Société
2025/05/23 - 15:24
EHUk kontsumo eskubideei buruzko graduondoko berri bat aurkeztu du
Kontsumo-ohitura berrien eta eraldaketa teknologikoaren erronkei aurre egiteko funtsezko tresna izango da. Izen-ematea datorren astean irekiko da.
2025/05/23 - 15:07
Babestutako 1.700 etxebizitza eraikiko dituzte Loiolako kuartelen eremuan
Nekane Arzallus Hirigintza, Plangintza eta Etxebizitzako zinegotziak egin du iragarpena, EH Bilduk bultzatuta, Udalak gaur egin duen udalbatzaren ostean, eta Donostiako bizilagunek soilik izango dute bertan etxebizitza bat erosteko aukera.
2025/05/23 - 14:14
25 eta 39 urte bitarteko euskal gazteen herenek ez dute seme-alabarik izan nahi
Gazteen % 27k soilik uste dute nahi duten adinean izango dituztela seme-alabak, Gazteen Euskal Behatokiaren azterketa baten arabera. % 78,9k uste dute amatasunak arazo profesional gehiago eragiten dizkiela emakumeei, eta % 75ek uste dute seme-alabak izateko presio sozial gehiago dituztela emakumeek.
2025/05/23 - 14:08
Estebanek ziurtatu du Jaurlaritzako bazkideen ''barne harremana bikaina'' dela
Aitor Esteban EAJko presidenteak esan du Jaurlaritzako kideen arteko "barne harremana bikaina" dela, eta iragarri du bere alderdiak legegintzaldiaren amaierara arte eramango duela gobernua.
2025/05/23 - 13:23
Osasun kardiobaskularra eta menopausia aztertzeko 1.000 emakume gipuzkoarren bila dabil Osakidetza
'Caramel' europar proiektuaren helburua emakumeengan gaixotasun kardiobaskularrak garaiz prebenitzen eta detektatzen lagunduko duten tresna digitalak garatzea da.

2025/05/23 - 10:44
Udaberriko eguraldi eguzkitsua nagusituko da asteburuan
Tenperatura maximoak 18-22 graduren bueltan kokatuko dira. Hala ere, ipar edo ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, eta ez da bero sentsaziorik izango. Halaber, baliteke igande arratsaldean zaparradaren bat botatzea.
2025/05/23 - 10:44
Bilketa erraldoia egingo dute asteburuan elikagaien defizitari aurre egiteko
Oinarrizko elikagaiak eman ahalko dira (esnea, arroza, pasta, kontserbak, ekilore-olioa eta lekaleak, adibidez) eta produktuak erosteko bonu solidarioak erosi Hego Euskal Herriko supermerkatu gehienetan.
2025/05/23 - 07:00
San Fidel ikastolak bere STEM talentua zabaldu du mundura, itsaspeko robot bat eginez
Gernikako hamar ikasle Lurmutur Hiriko robotikako munduko finalera heldu dira, euren proiektu ekologikoarekin lehiatzeko. Itsas hondoan landareak jartzeko robot bat sortu dute, eta First Lego ligako munduko finalean parte hartu dute maiatzean, Lurmutur Hirian.
2025/05/22 - 22:27
Aroztegiako protestetan ez zela indarkeriarik erabili deklaratu dute auziperatuek
Sei auziperatuk euren abokatuen galderei soilik erantzun diete. Garbiñe Elizegik, ordea, alde guztien galderak erantzun ditu eta "sorgin ehiza" batean sentitu dela azaldu du.
2025/05/22 - 21:13
Souvenir-denden inguruko eztabaida, mahai gainean
Turismoa dela eta, souvenir-dendek eta frankiziek gure hirietako denda tradizionalak ordezkatu dituzte azken urteotan. Aldiz, gero eta gehiago dira bertako denden benekotasuna bilatzen duten turistak.
