Zarautz
2024/08/21 - 18:47
Zarautzek bere Euskal Jaien mendeurrena ospatuko du irailaren 6tik 9ra
Era guztietako jarduerak izango dira, erromeriak eta kalejirak, karroza erakusketak eta lehiaketak, bertsolaritza, dantzak...
2024/07/19 - 12:04
6 kilometroko auto-ilarak Zarautzen, Bilboko noranzkoan
Kamioi baten matxurak eragin ditu pilaketak, errei bat itxi behar izan baitute.
2024/06/26 - 14:29
Zarauzko hondartza, 2024ko Estatuko onena
'Condé Nast Traveler' aldizkariak egindako lehiaketan irten da garaile. Irakurleek Lanzaroteko Famarako hondartzaren eta Formenterako Cala Saonaren aurretik jarri dute.
2024/05/29 - 01:13
Hilda aurkitu dute Zarautzen agertutako marrazoa, Getarian
Marrazoaren gorpua, lau metro inguruko emea, Realaren Urpeko Elkarteko kide batek aurkitu du.
2024/05/26 - 11:47
Marrazo erraldoi bat ikusi dute Zarautzen, itsasertzetik oso gertu
10 metro luze izatera iritsi daiteke, eta munduko bigarren arrainik handiena da, marrazo balearen ostean. Hondartzan arrantzan ari ziren lagun batzuek ikusi dute, eta Zigor Argiñanok grabatu ditu irudiak.
2024/05/15 - 20:32
Gipuzkoak bat egingo du datorren maiatzaren 18ko Museoen Egunarekin, programazio "zabal eta anitzarekin"
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako 54 museok jarduera bereziak eta ate irekien jardunaldiak eskainiko dituzte.
2024/05/15 - 13:09
Literaturia, euskal literaturaren egiara begira
Literatura jaialdia maiatzaren 24tik 26ra egingo dute, Zarautzen. (b)egia da aurtengo leloa, eta, ohi bezala, liburu aurkezpenak, azoka eta ikuskizunak izango dira publikoaren gozagai. Booktegi plataforma digitala omenduko dute.
2024/05/06 - 10:05
Albiste izango dira: EITB Data: Etxebizitza turistikoak, EAJren akreditazioa, Basterretxea jaio zela 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/06 - 08:00
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
2024/05/03 - 16:53
Lara Zapirain eta Hodei Iriarte: Bi gorputz, kateak askatzeko dantzaldian
Aurreiritzien eta zuzentasun politikoaren kateak hautsi dituzte Lara Zapirain eta Hodei Iriartek dantzariek, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. "Akondroplasia izateagatik seinalatu sentiarazi naute", esan du Zapirainek, "baina aurreiritziak zituztenek ere flipatu dute pieza ikustean".
2024/03/18 - 08:48
Albiste izango dira: Donostiatik Loiura, merkeago gaurtik, Korrika Gasteizen eta Errusiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/18 - 08:04
Mugi txartela jada erabili daiteke Bilboko Aireportura doazen Lurraldebuseko lineetan
Donostiatik Bilboko aireportura Mugi txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzen duen pertsona batek 3,35 euro ordainduko ditu, gaur egungo 17 euroen aldean.
2024/03/15 - 11:48
Gizon batek eraso homofobo bat salatu du Zarautzen, eta ikerketa abiatu dute
Biktimaren arabera, martxoaren 10ean, 05:00ak aldera, herriko taberna batean, eraso egin zioten, eta erasoak homosexualenganako gorroto zantzuak omen ditu.
2024/03/14 - 09:43
Zarautz eta Getaria arteko kostako errepidean errei bat irekiko dute, ostiraletik aurrera
20:00etatik aurrera, txandakako zirkulazio ezarriko dute semaforo bidez. Errepidea otsailaren 11tik dago itxita, denboralearen ondorioz kostaldeko euste horman 5,50 metrotako zulo bat agertu eta gero.
2024/03/11 - 17:40
Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua datorren larunbatean berrezarriko dute
Zortzi hilabetez egon da itxita, luizi baten ondorioz. Orotara, hiru kilometro eta erdiko tartea berritu dute.
2024/03/05 - 16:23
Denborale labur baina gogorren ondorioak: hiru zulo azken asteetan Zarautz eta Zumaia arteko bidean
Gipuzkoako Foru Aldundiak teknologia berriak baliatu nahi ditu errepideak zaintzeko. Atzo, azken asteetako hirugarren zuloa sortu zen, Getaria eta Zumaia artean.
2024/02/26 - 20:46
Itsasoak euskal kostaldea astindu du, denboralearen ondorioz
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
2024/02/24 - 20:25
Olatu handiengatik ezarritako abisuak astelehenera arte luzatu dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak itsasorako eta kostarako ezarritako abisuak astelehenera arte luzatu dituzte.
2024/02/24 - 16:41
Zabalik da euskal errepide sare nagusia baina elurra ari du oraindik mendate batzuetan
Elurra ari du mendate askotan eta arretaz gidatzea eskatu du Segurtasun Sailak. Arabako bigarren mailako errepideei eragiten die bereziki abisuak. Bestalde, goizaldeko olatuek ez dute aparteko eraginik izan kostan, baina abisuak indarrean daude.
2024/02/23 - 20:03
Itsasoa bere indar guztia erakusten ari da olatu handiekin euskal kostaldean
Olatuek 5 metroko altuera gainditu dezakete. Donostiako Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua (Zurriolako kai-muturra) eta Haizearen Orrazirako sarbidea itxita daude olatu handiengatik. N-634 errepidea ere itxita egongo da Zarautz eta Getaria artean, denboraleagatik.