Zika Birus
2016/02/19 - 09:34
Aita Santuak antisorgailuen erabilera onartu du zikari aurre egiteko
Frantzisko aita santuak, antisorgailuen erabilera onartu egin du zikaren arriskuari aurre egiteko bide bezala.
2016/02/16 - 09:29
Zika birusaren lehen kasua baieztatu dute Nafarroan
Fernando Dominguez Osasun kontseilariak esan du Zika birusaren kasua "kontrolpean" dutela, eta ez dela arriskutsua.
2016/02/12 - 13:03
Zikaren txertoa ez da probatarako prest egongo 18 hilabete baino lehen
15 konpainia zikaren aurkako txertoa garatzeko lanean ari dira. Bestalde, diagnostiko probak “aste batzuk barru” prest egongo direla iragarri du OMEk.
2016/02/08 - 12:36
'Gaixotasun berriek sortutako alertak gero eta ohikoagoak izango dira'
Jon Darponek adierazi duenez, baliteke zika kasuren bat Euskadira iristea, baina ez du uste 'osasun arazo larririk' eragingo duenik.
2016/02/05 - 15:08
Barranquillako inauterietan, zika protagonista
Aurten desfilea zika kutsatzen duten eltxoak akabatzeko zisterna kamioiak irekiko du. Izan ere, arriskua egon badago, jendetza espero baita asteburuan; 2 milioi lagun inguru.
2016/02/04 - 17:58
Zika duen eta haurdun dagoen emakume bat atzeman dute Katalunian
Lehen kasua da Espainiako Estatuan. Emakumezkoak Kolonbian atzeman zuen birusa.
2016/02/03 - 14:55
Oraingoz zika birusak ez du askorik eragin Cartagenako turismoan
Cartagena hiri turistikoa bisitatzen dutenak ez daude oso kezkatuta. Askok ez dute zika birusaren berri, eta besteek ez dituzte euren oporrak aldatu horregatik.
2016/02/03 - 10:45
AEBn zika birusak kutsatutako lehen kasua baieztatu dute
Orain arte AEBtik at kutsatutako 31 kasu zenbatu dituzte gaixotasunen kontrolerako eta prebentziorako zentroek, horietako sei Texasen.
2016/02/03 - 09:29
Euskadin ez dago zika birusaren beldurrik
Birusa transmititzen duen eltxoa ez da hemen bizi. Kasuren bat agertuko balitz protokoloa martxan dago. Donostia unibertsitate ospitalean hartuko lituzkete gaixo guztiak.
2016/02/01 - 21:56
Munduko Osasun Erakundeak Zika birusa nazioarteko larrialditzat hartu du
Genevan egindako agerraldian, erakundeko bozeramaileek esan dute birus hori Latinoamerikan hainbat jaioberritan izan den mikrozefaliaren eragile zuzena dela.
2016/02/01 - 21:28
Zika birusa nazioarteko larrialdia dela ebatzi du MOEk
Birusa arriskutsua izan liteke emakume haurdunentzat, eta 24 herrialdetara hedatu da jada.
2016/02/01 - 15:17
Osasunaren Mundu Erakundeak bilera mundu mailako larrialdia deitzeko
Osasunaren Mundu Erakundearen larrialdi batzordeak erabaki behar du gaur zika mundu mailako larrialdia den. Brasilen ustez zikak sortutako jaioberrien mikrozefaliek abortuaren ezbaia piztu dute.
2016/02/01 - 12:55
Zika nazioarte mailako osasun larrialdia den erabakiko du gaur MOEk
Mundu osoko adituek osatzen dute Larrialdietarako Batzordea, eta bideokonferentziaz bilduko dira gaur. Agerraldiaren arrisku maila erabaki ondoren, hartu beharreko neurriak ere zehaztuko dituzte.
2016/01/31 - 14:34
Gora doa Zika birusarengatik kutsatutako gaixoen kopurua
Gainera, badirudi ez diela soilik umedun dauden emakumeei kalte egiten. Gaixoetako asko orain arazoak ari dira izaten, lepotik behera gorputza geldiarazten dien gaitz bat dela eta.
2016/01/29 - 18:08
Zika birusari buruz jakin behar duzun guztia
Zalantza guztiak argitzen dizkizugu: zer da, zeintzuk dira sintomak, zein da tratamendia, zein herrialdetan hedatu da...
2016/01/29 - 15:00
Zika duten eta haurdun dauden bi emakumeren testigantza
Kolonbian 13.000 pertsona baino gehiago daude kutsatuta eta kezkagarriena, horietatik 600 haurdun dauden emakumeak dira. Hau da, euren umekiak arriskuan daude.
2016/01/28 - 21:56
Munduko Osasun Erakundeak premiazko bilera egingo du zika birusaren inguruan
Jaioberrietan mikrozefalia, eragiten duen gaitzari nola aurre egin aztertu behar dute. Bitartean, agintariak bide guztiak erabiltzen ari dira birusa hedatzen duen eltxoa gelditzeko.
2016/01/28 - 21:35
Zika kasu bat baieztatu dute Valladoliden
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) astelehenean erabakiko du nazioarteko larrialdia ezarriko ote duen.
2016/01/27 - 10:06
Zikari aurre egiteko Rio de Janeiroko sambodromoa fumigatu dute
Zikari aurre egiteko helburuarekin, Rio de Janeiroko agintariek sanbomodromoa fumigatzeko erabakia hartu dute, Inauterietarako egun gutxi falta direnean.
2016/01/24 - 13:08
Zika birusak mikrozefalia eragin diezaieke fetuei
Emakume haurdunek bereziki dute arriskua, fetuari transmitituz gero, ez baitago hura artatzeko sendagairik.