2025/05/22 - 20:23
Bilbon jokatu den Europa Ligako finalak "kirol, gizarte eta nazioarte mailan arrakasta handia izan du"
Agintarien ustez, Bilbo finalean gailendu da, "benetako futbol festa" izan baita. Ekitaldiaren eragin ekonomikoa oraindik zehaztasunez neurtu ez bada ere, adierazi dute "oso handia" izango dela eta egindako inbertsioa baino askoz handiagoa izango dela.
2025/05/22 - 19:17
Bizilagunen elkarteek euren ezinegona agertu dute, finalak hirian eragindako anabasagatik
EH Bilduk ere salatu du Europa Ligako finalak agerian utzi dituela Bilbok halako "makro ekitaldiak hartzeko dituen mugak".
2025/05/22 - 15:23
Nafarroan kobre kopuru handiak lapurtzen zituen taldea identifikatu dute
20 eta 35 urte bitarteko sei gizonezko errumaniar dira. Caparroso, Artaxoa eta Carcarreko enpresetan 169.000 euroko 5 lapurreta-delitu egin izana leporatzen diete eta Valladolid, Segovia, Zamora, Burgos, Leon, Palentzia eta Alacanten egindako 14 lapurretekin ere lotu dituzte.
2025/05/22 - 15:13
Bilbok ohiko martxa hartu du ordu gutxian
Egun-argiz kale gehienak jasota eta garbi aurkitu dituzte bilbotarrek. Langile eta bizilagunentzat ez da esperotakoa bezain kaotikoa izan eta gaur ohiko martxan dabil hiria.
2025/05/22 - 15:10
A-15a itxita egongo da gaur gauean Andoain eta Berastegi artean, bi noranzkoetan
Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 06:00ak arte egongo da zarratuta. Foru Aldundiak honako errepideak proposatu ditu, ordezko gisa: N-1a eta A-10a, bidaia luzea egin behar dutenentzat; GI-2130a, Berastegi inguruko gidarientzat, eta GI-2135 errepidea, Lekunberri eta Leitzara joan behar direnentzat.
2025/05/22 - 15:04
''Han egon garenak oso harro sentitzen gara ikusita nola lan egiten duten euskararen alde''
Mirenjo gernikarra euskara irakasten joan zen duela 35 urte Makatxinera, Argentinako Panparen erdian dagoen herri txiki batera. Haren ikasle izan zen Teresa Zabaleta euskal jatorria duen argentinarra. Biak berriz elkartu dira 35 urte eta gero.
2025/05/22 - 14:18
Bi pertsona ikertzen ari dira Bermeoko Izaro uhartean 16 kilo lanperna ezkutuan ateratzeagatik
Bi pertsona ikertzen ari dira Izaro uhartean 16 kilo lanperna ezkutuan ateratzeagatik. Pertsona horiek lanpernekin harrapatu zituzten, ontzian zeudela. Soinean zeramaten itsaskia debekualdian atera zuten, eremu babestu batean.
2025/05/22 - 12:50
Aburtok eskerrak eman dizkie Bilboko eta Bizkaiko herritarrei eragozpenen aurrean izandako jarreragatik
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak arrakastatsutzat jo du ekitaldia eta eskerrak eman dizkio Bilboko zein Bizkaiko herritarrei Europa Ligako finalaren antolakuntzak eragindako gorabeheren aurrean izandako jarrera onagatik.
2025/05/22 - 10:59
Orioko Udalak bertan behera utzi du aurtengo Bisiguaren Festa, espeziearen egoera "zalantzan" dagoelako
Pandemian salbu, 2008tik urtero ospatu dute ekimena, baina aurten bertan behera uztea ebatzi dute "hura antolatzeko baldintzak betetzen ez direla ikusita". Arraina lortzeko "zailtasunez" gain, logistika arazoak ere izan dituzte.
2025/05/22 - 10:28
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren balantzea, Israelen tiroketa Zisjordanian eta marka aldaketa EHUn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.