Volkswagen
2017/08/29 - 14:25
Nafarroako Volkswagenek beste 450 langile behar ditu Polo berria ekoizteko
Udan 160 behargin hartu zituzten Polo berria egiteko, baina are gehiago beharko dituzte, urtea bukatu baino lehen 78.000 ekoitzita egon behar baitira.
2017/05/26 - 20:47
Volkswagen Nafarroak 200 kontratu finko egingo ditu Polo berria ekoizteko
Dagoeneko 10.157 lanpostu eskaera jaso dituzte webgunearen bidez, horietako 1.000, langileren baten sinadura dutenak.
2016/12/08 - 17:10
Bruselak espedientea ireki dio Espainiari Volkswagenen emisioengatik
Europako Batzordetik adierazi dutenez, Espainiari Seat markako ibilgailuen kasuan eragiten die, Eseo modeloari, hain zuzen ere.
2016/11/18 - 13:09
Volkswagenek 23.000 lanpostu murriztuko ditu Alemanian 2020ra arte
Ez da espero aurrezteko xedearekin hartutako neurri horrek Landabeneko lantegian eraginik izango duenik.
2016/10/26 - 17:40
Volkswagen zigortu dute Espainian lehen aldiz, motorrak trukatzeagatik
Erosle batek auto ekoizle alemaniarraren kontrako salaketa jarri zuen, iruzurra leporatuta. Orain, Volkswagenek 5.006 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
2016/08/23 - 13:39
Volkswagenek Alemanian duen krisiak ez du eraginik izango Landabenen
Konpainiak gelditu egin du produkzioa Alemaniako sei lantegitan; izan ere, ez du Golf eta Passat modeloak egiteko behar besteko piezarik. Modelo horiek ez dira Landabenen muntatzen.
2016/08/21 - 12:18
Volkswagenek Golfen ekoizpena eten egin du Alemaniako lantegi nagusian
Konpainiak auzia du hornitzaile txiki batzuekin, eta ez du behar adina piezarik, Wolfsburgoko lantegian, modeloa egiteko.
2016/08/04 - 11:33
Volkswagenek 1.466 auto gehiago ekoitziko ditu Landabengo plantan
Hala, denera 296.086 ibilgailu fabrikatuko dira Nafarroan 2016an. Urte honetan produkzioa handitzeko Landabenek jasotzen duen bosgarren eskaria da honakoa.
2016/07/08 - 15:18
Alemaniako Volkswagen inputatu du Auzitegi Nazionalak
Epaitegiak Alemaniari erregu-eskaria bidaltzek izapideak abiatu ditu jada.
2016/06/03 - 16:09
Volkswagenen hornitzaileak baikor, ekoizpena handituko delako
Modelo berriaren ekoizpenarekin 15 urteko lana ziurtaturik daukate Landabenen. Horrek asko poztu ditu Volkswageneko langilean, eta baita hornitzaileak ere.
2016/06/03 - 13:53
Nafarroako Volkswageni babes osoa emango dio Gobernuak
Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuaren izenean, Landabengo Volkswageneko zuzendaritza eta sindikatuei babes osoa eskaini dizkie.
2016/06/03 - 00:04
Beste modelo bat ekoitziko du Volkswagenek Landabenen
Lehendabiziko aldiz bere historian bigarren modelo bat ekoizten hasiko da. Eragin handiko akordioa da. 400 eta 500 lanpostu zuzen sortuko dira eta 2000 inguru zeharkakoak.
2016/06/02 - 17:35
Beste modelo bat ekoitziko du Volkswagenek Landabenen
Lantegi horretan lehen aldiz, bi modelo ekoitziko dituzte. 2018tik aurrera izango da.
2016/05/11 - 22:19
Volkswagenek zuzendaritza errugabetu nahi du
Automobil-fabrikatzaile alemaniarrak diesel motorren gas isurien manipulazioaren aurrean erantzukizunik gabe utzi nahi du konpainiako zuzendaritza-batzordea.
2016/04/28 - 13:55
Volkswagen: 16.200 milioi trukatutako motorren auziari aurre egiteko
Horietatik 7.000 milioi mundu osoan izango dituzten auzietara bideratuko dituzte, eta beste 7.800 milioi, diesel motorren aldaketa teknikoetara eta autoen berrerosketara.
2016/03/01 - 00:49
Volkswagenek 5.200 auto gehiago ekoitziko ditu 2016an, Landabenen
UGTk "oso positibotzat" jo du produkzio-programaren hazkundea, "urtea nola hasi genuen ikusita".
2016/02/18 - 17:40
Bigarren modeloarekin 350.000 unitate ekoitziko lituzkete Landabenen
Bigarren modeloaren ekoizpena A07 lerroarena izango litzateke eta 2018an hasi, baldin eta Nafarroako lantegiari egokituko balitzaio.
2016/02/17 - 10:17
Polo berriaren ekoizpen guztia Landabenen egingo dela berretsi dute
Hori argituta, bigarren modelo bat egiteko plana negoziatzen jarraituko dute zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak.
2016/02/16 - 21:51
Volkswagen enpresan bigarren modelo bat ekoizteko lehen urratsak hasi dira
Gaur bilera garrantzitsua izan dute Volkswageneko zuzendaritzak eta langileek. Bertan langileei jakinarazi diete, erabakia hartu aurretik, Alemaniak hiru asteko epea ezarri duela proiektua sendotzeko.
2016/02/16 - 10:54
Volkswagenek modelo berri bat egin nahi du Landabenen
Hala jakinarazi dio lantegiko zuzendaritzak enpresa batzordeari. Gaur bilera izango dute zuzendaritzak eta langile batzordeak Volkswagenen eskaintza aztertzeko.