"GERNIKA"

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea

Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea". 

Reina Sofía Guernica 75. urteurrena eitb

Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe jakin batez behin-behinean Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko berri bat argitaratu du Picassoren margolanaren egoeraren inguruan. 

Museoak txostenean azaltzen duenez, "gaur egun obra baldintza egonkorretan dago, inguruaren kontrol zorrotzari esker. Hala ere, hura lekualdatzekotan, zaindu egin beharko lirateke formatua, osatzen duten elementuak eta kontserbazio egoera, bribrazioek kalterik ez eragiteko arte-lanean".

Gaineratu dutenez, "bibrazio horiek pitzadurak, margoa altxatzea eta geruza piktorikoa galtzea eragin ditzakete, baita euskarria urratzea ere". Horregatik guztiagatik, "ez da inolaz ere gomendatzen artelana lekuz aldatzea".

Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura sailburuak "borondatea" eskatu dio ostegun goiz honetan Espainiako Gobernuari, Gernika "ahalik eta zainduen ekartzeko beharrezko baldintzak bete daitezen".

Hori da lehendakariak bihar Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari Moncloan helaraziko dion eskaera ere. Pradalesek nabarmendu du testuinguruak "ikuspegi zabala" eskatzen duela, eta Picassoren lanak Euskadin egon beharko lukeela, irailean lehen Eusko Jaurlaritzaren urteurrenean eta, eta datorren urtean Gernika bonbardatu zutela 90 urte betetzen direnean. 

Eusko Jaurlaritzak "larritzat" jo du egoera

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ohartarazi duenez, Gernika Euskadira aldi baterako mugitzeko eskaera "ezin da ezezko soil batekin kitatu, azterketa serio eta sakonik gabe".

Bengoetxeak ohar batean adierazi duenez, sortutako egoera "larria" da, eta azpimarratu duenez, "ez da gai tekniko hutsa", baizik eta "memoria, aitortza eta erreparazio kontua".

Nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak nahiko luke "Espainiako Gobernuak begirada aldatzea eta bi Exekutiboek elkarrekin lan egitea".

Gainera, adierazi duenez, margolana Euskadira lekualdatzeko helburu hori lortzeko, "profesional onenak eta teknologiarik onena" jarriko dituzte. "Koadroa euskadin aldi baterako egon ahal izateko beharren azterketa" egin beharko litzateke, haren ustez. 

Eusko Jaurlaritzak Pablo Picassoren Gernika Guggenheim Museora aldi baterako lekualdatzea eskatu zuen berriro joan den asteartean, 2026ko urriaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bertan egon dadin, Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzaren eraketaren eta Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrenaren harira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X