Yerai Díaz Ikaran
2024/11/01 - 17:26
Honela egiten dute abortu eskubidearen aldeko kanpaina Arizonan
Arizonandebekatuta dago 15. astetik aurrera abortatzea. Hauteskunde egunean hori aldatu eta 24 arte luzatzearen aldeko kanpaina egiten ari da Stephanie Stahl Hamilton ordezkari demokrata.
2024/10/27 - 15:30
Sindikatu gehienek Harris babesten dute, baina gero eta gehiago dira errepublikanoengana hurbildu direnak
Ford lantegi batean izan gara, Detroiten. Ekonomiak kezkatzen ditu gehien estatubatuarrak, eta askorentzat errepublikanoek hobeto kudeatzen dute. Trump eta Harris langileen botoa lortzeko lehian dira, eta gudu-zelaietako bat Detroit dute.
2024/10/20 - 22:30
Israelek Irani erasotzeko prestaketak jasotzen dituen dokumentu klasifikatuak argitara atera dira
AEBko Inteligentzia Zerbitzuko dokumentuak dira, eta Isralen gerra planak jasotzen ditu. Hauxe du titulua: "Aireko Indarrak Iranen aurkako erasoa prestatzen jarraitzen du". AEBk ikerketa abiatu du filtrazioa izan den edo Pentagonoa hackeatu duten argitzeko.
2024/07/14 - 20:52
Yerai Diaz, Trumpi egindako atentatuari buruz: ''Tentsio, nahasmendu eta izu handiko momentua izan da''
Yerai Diaz Ikaranek, EITBk AEBn duen korrespontsalak, Donald Trumpek jaso duen tiroaren inguruko xehetasunak eman dizkigu New Yorketik.
2023/07/14 - 22:49
Hollywoodeko aktoreek eta gidoilariek protesta egin dute kaleetan
Grebara jotzea erabaki dute eta hala ekaitz perfektua sortu da sektorean. Ondorioak berehala hasi dira igartzen telebista zein zinerako grabaketetan.
2023/03/31 - 22:43
Donald Trump asteartean entregatuko da epaitegian, hainbat iturriren arabera
Azkenean, bai. New Yorkeko epaimahai nagusiak Donald Trump AEBko presidente ohia auzipetzea erabaki du Stormy Daniels porno aktorearekin izandako sexu harremanak ezkutatzeko ordainketa egitea egotzita.
2023/03/02 - 15:36
Garde Marcillaren seme-alabak pozik, II. Mundu Gerrako euskal beteranoen aitortzagatik
AEBtan II. Mundu Gerrako euskal jatorriko soldadu amerikarrei aitortza egin diete lehen aldiz. Texaseko kapitolioan ebazpena onartu berritan, beterano horietako baten familiarekin hitz egin dugu. Ebazpen sinboliko honek hunkitu egin ditu.
2023/03/01 - 21:47
Euskara entzun da Texasen: Bigarren Mundu Gerrako euskal soldaduak omendu dituzte
Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten euskal jatorriko soldaduei omenaldia egin diete Texasko (AEB) Kapitolioan.
2023/02/16 - 15:47
Kutsadura parametroak ohikoak direla dioten arren, Ohioko bizilagunak arduratuta daude
Estatu Batuetan, Ohion, material arriskutsua zeraman tren bat bidetik atera ostean, alarma piztu da inguruetan. Herri bat, herri txiki bat, osorik hustu dute laino toxikoa dela eta.
2023/02/13 - 15:58
Rihanna izan da bart jokatu den Super Bowlen izarretako bat
Bera eta dantzariak, beste gonbidatu izarrik gabe, arrakasta eman dioten abestiekin itzuli da oholtzara 6 urteren ostean 190 miloi ikus-entzule telebistatik begira zituela.
2022/12/26 - 16:30
Ekaitzak dagoeneko 37 hildako utzi ditu AEBetako zortzi estatutan
Izozte alertapean daude epeltzat jotzen diren hegoaldeko Florida eta Alabamako hainbat hiritan. Ostiraletik 13.000 hegaldi bertan behera geratu dira, trafiko handiko asteburuan. Ia bi milioi herritar argindarri gabe egon dira; oraindik 90.000 lagunek ez dute elektrizitaterik.
2018/07/18 - 16:15
Saenz de Santamaria eta Casado, azken botoak lortzeko borrokan
Ordezkariek larunbatean bozkatuko dute biltzarrean eta oso lehiatua izango dela aurreikusten da.
2018/05/08 - 16:09
Fiskaltzak jaitsi egin ditu Gurtel sarearen buruen kontrako zigor eskaerak
Francisco Correa, ustez sarearen buru zenari, 22 urtetik 7 urte eta hiru hilabetera jaitsi dio kartzela zigor eskaera. Ricardo Costari, aldiz, 7 urtetik 4 urte eta hiru hilabetera.
2018/05/01 - 16:57
Estatuan milaka pertsona soldata eta pentsio duinen alde mobilizatu dira
CC.OOek eta UGTk Estatuan 70 manifestazio baino gehiago deitu dituzte, jendetsuena Madrilen. Gobernuari abisua eman diote: negoziazioek fruituak eman ezik, mobilizazio gehiago egingo dituzte.
2018/04/30 - 16:15
ETAko lau kide gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzea proposatu dute
Horrela, Garikoitz Aspiazu Rubina 'Txeroki', Mikel Karrera Sarobe 'Ata', Angel Iriondo Yarza 'Gurbitz' eta Jose Antonio Urrutikoetxea 'Josu Ternera' epaitzea proposatu du Lamela epaileak.
2018/04/28 - 18:45
Genovak kudeaketa batzorde baten esku jarriko du Madrilgo PP
Cifuentesek alderdiko ustelkeria garbituko zuela esan bazuen ere, karguan hiru urte baino gutxiago iraun du.
2018/04/26 - 16:10
Konklusioen atalean zigorrei eutsi fiskalak
Terrorismo delituari ere eutsi dio, 8 auzipetuek ETAren estrategia jarraitu omen zutela eta. Gertaera horiek abertzale supremazistek duten izaera xenofoboaren eta faxistaren isla direla esan du.
2018/04/24 - 16:02
'Alde hemendik' mugimendua ETArekin lotzen du Guardia Zibilaren txostenak
Guardia Zibilak aurkeztu duen txostenean, 'Alde hemendik' mugimendua ETArekin lotzen ahalegindu dira. Hori bai, Guardia Zibilek diote eurek inoiz ez dutela esan gazteak ETAren parte direnik.
2018/04/23 - 16:02
Perituen deklarazioarekin hasi da Altsasukoen epaiketaren bigarren astea
Guardia Zibila Koxka tabernan ustez gertatu zen erasoa terrorismoarekin lotzen saiatu da, aurretiaz pentsatutako ekintza bat zela adieraziz.
2018/04/13 - 16:15
Juan Carlos Unibertsitateak Masterreko zuzendaria kargutik kendu du
Enrique Alvarez Conde bere betebeharretatik kendu du eta ikerketa disziplinarioa zabaldu dio Amalia Calongeri, Cifuentesen notak aldatu zituen irakasleari.