Ohiko galderak

Hasi saioa edo izena eman orain.eus atarian, ondoren sartu zure atal pribatuan eta aktibatu jakinarazpenak.

Erabat doakoa da, inoiz ez dizugu kobratuko erabileragatik, eta harpidetza nahi beste aldiz aktibatu eta bertan behera utz dezakezu.

Kanala jarraitzeari uzteko, sartu orain.eus-en, zure atal pribatuan, eta desaktibatu WhatsAppeko jakinarazpenak. WhatsAppeko app beretik kanaleko informazioan klik egiten baduzu, jakinarazpenak konfiguratzeko atalera ere zuzenean iritsiko zara.

Egun asko egongo dira jakinarazpenik gabe, eta, agian, egun batean bat baino gehiago.

Honako kasu hauetan bakarrik jasoko dituzu jakinarazpenak: larrialdietan gorabeherak daudenean (suteak, ibaiek gainezka egitea...), abisu meteorologikoak aktibatzen direnean (bero-boladak, elurra kota maila baxuetan, GOIDIak...), garraioetan intzidentziak daudenean (auto-ilara luzeak autobide eta errepide nagusietan puntako orduetan, hegaldiak bertan behera, etenaldiak metro zerbitzuan, trenean, autobusean...) eta garrantzia handiko albisteak gertatzen direnean (hauteskunde deialdi berri bat, gutxieneko zerbitzuak greba orokorretan...).

Ez, abisuetarako zerbitzua da, eta bakarrik beharrezkoa denean. Gure taldearekin harremanetan jarri nahi baduzu, arretarako gure zerbitzua erabil dezakezu. https://www.eitb.eus/eu/kontaktua /

Ez, Orain WhatsAppen zerbitzuak helburu bakarra du: zure poltsikoan informazio erabilgarria ematea, distrakziorik gabe, zure egunerokoan eragin diezazukeena soilik. Gaika antolatutako jakinarazpenak gure APPan konfiguratu ditzakezu, App Store eta Google Play Store-n aurkituko duzuna. Hementxe dituzu estekak:

Google Play-n

Apple Store-n


Jakinarazpenaren estekan klik egindakoan leiho berria irekiko da WhatsAppetik irten gabe, eta titularraren gainean partekatzeko botoia aurkituko duzu.

Ez dago eduki esklusiborik, baina bai tratu esklusiboa: inor baino lehenago jakinean jarriko zaitugu, distrakziorik gabe, gure profesionalen taldeak hautatutako informazio erabilgarria emanda.

Ez dakizu zer den Orain WhatsApp zerbitzua? Ikusi bideoa!

18:00 - 20:00