Zer da ezkabia eta nola tratatzen da? Larruazaleko infekzio hori ulertzeko hainbat gako, hemen
Ezkabia tratatzeko antifungiko topikoak erabiltzen dira, baina kasu larrietan eta buru-larruazala edo azazkalak hartu dituenean, botikak hartu behar izaten dira zenbait astez edo hilabetez, farmaziako adituek EITB Mediari azaldu diotenez.
Basauriko Urbi Institutuan DBHko 4. mailako ikasleen artean hiru ezkabia kasu daudela baieztatu da, eta orain larruazaleko gaitz horri buruzko zalantzak zabaldu dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, aldian-aldian izaten dira infekzio horren agerraldiak.
Ezkabiak ondoeza eragin dezake eta oso kutsakorra da, baina tratamendua eraginkorra da erabat, eta azkar sendatzen da jarraibide egokiak betez gero. Eskola-eremuan zabaltzen ez dela zaintzea, goiz detektatzea eta familien lankidetza funtsezkoak dira balizko agerraldiak kontrolatzeko.
Baina, zer da ezkabia? Zeintzuk dira sintomak? Nola tratatzen da? Eta, nola prebenitzen da?
Larruazalean dermatofitoek eragiten duten infekzio fungikoa da. Dermatofitoek keratinaz (larruazalean, ilean eta azazkaletan dagoen proteina bat) elikatzen den onddo mota bat osatzen dute. Izena gorabehera, lesioek forma zirkularra dute eta gorputzeko hainbat alderdi har ditzakete:
- Buru-larruazala (tinea capitis)
- Gorputzeko azala (tinea corporis)
- Oinak (tina pedis edo atleta-oina)
- Izterrondoa (tinea cruris)
Sendagaiak eta prebentzioa
Farmaziako adituek EITB Mediari azaldu diotenez, ohiko sendabidea da topiko antifungikoak ematea (kremak edo lozioak). Hala ere, buruko larruazala hartzen duenean, gela erabili behar izaten da. Kasu akutuetan, onddoen aurkako botikak ahotikak hartu behar izaten da.
Tratamenduaren iraupenari dagokionez, iturri horrexeren arabera, gaitzak hartutako gunearen eta infekzioaren larritasunaren araberakoa da, baina, oro har, hau da: 2-4 aste antifungiko topikoekin (kremak, lozioak eta gelak), larruazaleko kasuetarako (gorputza, izterrondoa, oinak); 4-8 aste buru-larruazaleko ezkabia kasuetan, normalean botikak ahotik hartzen dira (antifungikoak, hala nola griseofulbina eta terbinafina), kremak ez baitira ondo xurgatzen ile-folikuluetatik. Azazkaletako ezkabiak, berriz, hainbat hilabete behar ditu sendatzeko (3-6 hilabete edo gehiago) eta ia beti ahoko antifungikoak hartu behar izaten dira, azazkalak berriro atera arte ez baita sendatzen.
Zeintzuk dira sintomak?
Ezkabia azaleratzen denean, gune gorrixkak dituen erupzio zirkular gisa agertu ohi da, ertzak handituta ageri ohi dira, eta erdialdea argiagoa izaten da. Azkura, ezkatatzea eta, kasu batzuetan, kaltetutako eremuan ilea erortzea eragin dezake. Kutsakorra da, oso, eta kutsatutako pertsona batekin, animaliekin (katuak eta txakurrak, adibidez) edo kutsatutako gainazalekin (toallak, arropa eta dutxa publikoak) kontaktu zuzena izanez gero heda daiteke.
Kutsatzea saihesteko, honako hau gomendatzen dute: norberaren gauzak ez partekatzea (orraziak, txanoak, eskuoihalak), oheko arropa eta arropa kutsatuak ondo garbitzea eta higiene ona eta azala lehor edukitzea. Horrez gain, sintomak agertuz gero medikuarengana jotzea gomendatzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.