Société
Urkiola jendez bete da San Antonioko ferian
Ehunka lagun izan dira ostiral honetan Urkiolako santutegian San Antonio jaiaz gozatzeko. Eguraldi ona dela eta, jende asko bildu da, eta nekazaritza azokaz gozatu ahal izan da.
EAEko erakundeek jaietan eraso matxistei aurre egiteko kanpaina abiarazi dute
Parapentelari bat erreskatatu dute Uharte Arakilen, Aiztondo mendian
Larrialdietako zerbitzuek parapentista bat erreskatatu dute Uharte Arakilen, Aiztondo mendian horma harritsu baten kontra jo eta ertz batean zintzilik geratu ostean.
Barazarko errepidearen errei bat berriz ireki dute, kamioi baten istripuagatik orduak itxita eman ondoren
Gidaria zauritu egin da. Bilbora bidean istripua izan duen kamioiak zama galdu du, eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute. Ordu batzuk geroago, errei bat zabaldu dute, eta txandakako zirkulazioa ematen ari dira. Kamioia oraindik ez dute errepidetik kendu.
Kamioi batek pertsona bat harrapatu du Errenterian eta hainbat kilometroko auto-ilarak eragin ditu
Gertaera GI-636 errepideko 2. kilometroan izan da, Altamira tuneletan, Errenteria parean, Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, hainbat kilometrokoak.
Odola emateko deia egin diete EAEko herritarrei, udan erreserbak bermatzeko
A-15 errepidea erabat itxiko dute asteburuan Gipuzkoan, tuneletako obrengatik
Autobia bi noranzkoetan itxiko dute, ostiraleko 22:00etatik asteleheneko 06:00ak arte. Itxita dagoen bitartean, N-1 errepidea edo A-10 errepidea (Sakanako autobia) erabili beharko dira.
Ertzaintzako ofizialordeak hautatzeko prozesua, bertan behera euskarari buruzko helegite baten ondorioz
1.000 ertzain baino gehiago prestatu dira prozesu honetarako, baina epaile batek behin-behinean bertan behera utzi du ekainaren 18an, asteazkena, 16:30ean BECen egitekoa zen proba.
Lorategietan ekosistemak sortu nahi dituen ''No Mow'' mugimendua zabaltzen ari da munduan zehar
Gure herrietako lorategi eta parke askotan belarra ez da lehen bezala mozten eta basoko landareak loratu dira. Irudi "basati" horren atzean lorezaintza jasangarriago bat dago, "No Mow" izeneko mugimenduaren parte dena, naturari bere bidea egiten uztearen alde egiten duena.
Zer da ezkabia eta nola tratatzen da? Larruazaleko infekzio hori ulertzeko hainbat gako, hemen
Ezkabia tratatzeko antifungiko topikoak erabiltzen dira, baina kasu larrietan eta buru-larruazala edo azazkalak hartu dituenean, botikak hartu behar izaten dira zenbait astez edo hilabetez, farmaziako adituek EITB Mediari azaldu diotenez.
Onik topatu dute, Huescan, Izaba inguruan asteazken gauetik bila zebiltzan mendizalea
Ostegun goizean lortu dute mendizalearekin (56 urteko herbeheretarra) telefonoz kontaktatzea. Izaba eta Zuriza artean GR-11 ibilbidea egiten ari zenean harekin kontaktuan ezin zuela jarri eta desagertuta zen abisua eman zuen familiak asteazken arratsaldean.
Talde kriminal bat atxilotu dute piper kontserben salmentan iruzurra leporatuta
Maddik, Junek eta Laura Sorayak Euskadiko notarik altuenak lortu dituzte unibertsitatera sartzeko hautaproban
Maddi Garate ordiziarrak 10etik 9,86ko nota lortu du, Euskadiko notarik altuena. June Dieguez eta Laura Soraya Ampudia ditu atzetik. Guztiak pozik eta harrituta agertu dira lortutako notarekin.
DBHko 4. mailako hiru ikaslek ezkabia harrapatu dute Basauriko Urbi institutuan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek azaldu dutenez, ezkabia kasuak agertzea "ez da aparteko zerbait, noizean behin agerraldiak izaten baitira".
Ikasle gehienek gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba, baina batez besteko nota jaitsi egin da
Iaz Euskal Autonomia Erkidegoan lehen deialdiko ikasleen batez besteko nota 7,1 izan zen. Aurten baina, datuak kontuan hartuta, beherakada igarri da. Batez bestekoa 6,7 da, eta 4 hamarren egin du behera.
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon, haur-pornografiako 12.300 artxibo baino gehiago deskargatu zituelako
Polizia operazioari esker, susmagarria identifikatu ahal izan dute, bere ardurapean zegoen saltoki bati lotutako IP helbide bat miatu ostean. Atzemandako materialean oso irudi larriak daude, eta ikerketak aurrera jarraitzen du biktimak identifikatzeko.
Osakidetzak ikerketa abiatuko du prostatako minbiziaren baheketa ezarri ala ez erabakitzeko
Programaren fase pilotuan, 50-70 urte bitarteko 10.000 gizonekin jardun dute, eta minbiziaren prebentzio eta diagnostiko goiztiarreko estrategia zabalago baten barruan dago.
Osasun Sailak prest du "proposamen integratzaile" bat lankidetza publiko-pribatuaren aferaren aurrean
A-15 autobidea erabat itxiko dute gaur gauean Gipuzkoan, tuneletan lanak egingo dituztelako
22:00etatik 06:00etara itxiko dute errepidea. Gorosmendi eta Oindolarreko tuneletako sistema guztiek ondo funtzionatzen duten egiaztatuko dute.