Ikasle gehienek gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba, baina batez besteko nota jaitsi egin da
Iaz Euskal Autonomia Erkidegoan lehen deialdiko ikasleen batez besteko nota 7,1 izan zen. Aurten baina, datuak kontuan hartuta, beherakada igarri da. Batez bestekoa 6,7 da, eta 4 hamarren egin du behera.
Unibertsitatera sartzeko hautaproba. Irudia: EITB
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikasleen % 96,74k gainditu dute unibertsitatera sartzeko hautaproba berria (USaP), iazko ia % 98aren azpitik. Nafarroan, puntu erdi jaitsi da gainditutakoen portzentajea, ia % 98k gainditu dute azterketa.
Ikasleek eredu berri bati egin behar zioten aurre, eta hori notetan islatu da, zuzentzaileen arabera. Besteak beste, ortografia zuzentzeko irizpide berriak aplikatu dira. Gainera, azterketak luzeagoak izan dira.
Iaz Euskal Autonomia Erkidegoan lehen deialdiko ikasleen batez besteko nota 7,1 izan zen. Aurten baina, datuak kontuan hartuta, beherakada igarri da hiru lurraldeetan. Batez bestekoa 6,7 da, eta 4 hamarren egin du behera.
Adimen artifizialaren gehiegizko erabilera eta irakurketa falta horren arrazoi bezala jotzen dituzte irakasleek.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ohar batean jakinarazi duenez, EAEko Batxilergoko 12.297 ikasletik 11.896k gainditu zuten proba. Ikasle guztietatik, 9.621ek euskaraz egin zuten azterketa (9.400k gainditu dute-% 97,7), eta 2.669k gaztelaniaz (2491ek gainditu dute-% 93,3).
EHUk zehaztu duenez, kalifikazioak gaur bertan kontsultatu ahal izan dituzte ikasleek, eta proben behin betiko emaitzak ekainaren 23an argitaratuko dira.
Azterketa gainditu ez dutenak uztailaren 1, 2 eta 3an egingo den ezohiko deialdian aurkeztu ahal izango dira.
Hautaproba berriak bi fase ditu: batetik, sartzeko fasea, Batxilergoko ikasleek gainditu beharrekoa graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetara sartu ahal izateko, eta, bestetik, onartzeko fasea, borondatezkoa, sarbide-fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko aukera ematen duena. Horrela, goi-mailako heziketa-zikloetako 853 ikasle matrikulatu ziren onarpen faseko ikasgaien probetan.
Nafarroan, zehazki, aurkeztutako ikasleen % 97,92k gainditu dute proba 2024-2025 ikasturte honetako lehen deialdian. Iaz, aldiz, matrikulatutakoen % 98,41ek gainditu zuen azterketa.
Derrigorrezko fasean izena eman duten 3.423 ikasleetatik 71k ez dute gainditu eta beste 12 ez dira aurkeztu. Iaz, berriz, 7 izan ziren aurkeztu ez zirenak.
Hizkuntza-eskakizunen arabera, derrigorrezko fasean G eta A ereduetan (gaztelaniaz) matrikulatutako 2.605 ikasleetatik 2.594 aurkeztu ziren, eta 2.541 gainditu zuten, hau da, % 97,96 (iaz % 98,31 izan ziren). Bestalde, fase berdinean D ereduan matrikulatutako 818 ikasleetatik, 1 ez zen aurkeztu eta 799k gainditu dute, hau da, ikasle guztien % 97,8k (iaz % 98,70ek).
Borondatezko fasean, guztira 8.595 azterketa prestatu ziren. Azkenik, 1.651 ikasle ez ziren probetara aurkeztu. Egindakoei dagokienez, guztira 5.119k (% 73,72k) gainditu dute proba, eta 1.825 azterketak (% 26,28k) gainditu gabe geratu dira.
Probak egiteko 3.945 ikasle matrikulatu ziren. Horietatik 522k borondatezko fasean soilik eman zuten izena.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkanok munduari buelta eman eta jaioterrira itzuli zen unea antzeztu dute Getarian
Aurten, lehen aldiz, Mikel Larrañagak egin du Elkanoren papera, eta Saioa Etxeberria izan da tripulante modura irten den lehen emakumea. Lau urterik behin ospatzen du Getariak Elkanoren iritsiera, munduari bira eman ostean.
Alejandrak 2.000 euro galdu ditu Bilboko etxebizitza baten alokairuaren iruzurrean
Kaltetuak salatu duenez, 2.000 euroko iruzurra egin diote hainbat pertsonari aldi berean eskainitako etxebizitza bat alokatzeagatik. Iruzurrez galdutako dirua eta beste bizitoki bat alokatzeko erabili beharrekoa gehituta, galerak 4.000 eurokoak direla azaldu du.
Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan
22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.
Gutxienez 12 salaketa aurkeztu dituzte Bilbon etxebizitza turistiko bat alokatuta iruzurra egin zuen gizonaren aurka
EITBk biktimetako biren testigantzak jaso ditu. Iruzurgileak Airbnb bidez alokatu zuen pisua, hiru egunez. Ordu gutxi batzuetan, benetako jabeak ezer jakin gabe, dozena bat pertsonari alokatu zien. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gizona harrapatu eta biktimek galdutako dirua berreskura dezaten.
Mila pertsona inguru etxetik atera dituzte Baionako erdigunean gas-isuri baten ondorioz
Baionako hiriguneko mila bizilagun etxetik irtenarazi dituzte bart, gas-ihes bat dela eta; ondorioz, segurtasun dispositibo handia aktibatu behar izan dute. Suhiltzaileek 100 metroko perimetroa itxi dute, eta goizaldeko ordu bata arte ezin izan dute etxera itzuli.
Espainiak eskatutakoari entzungor eginez, Schengen berrezartzeari ezetz esan dio Italiak
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen akordioa eten eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Espainiako Gobernuak igandera arteko epea eman dio Italiakoari neurria bertan behera uzteko, baina Meloniren gobernuak lehengo lepotik du burua: "Abuztuaren 15etik aurrera aztertuko dugu gaia".
Eguzki eklipseak tren gehiago eta mugikortasun zerbitzu indartua ekarriko ditu abuztuaren 12an
Abuztuaren 12an izango da ikusgai, iluntzean. Milaka pertsona erakartzea espero den fenomeno horren aurrean, administrazioek segurtasun dispositibo zabala prestatu dute, mugikortasun segurua eta antolatua bermatzeko helburuarekin.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.