Ertzaintzako ofizialordeak hautatzeko prozesua, bertan behera euskarari buruzko helegite baten ondorioz
1.000 ertzain baino gehiago prestatu dira prozesu honetarako, baina epaile batek behin-behinean bertan behera utzi du ekainaren 18an, asteazkena, 16:30ean BECen egitekoa zen proba.
Epaileak Ertzaintzako ofizialordeak hautatzeko prozesua behin-behinean bertan behera utzi du, proba horietan euskarari buruzko helegite bat jarri ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Zehazki, Administrazioarekiko Auzien Gasteizko 2. Epaitegiko lehen auzialdiko epaileak bertan behera utzi du, behin-behinean, Ertzaintzaren ofizialorde kategoriara igotzeko hautaketa prozesuaren deialdia. Proba hilaren 18an egin behar zen.
Epaitegiak argudiatu duenez, ofizialorde kategoriara igotzeko hautaketa-prozedura arautzen duen 2022ko aginduaren aurkako errekurtsoari buruzko epai irmorik ez dagoen bitartean, ezin da prozesua aurrera eraman. Prozesu horretan euskara ezagutzaren balorazioari buruzko oinarriei helegitea jarri diete.
Segurtasun Sailaren arabera, epaitegiak bertan behera utzi duen prozesuak oinarri batzuk ditu, Ertzaintzaren errealitatearekin bat datozenak, eta indarrean dagoen legediak ezartzen dituen baldintzak gainditzen ez dutenak. Gainera, Ertzaintzaren Negoziazio Mahaian ordezkaritza duten sindikatuek partekatutako eta onartutako oinarriak direla erantsi du Jaurlaritzak.
1.000 ertzain baino gehiago prozesu horretarako prestatzen eta ikasten ari dira. Horrela, datorren asteazkenean, ekainak 18, 16:30ean BECen egitekoa zen proba bertan behera geratu da.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.