur azpian dituen hiri batenak gehitzen zaizkie orain Khersonen
Presa lehertu eta astebetera, uraren maila jaisten hasi da Kherson eskualdean. Hala ere, azken orduetan, artilleria erasoak areagotu egin dira inguruan.
2023/06/09 - 19:26
Ukrainiarren kontraerasoa abian dela ziurtatu du Putinek
Errusiako presidentearen arabera, agerian da erreserba estrategikoen erabilera. Dena dela, oraingoz Ukrainako erasoaldi guztiek porrot egin dutela ziurtatu du agintari errusiarrak
2023/06/08 - 13:44
Ukrainak dio Khersonen 600 kilometro koadro urpean daudela Kajovkako presa suntsitu ondoren
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Kherson probintziara joan da gaur, bertako agintariekin batera larrialdi operazioak koordinatzeko, Kievek Errusiako armadari egozten dion Kajovka presaren suntsipenak eragindako hondamendiaren aurrean.
2023/05/21 - 11:30
Zelenskik atzera egin eta azpimarratu du "ez duela uste" Errusiako Armadak Bakhtmut hartu duenik
Hiriaren garrantzi estrategikoa gutxietsi du Ukrainako presidenteak, esanez ez dela "ezer geratzen", eta eraikin guztiak "suntsitu" dituztela. Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Armada eta mertzenarioak zoriondu ditu.
2023/05/20 - 19:35
Errusiari presio egiteko eskatu diote G7ko buruzagiek Txinari, Ukrainako gerra amai dadin
Halaber, hainbat neurri hartuko dituztela iragarri dute, "hornidura-kate kritikoetan Txinarekiko gehiegizko dependentziak murrizteko helburuarekin". Dena dela, Txinarekin sinatutako merkataritza-akordioak bertan behera utzi gabe.
2023/05/19 - 12:05
Errusiaren aurkako zigor sorta berri bat aztertzen ari dira G7ko herrialdeak
Munduko zazpi ekonomia nagusietako buruzagiek Errusiaren ahalmen ekonomikoa mugatu nahi dute, gerrarako baliatzen dituen armak eskuratzeko zailtasunak jarriz eta ezarritako zigorrak saihesteko baliatzen dituen balizko hutsune legalak zuzenduz.
2023/05/11 - 14:25
Trumpek esan du Putinek "akatsa" egin zuela Ukraina inbaditzean, eta ukatu du gerra kriminala dela
"Presidente banintz, egun batean konponduko nukeen, 24 ordutan", zehaztu du Estatu Batuetako presidente ohiak.
2023/05/09 - 12:36
Putinek Mendebaldeari egotzi dio banaketaren, gatazken eta munduko iraultzen errudun izatea
"Guk nazioarteko terrorismoari buru egingo diogu, Donbasseko herritarrak defendatuko ditugu eta gure segurtasuna bermatuko dugu", esan du errusiar presidenteak Plaza Gorrian, desfile militarrean, egindako agerraldian.
2023/05/09 - 12:02
Errusiak Garaipenaren Eguna ospatu du, segurtasun neurri handien artean
Garaipenaren Eguneko desfile militarra Moskuko Plaza Gorrian ospatu da, Vladimir Putin Errusiako presidentea eta errepublika postsobietarretako zenbait buruzagi bertan direla eta segurtasun neurri zorrotzez inguratuta, Ukrainako sabotaje ekintzen beldur.
2023/05/08 - 16:51
Errusiar tropek Odesa, Kiev eta Kherson bonbardatu dituzte azken orduotan
Ukrainan bi aldeen arteko erasoek ez dute etenik. Tropa errusiarrek dozenaka misil jaurti dituzte bart Odesaren eta Kieven aurka, besteak beste. Kievek, berriz, Krimean eta Zaporiyiako zentral nuklearraren inguruan egin ditu erasoak, eta horren aurrean agintari errusiarrek ebakuazioak hasi dituzte.
2023/05/07 - 21:21
Wagnerrek Bakhmuten jarraituko du, Errusiako Garaipen Egunik zailenaren aurrean
Ukrainako hirian borrokan jarraitzeko beharrezkoak diren armak eta munizioak agindu ditu Moskuk.
2023/05/05 - 14:04
Errusiako ordezkari batek Ukrainako bandera bat kendu dio ukrainar bati eta bbien arteko borroka hasi da
Errusiak Ankaran (Turkia) egiten ari den Itsaso Beltzeko Ekonomia Lankidetzarako Parlamentu Batzarrean duen ordezkariak Ukrainako bandera bat kendu dio Ukrainako diputatu bati. Honek kolpeekin erantzun dio.
2023/05/05 - 00:12
Washingtonek dio Mosku gezurretan ari dela erasoaren atzean Estatu Batuak daudela dioenean
Washington-ek Moskuri erantzun dio. Estatu Batuarrek dron erasoaren atzean ez daudela adierazi dute eta, beraz, Errusia gezurretan ari dela.
2023/05/03 - 19:27
Errusiak Putin hiltzen saiatzeko drone-erasoa egin izana egotzi dio Ukrainari
Kievek ukatu egin du erasoarekin zerikusirik izatea. Moskuk ohartarazi du erantzun egingo duela.
2023/05/01 - 11:37
Vatikanoa Ukrainako gerrari amaiera emateko misio batean inplikatuta dagoela dio Frantzisko aita santuak
"Misio bat dago martxan une honetan, baina oraingoz ez da publikoa. Publikoa denean, horretaz hitz egingo dut ", adierazi du Aita Santuak. Frantzisko Hungarian izan da Viktor Orban Hungariako lehen ministroarekin biltzeko.
2023/04/30 - 20:24
Errusiak iragarri du lau auzo hartu dituela Bajmuten, eta Ukrainak esan du hornidura ibilbideak zutik dirauela
Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak NATOren uztaileko goi bilerarako prestaketei heldu die gaur, Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin telefonoz izandako elkarrizketa batean.
2023/04/18 - 10:42
Vladimir Putinek ezustean bisitatu ditu Kherson eta Luhansk
Vladimir Putin Errusiako presidenteak ezustean bisitatu ditu Kherson eta Luhansk eskualdeak. Ukraina ekialdeko bi eskualde hauek egun Errusiaren eskuetan daude. Putinek bere buruzagi militarrekin hitz egin nahi izan du bertako egoera gertutik ezagutzeko.