Zorrotzaurre
2022/11/03 - 15:51
Bilbok 663,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2023rako, marka guztiak onduta
2022koekin alderatuta ia % 5 hazi dira kontuak. Oinarrizko zerbitzu publikoetarako (saneamendua edo argiak) 314 milioi gordeko dira, eta ia 13 milioi gastatuko dira hainbat auzotan lanak egiteko.
2022/10/20 - 15:00
Bilboko tranbia espaloiak eta bidegorria izango duen zubi batetik helduko da Zorrotzaurrera
Eusko Jaurlaritzak bihar, ostiralarekin, argitaratuko du proiektuaren informazio-azterlana. 42 milioi euro pasatxoko aurrekontua du. Euskalduna Jauregia izango du abiapuntu, eta Olabeaga izango da lehen geltokia; handik uhartera igaroko da zubi berri horren bidez.
2022/05/05 - 18:27
20.000 “bioahatek” Bilboko itsasadarra zeharkatuko dute Estropatadan, ekainaren 12an
Lasterketa honen helburua gaixotasun neurodegeneratiboekin amaitzeko dirua biltzea da.
2022/03/24 - 17:03
Zorrotzaurreko campus teknologikoa eraikitzeko lanak 2023ko lehen hiruhilekoan hasiko dira
Enpresentzako esparruak 133.000 metro karratu hartuko ditu (uharteak ia 839.000 metro karratu ditu) uhartearen iparraldean eta hegoaldean kokatutako bi lursailetan. Obrak 22 milioi euroko inbertsioa beharko du.
2022/02/16 - 18:13
Uda ostean hasiko dira Zorrotzaurren uholdeei aurre egiteko jarriko dituzten bi ekaitz tangak eraikitzen
Larrialdi sistema bat dute deposituek. Horri esker, euri asko egiten duenean, baina marea oraindik jaitsi ez denean, tangak bete egiten dira.
2021/12/03 - 13:28
Bilbok 'Zorrotzaurreko memoria bisuala' erakusketa inauguratuko du gaur
Bilboko Udalak 'Zorrotzaurreko memoria bisuala' erakusketa ibiltaria inauguratu du gaur, Eugenio Olabarrieta plazan. Erakusketaren helburua "inguruaren jatorri historikoari, eraldaketari eta industria-arotik gaur egunera arteko bilakaerari balioa ematea" da.
2021/01/12 - 10:43
Bart gauean Euskaldunako biribilgunea kendu dute
Horrela, Botika Zaharreko erriberatik Euskalduna zubira sartu nahi duten ibilgailuek IMQ Zorrotzaurre klinikaren eraikinaren ingurutik egin beharko dute.
2020/07/08 - 01:11
San Inazioko zubi berriak karga probak gainditu ditu
Zorrotzaurreko bigarren lotura izango den eta Bilboko izen bereko auzoa uhartearekin lotuko duen zubiaren obra bukatua dago azken erremateen faltan.
2020/04/06 - 22:06
IMQko langileek "segurtasuna eta babesa" eta testak eskatu dituzte langileentzat
Elkarretaratzeak IMQko erizain laguntzaile baten heriotzaren berri izan eta bi egunera izan dira.
2020/04/06 - 15:00
Gaurko txaloak koronabirusagatik hildako erizainaren omenez izango dira Barakaldon
Zorrotzaurreko IMQ klinikan lan egiten zuen erizain laguntzailea larunbatean hil zen. Udalak babesa eta "animoak" adierazi dizkie haren lagun, lankide eta senideei.
2020/03/10 - 23:55
Marea bizien irudi ikusgarriak Bilbon
Marea baxuak irudi ikusgarria eskaini digu Bilboko itsasadarrean. Urak estali ohi dituen guneak agerian geratu dira.
2020/01/29 - 21:41
Horrela jarri dute Bilboko San Inazio eta Zorrotzaurre auzoak lotuko dituen zubia
Zorrotzaurreko uhartea eta San Inazio konektatzeko zubia itsasadarraren gainean dago dagoeneko, maniobra zail baten ostean. Orain, zubia lotuta uzteko gainerako lanak egiten ari dira.
2020/01/29 - 21:22
Zorrotzaurreko bigarren zubia itsasadarraren gainean dago jada
Azpiegitura itsasadarraren bi ertzen artean kokatu dute dagoeneko, maniobra zail baten ostean.
2020/01/29 - 13:58
Zorrotzaurreko bigarren zubiaren muntatze lanak
Herbehereetatik iritsitako bi ontzi handi ari dira Zorrotzaurreko bigarren zubia muntatzeko lanetan.
2020/01/29 - 10:19
San Inazio zubia muntatzeko maniobra hasi dute Bilbon
Zubiak San Ignacio-Sarriko eta Zorrotzaurre lotuko ditu. Ingeniaritza lan konplexu hau jende askok gertutik ikusi nahi izan du.
2019/11/25 - 15:27
Zorrotzako Landa inguruan egoera txarrean zeuden etxeak eraisten hasi dira
Bilboko Udalak Zorrotaurreko irlan egindako proiektua ekarri nahi du Zorrotza auzora, industriagune hau ere eraberritzeko.
2019/06/11 - 14:56
Haceria sormen espazioak jai bat egingo du etxe aldaketa ospatzeko
Bilbon, Zorrotzaurre inguruan, sormen eta ekoizpen artistikorako hainbat espaziok kokapen berria aurkitu beharrean daude, inguruan egiten ari diren lanen ondorioz.
2019/02/26 - 15:26
Nagusi Intelligent Center Zorrotzaurren egongo da
Adineko pertsonen beharrizanen eta osasun-zientzien inguruko jarduera ekonomikoa sustatuko da bertan.
2019/02/21 - 12:12
Marea biziek ez dute kalterik eragin Bilboko itsasadarrean
Bigarren itsasgora handiak ez du arazo handiegirik eragin Zorrotzaurre inguruan. Putzu batzuk bakarrik sortu dira.
2019/02/20 - 10:24
Itsasgorak ez du aparteko arazorik eragin Zorrotzaurren
Ibaizabal hazita bazegoen ere, ez da bere bidetik atera. Aurreikuspenen arabera, ostegun goizaldean azken hiru urteetako itsas maila altuena harrapatuko du.