osasun ituna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasun Sailak prest du "proposamen integratzaile" bat lankidetza publiko-pribatuaren aferaren aurrean

Hamargarren bilera eguna du gaur osasun-mahaiak, eta korapilo handienetako bat mahaiganeratuko dute: Osasun Zerbitzu publiko eta pribatuen arteko harremana.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Euskadiko Osasun Mahaiak azken lan ildoak aztertuko ditu asteazken honetan egiten ari diren bileran. Eta hitzordu honetan korapilo handienetako bat mahaigaineratuko dute: Osasun Zerbitzu publiko eta pribatuen arteko harremana. Alberto Martinez Osasun sailburuak bilerara sartu aurretik iragarri du puntu zailena den honetan akordioa bilatu nahirik prest duela "proposamen integratzaile bat".

Hamargarren bilera-eguna dute gaur foro honetako parte hartzaileek. Bertan, aurreikusitako 24 ildo estrategikoetako azken biak jorratuko dituzte, zerbitzu-zorroari eta lankidetza publiko-pribatuari dagozkionak. Bi gai horietan, talde bakoitzean landutako dokumentuak % 80ko adostasuna eta % 20ko desadostasuna du. Hala, mahaian adostasun hori % 100era eramaten saiatuko dira gaurkoan.

Martinezek jakinarazi duenez, desadostasunak bere horretan jarraituko balu, sailak proposamen "integratzaile" bat prestatu du, alde guztien arteko jarrerak bateratzen saiatze aldera. Osasun sailburuaren hitzetan, proposamenak "lankidetza publiko-pribatuaren estaldura" definitzen du, eta hori martxan jartzeko zorrotz jardungo du, "kopuru, justifikazio, gardentasun eta gauzatzeari dagokienez".

Proposamen honen inguruan adostasuna lortuko dela uste dut Martinezek, baina, egongo ez balitz, gogoratu du hil honen bukaera arteko tartea dutela horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X