VOX
2023/11/07 - 13:38
"Ultra itxurako" 200 infiltratu antzeman zituen Poliziak atzo, Ferrazen protesta egin zutenen artean
Hiru lagun atxilotu zituen Poliziak, horietako bi agenteei eraso egitea leporatuta eta hirugarrena desobedientzia egotzita. Poliziak ke potoak eta gas negar-eragilea erabili zituen.
2023/11/07 - 09:55
Hiru atxilotu eta Poliziaren kargak, amnistiaren aurka PSOEren egoitza nagusiaren aurrean egindako protestan
Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera, 3.800 pertsona inguru elkartu dira astelehen honetan Madrilgo Ferraz kalean.
2023/11/07 - 09:47
Bi atxilotu eta Poliziaren kargak PSOEren Madrilgo egoitzaren aurrean Voxek deitutako elkarretaratzean
Elkarretaratzean parte hartu duten 3.800 lagunek PSOEren eta independentisten arteko itunen eta ERCrekin dagoeneko itxita dagoen amnistia legearen aurka egin dute.
2023/11/05 - 12:09
Ehunka herritar batu dira PSOEren egoitzaren aurrean amnistia legearen aurka protesta egiteko
Esperanza Aguirre Madrilgo presidente ohia ere bertan izan da, eta amnistiaren inguruko erreferenduma eskatu dio Pedro Sanchezi. Astelehenean beste protesta bat egingo dute.
2023/10/29 - 16:10
Feijook Sanchezi erantzun dio amnistiak bere "beharrizanari" erantzuten diola soilik
PPko buruak ukatu egin du "Espainiaren interesagatik" egingo duela, buruzagi sozialistak larunbatean esan zuen moduan. Voxeko buruak, Abascalek, berriz, "traidore"tzat jo du jarduneko presidentea.
2023/10/17 - 22:02
Euskararen aldeko udal politika publikoak ukatzen dituen ebazpena
Toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena da gaur EAEko Auzitegi Nagusiak kaleratutakoa. Halere, epaia ez da irmoa oraindik, eta Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu dezake Auzitegi Gorenean.
2023/10/17 - 16:45
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu euskara lehenesten duen udal legearen hainbat artikulu
Horren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak azpimarratu du euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela. "Dudarik gabe larritasun handikoa da epai hau", salatu du.
2023/10/08 - 16:56
Milaka pertsona elkartu dira Bartzelonan amnistiaren aurka, PPren eta Voxen babesean
Societat Civil Catalanak deituta, "Ez nire izenean: ez amnistiarik ez autodeterminaziorik" lelopean ari dira manifestazioa egiten.
2023/10/03 - 17:08
Pedro Sanchezek kontsultak hasiko ditu bihar talde guztiekin, Voxekin izan ezik
Pedro Sanchezek esan du bihar Kongresuan Yolanda Diaz Sumarreko buruarekin bilduko dela, eta gobernu aurrerakoi bat berrargitaratzea espero duela.
2023/10/03 - 14:22
Estatuak hezkuntza eskumena berreskuratzea ''lehentasunezkoa'' dela uste du Voxek
Amaia Martinezek adierazi du bere alderdiarentzat hezkuntza oinarrizko eskubidea dela eta "lurraldeen arteko desberdintasunak saihestuko dituen" hezkuntza-sistema bateratua defendatzen dutela. Horregatik, osoko zuzenketa iragarri dute.
2023/09/29 - 15:46
Oskar Matute: ''Berdin zaigu PP eta Vox edo Vox eta PP, faktoreen ordenak ez duelako faxismoa aldatzen''
"Ezin da errefusatu inoiz lortuko ez dena. Zuk ezin diezu gure botoei uko egin, ez dituzulako inoiz izango "esan dio Oskar Matutek Alberto Nuñez Feijoori.
2023/09/29 - 15:45
Feijooren inbestidurak porrot egin du
PPko hautagaiak ez du babes nahikorik jaso bigarren bozketan ere, aldeko 172 boto eta kontrako 177 jaso baititu. Juntseko diputatu batek nahastuta 'bai' bozkatu du eta Mahaiak boto baliogabe gisa kontatu du.
2023/09/28 - 14:27
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du "amnistia oro" errefusatzeko PPren mozioa
UPNk eta Voxek ere babestu dute ekimena, baina PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak ezezko botoa eman diote.
2023/09/26 - 20:46
Abascalek ''konplexurik gabeko'' aliantza nazionala eskatu dio Feijoori
Santiago Abascal Voxeko presidenteak elkarrekin lan egitea eskatu dio Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari, aliantza nazional bat "oztoporik eta konplexurik gabe" eraikitzeko, "separatismo kolpistak" Moncloan egin nahi duen urrats bakoitza geldiarazteko.
2023/09/22 - 13:51
Lehendakaria: ''Hilketa bat argitzen duen informazio oro albiste ona da''
Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean erantzun dio Voxek Jordi Evoleren ("No me llame Ternera") dokumentalari buruz egindako galderari, eta hilketen "lehen erantzukizuna hiltzailearena" dela azpimarratu du.
2023/09/21 - 13:52
Kongresuak gehiengo osoz onartu du ganberan hizkuntza koofizialak erabiltzea
Aldeko 180 boto izan dira. Aurrez, eskuinaren osoko zuzenketak baztertu ditu Behe Ganberak, eta EAJk erreformaren testuari aurkeztu dion zuzenketa partziala, aldiz, onartu. Hala, lege baten idatzizkio bertsio guztiek balio juridiko bera izango dute aurrerantzean.
2023/09/19 - 14:30
Voxeko diputatuak Kongresutik atera dira PSOEko diputatu batek galegoz hitz egin duenean
Hemiziklotik irten aurretik, Voxeko diputatuek Pedro Sanchezen eserlekuan utzi dituzte banan-banan itzulpenak entzuteko gailuak.
2023/09/14 - 17:18
Vox: ''EAJren kudeaketa ahalmenari buruzko mantra agortze zantzuak erakusten hasi da''
Amaia Martinezen arabera, EAJ "deshidratazio politikoa pilatzen ari da" eta hauteskundeetan galera handia izango duela uste du. "Gaur oparitu digun diskurtso autokonplazienteak nekez irauliko du zure alderdiaren beheranzko joera hori", esan dio Voxeko parlamentariak Urkullu lehendakariari.
2023/09/14 - 14:27
Gorenak atzera bota ditu Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten indultuen kontrako helegiteak
Auzitegiak atzera bota ditu Voxek eta Ciudadanoseko hainbat diputatuk aurkeztutako helegiteak, Estatuko Abokatutzak argudiatu zuen alderdi politikoen legitimazio faltan oinarrituta.
2023/09/11 - 12:17
Euskara, autogobernua eta Europako proiekzioa izango dira lehendakariaren lehentasunezko ildoak
Legebiltzarrean osteguneko Politika Orokorreko osoko bilkuran Iñigo Urkullu lehendakariak egingo duen hitzaldiaren gidalerroak ezagutu ditugu astelehen honetan. Lehendakariarentzat autogobernua giltzarri izango da legealdiko azken txanpan.