Bilbok 663,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2023rako, marka guztiak onduta
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak datorren urterako udal aurrekontuen proiektua aurkeztu du gaur. Beste urte batez, inoizko handienak izango dira kontuak, zehazki, 663,5 milioi euro izango ditu Udalak, 2022an baino % 4,8 gehiago (30,3 milioi gehiago).
Aurkezpenean alkateak nabarmendu duenez, prestatutakoa "aurrekontu ona da, arduratsua eta errealista, izaera sozialekoa eta zerbitzu publikokoa, Bilbo erakargarri, inklusibo eta jasangarri bat eraikitzeko".
Bilboko Udalak 386 milioi euro jasoko ditu udalak finantzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalkutxa foru funtsetik, diru sarrera guztien hamar eurotik sei, hain zuzen ere. Foru Aldundiaren zerga bilketa inoizko handiena izan da, eta horrek eragin zuzena izan du udalen kutxetan ere. Gainerako zenbatekoa udal zerga eta tasetatik (% 31,2), eta beste sarrera batzuetatik (% 10) lortuko du.
Aburtok ez du zorpetu nahi, eta horregatik, 26,9 milioi euroko kreditu bat aurreikusi du, udal gerakinekin soilik ordainduko dena.
Gastuen atalean, oinarrizko zerbitzu publikoen diru partidak gora egin du (saneamendua, argia, zaborrak, etab.) 299 milioitik 314 milioiraino. Udalaren inbertsio publikoa 117 milioi eurokoa izango da (114,9 milioi, iaz) eta auzoetako inbertsioa, ostera, 53 milioi eurokoa (50 milioi euro, iaz). 184 milioi euro langileen soldatak ordaintzeko izango dira.
Bilboko Udalak datorren urterako proiekturik nabarmenenak aletu ditu, besteak beste, auzoetako obrak (tartean, 13 milioi pasatxoko aurrekontua izango duen Auzokide Plana), goiko auzoetako igogailu edo eskailera mekanikoak (ia 7 milioiko partida), Deustuko Ibarrean uholde arriskua saihesteko edo Zorrotzaurre uhartearen proiektua garatzeko lanak.
Aurreikuspenen arabera, abenduaren 28ko osoko bilkuran onartuko dituzte kontuak (horretarako gehiengoa dute EAJk eta PSE-EEk).
Zure interesekoa izan daiteke
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.
ELAk zerbitzu publikoak hobetzeko premiazko neurriak eskatu dizkio Pradalesi, eta gutxieneko soldataren aldeko urratsak galdegin ditu
Mikel Lakuntzak politika publikoetan "norabide aldaketa" eskatu dio lehendakariari, zerbitzu publikoen "gainbehera" lehengoratzeko eta patronalari presioa egiteko, Euskadin gutxieneko soldata ezar dadin.