Odola emateko deia egin diete EAEko herritarrei, udan erreserbak bermatzeko
Eusko Jaurlaritzako Osasn Sailak eta Osakidetzak herritarrei dei egiten diete odola eman dezaten, udan erreserbak bermatzeko. Egunero 300 dohaintza inguru behar direla gogorarazi dute, eta, larunbatean ospatuko den Odol Emailearen Nazioarteko Eguna dela eta, dohaintza guneetara joateko deia egin diete 18 eta 65 urte artean eduki, osasunez ondo egon eta 50 kilo baino gehiago pisatzen dituen herritar orori.
Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez, Gabonetan bezala, uztaila eta abuztua bolada zaila izaten dira Euskal Autonomia Erklidegoko (EAE) ospitaleetan odol osagaien horniketarako.
Ildo horretan, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak gogorarazi du odola ematea dela oraindik ere transfusiorako edo plasmatik eratorritako sendagaiak egiteko osagai ugari lortzeko modu bakarra, ezinbestekoak direnak jardueran sanitarioan.
Bada, horniduren jaitsierari aurre egiteko, Osasun Sailak eta Osakidetzak uste dute ekaina dela une egokia dohaintza egiteko eta udaaldiari aurre egiteko behar besteko erreserbak lortzeko, eta horregatik eskatu dute herritarren laguntza.
Odol emateak egunero lagun diezaieke bizi tratamendua behar duten ehunka pertsonari, odola hainbat osagaitan banatzen baita premia medikoei erantzuteko, hala nola tratamendu onkologikoak, ebakuntzak, larrialdiak edota paziente akutu eta kronikoentzako sendagaiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda