Volkswagen
2020/03/10 - 11:13
Volkswagenek prest du Nafarroako lantegia aldi baterako ixteko lan espedientea
Sindikatuek ontzat jo dute zuzendaritzarekin lortutako akordioa; izan ere, lantegia aldi baterako ixteko akordioa aplikatuko balitz, beharginen lanpostuak eta soldatak bermatuko lirateke.
2020/02/27 - 21:05
Volkswagenek behin-behineko EREa proposatu du balizko hornidura arazoei aurre egiteko
Koronabirusaren ondorioz Italiatik materiala iritsiko ez balitz hartu beharko liratekeen neurriak negoziatu nahi ditu.
2020/02/17 - 15:54
Epaiaren zain gelditu da Volkswagenen epaiketa
7.500 kaltetuk aurkeztu dute salaketa, tartean 372 EAEkoak eta 90 Nafarroakaoak. Goizean hasi da epaiketa eta hiru ordutan epaiaren zain gelditu da
2019/12/16 - 12:16
Nafarroako Volkswagenek bertan behera utzi ditu iragarritako greba egunak
Deialdia bertan behera utzi dute, kontingentzia arruntetarako mutualitateen erabilera 2021era atzeratzeko zuzendaritzarekin lortutako akordioaren ostean.
2019/11/19 - 12:59
Volkswagenek 14.000 auto gutxiago ekoiztu eta 200 langile kaleratuko ditu
Volkswagenek 306.645 ibilgailu ekoitziko ditu Nafarroako lantegian 2020an, eta horietatik 180.000 T-Cross modelokoak izango dira.
2019/07/15 - 14:46
Volkswagenek Polo modelo berri bat egingo du Landabenen
2021eko bigarren seihilekotik aurrera egingo dute. Ibilgailu osagarri horren ekoizpenari esker, Landabenek "ziurtatuta dauka lan-karga".
2019/07/11 - 13:18
Volkswagenek Beetle modeloa egiteari utzi dio
Volkswagenen Beetle modeloaren azken unitatea Mexikoko Pueblako lantegitik atera da. Horrela bukatzen da modelo honen 80 urteko ibilibidea.
2019/07/03 - 21:04
Hirugarren modelo bat erakartzeko akordioa sinatu dute VW Nafarroan
UGT, CCOO eta ELA sindikatuek akordioa babestu dute, baina LABek ez, "lan baldintzak nabarmen aldatuko dituelako".
2019/03/18 - 11:54
Volkswagenek ez du ibilgailu elektrikorik egingo datozen urteotan Landabenen
Ibilgailu elektrikoen ekoizpen sistema handitzen joango dela esan du konpainiak; baina, oraingoz, modelo elektrikoak ez dira Nafarroako instalazioetan egingo.
2019/03/01 - 07:12
Hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa lortu dute Nafarroako Volkswagenen
UGT eta CCOO sindikatu nagusiek lorturiko akordioa langileek berretsi beharko dute martxoaren 14an egingo diren hauteskunde sindikaletan. Langileek ontzat hartuz gero, sei urteko iraupena izango luke.
2018/12/18 - 07:43
Nafarroako Volkswagenek 320.227 ibilgailu ekoitziko ditu 2019an
Aurreikuspenak beteko balira, Landabengo lantegiak inoizko hirugarren ekoizpenik handiena izango luke. Zuzendaritzak jakinarazi duenez, langile gehiago kontratatuko ditu.
2018/11/30 - 11:09
Nafarroako Volkswagen lantegia itxita egongo da gaur, motor faltagatik
Abenduaren 4an, 5ean eta 7an itxiko dute, berriro, Landabengo lantegia. Enpresa batzordea kezkatuta agertu da, bizi duten 'ziurgabetasun egoeragatik'.
2018/11/09 - 12:04
Gasteizko Mercedes eta Nafarroako Volkswagen lantegietako ekoizpena eten dute gaur
Arabako lantegia beste hiru egunetan egongo da itxita azaroan eta abenduan. Landabenen azken hilabeteotan egin duten laugarren etenaldia da.
2018/10/26 - 14:21
Nafarroako Volkswagenen lantegia itxita dago gaur, motor faltagatik
Guztira, Landabengo lantegia zazpi egunez itxiko dute. Gaurkoaz gain, azaroaren 2an, 5ean eta 9an ere lantegiak ateak itxi beharko ditu.
2018/10/26 - 09:29
Volkswagenek T-Cross berria aurkeztu du, Landabenen egingo duen modelo berria
Iruñeko lantegiak Polo modeloa egiten du orain, eta abendutik aurrera bigarren modelo hori ere egingo du.
2018/10/24 - 22:42
Volkswagen zigortu dute diesel ibilgailuen eskandaluagatik
Stuttgarteko Lurralde-auzitegiak automobil-konpainia zigortu du, Porscheren jatorriko enpresa bezala, akziodunei eskandaluaren berri garaiz ez emateagatik.
2018/10/23 - 13:30
Nafarroako Volkswagen lantegiak azaroaren 5ean eta 9an ere egingo du geldialdia
Urriaren 26an eta azaroaren 2an itxiko dutela iragarri du aurretik.
2018/10/05 - 21:47
Nafarroako Volkswagenek beste bost egunez geldiarazi lezake lantegia
UGT sindikatuak azaldu duenez, enpresaren asmoa geldialdia "ahalik eta laburrena" izatea da eta, lantegia ixtea ezinbestekoa balitz, egunak tartekatuko lituzkete.
2018/09/18 - 17:44
BMWk, Daimierrek eta Volkswagenek isuri kutsakorrak mugatu ote zituzten ikertuko dute
Hain zuzen ere, enpresa horiek akordio pribatuak hitzartu dituzten ala ez aztertuko du Bruselak. Izan ere, hiru enpresa horiek, Audik eta Porschek bilerak egin dituztela susmatzen du EBk.
2018/09/13 - 16:38
Nafarroako Volkswagenen lanean hasi dira berriro
Landabenen ohiko ekoizpenari ekin diote gaur. Beraz, amaitu da zortzi eguneko lan erregulazioa.