Zinegoak 2025
2020/02/24 - 22:32
'Mi pequeño gran samurai' dokumental laburrak eman dio hasiera Zinegoak jaialdirari
Ondarroako ekai gazteari buruzko 'Mi pequeño gran samurai' dokumental laburrak eman dio jaialdiari hasiera.
2020/02/10 - 12:36
"Mi pequeño gran samurai" labur dokumentalak irekiko du Zinegoak
Ekai Lersundi 2018. urtean bere buruaz beste egin zuen gazte transaren bizitza jasotzen du lanak. Martxoaren 24tik martxoaren 8ra egingo dute Bilboko Gaylesbitrans Zinemaren Jaialdian.
2020/01/21 - 13:23
Pepa San Martin txiletar zuzendariak jasoko du Zinegoakeko ohorezko saria
Otsailaren 24an emango diote saria, Arriaga antzokian, Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren inaugurazio galan.
2020/01/07 - 13:29
Izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko hamaika modu, Zinegoaken ikusgai
Zinegoak Bilboko gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 17. edizioko kartelaren protagonista emakume zis baten eta emakume trans baten maitasun istorioa da.
2019/03/04 - 11:27
Zinegoak jaialdiak ‘Rafiki’ kenyar filma saritu du
Film hori izan da Bilboko Gaylesbitrans Zinemaldiaren hamaseigarren edizioko irabazle nagusia.
2019/02/18 - 13:10
Sridhar Rangayan zinemagileak Zinegoaken Ohorezko Saria jasoko du gaur
Indiar zuzendari eta ekoizleari ez ezik, Apoyo Positivo gobernuz kanpoko erakundeari ere emango dio Sari Berezia Zinegoak jaialdiak, "lumaz harro" agertuko den edizioan.
2019/01/22 - 12:35
Sridhar Rangayan zinemagile eta ekintzailearentzat Zinegoaken Ohorezko Saria
Indiar zuzendari eta ekoizleari ez ezik, Apoyo Positivo gobernuz kanpoko erakundeari ere emango dio Sari Berezia Zinegoak jaialdiak.
2019/01/08 - 13:57
'Lumaz harro' erakutsiko du bere burua Zinegoak jaialdiak
“Bakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea” aldarrikatuko du Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak 16. edizioan.
2018/12/17 - 14:14
Zinegoak jaialdiak aurrerapausoa eman nahi du 2019ko edizioan
Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak “jarduera gehiago, lantalde handiagoa eta babes sendoagoak” agindu ditu 16. ediziorako, 2019korako.
2018/03/04 - 17:33
Ivana Mladenovicen 'Soldatji' film errumaniarra garaile, Zinegoak jaialdian
Nada Menzi Hafaiedhen Au-Delà de L'ombre' pelikula tunisiarra film luze dokumental onena aukeratu dute, eta Marcelo Caetano brasildarra izan da zuzendari onenaren saria 'Corpo eletrico' lanagatik.
2018/03/03 - 17:04
'Euritan' eta 'Homoamak' film laburrak, barrutik
'Euritan' eta 'Homoamak' film laburren zuzendariekin izan da ETB, Zinegoak 2018 jaialdian parte hartu duten bi euskal ekoizpen. Denera, sei euskal produkzio ikusi ahal izan dira jaialdian.
2018/02/06 - 16:11
Zinegoakek 'ezberdintasunen naturaltasuna' erakutsiko du, 135 jarduerarekin
Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 19tik martxoaren 4ra egingo dute, eta Émilie Jouveti emango diote Ohorezko Saria.
2018/02/06 - 15:56
Arautik kanpo bizi direnei emango die aurten protagonismoa Zinegoakek
15 egunez 33 film eta 135 jarduera eskainiko ditu Zinegoak Bilboko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiak.
2018/01/30 - 13:16
Émilie Jouvet zinemagileak Zinegoaken Ohorezko Saria jasoko du
Frantses zinemagileak otsailaren 19an jasoko du saria, jaialdiaren inaugurazio ekitaldian. “Emakumeen gorputza eta intimitatea borrokarako tresna bihurtu du”, jaialdiaren antolatzaileen esanetan.
2017/03/01 - 14:22
Zinegoak jaialdiak antzerkirako bere lehen ekoizpena estreinatuko du
Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak “Inundación” “%100 lesbofeminista den Euskadiko lehen antzezlana” aurkeztuko du ostiralean, hilak 3.
2017/02/20 - 13:24
Pau Guillen: 'Zinegoak LGTB publikoaz haraindi heltzen da'
Bilboko LGTB Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiak gaur abiatuko du hamalaugarren edizioa; iraupen bikoitza eta dokumentalen pisua fikziozko lanenarekin parekatu izana dira berritasunak.
2017/02/07 - 22:07
Zinegoak bi aste iraungo du, dokumentalei indar gehiago emateko
Datorren otsailaren 20an hasiko da Bilbon Zinegoak 2017, nazioarteko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Aurten, aparteko lehiaketak izango dituzte dokumentalek eta fikzioak.
2017/02/07 - 12:01
Zinegoak jaialdiak dokumentala bultzatuko du, otsailaren 20tik aurrera
Bilboko nazioarteko gaylesbotrans zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 14. edizioan, Afrikako edukiek indar berezia izango dute eta Ugandako Queen Kampala jaialdia omenduko dute.
2017/01/25 - 13:01
Zinegoakek Ugandako LGTB zinemaldia sarituko du
Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Joao Pedro Rodrigues portugaldar zinemagilea eta Queer Kampala Ugandako LGTB zinemaldia omenduko ditu aurten.
2017/01/11 - 17:50
Zinegoakek genero identitate eta adierazpenari begiratu dio kartelean
Bilboko LGTB Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren hamalaugarren edizioa otsailaren 20tik martxoaren 5era egingo dute.