EAEko emakume langile gehienek 35 eta 44 urte artean dituzte
Datorren asteazkenean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Adecco giza baliabideen taldeak Euskadiko emakumeen langileen profila egin du: 35-44 urte eta unibertsitate ikasketak ditu, eta zerbitzuen edota salmenta sektorean egiten du lan.
2016ko datuei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lanean ari diren emakumeen (423.400 pertsona) % 59,3k (250.900 pertsona) unibertsitate ikasketak dituzte. Halaber, emakume langileen % 21,5ek bigarren mailako ikasketak dituzte, eta % 15,9k, berriz, ez zituzten lehen mailako ikasketak amaitu.
Adinari erreparatuta, langileen % 30,7k (129.800 pertsona) 35-44 urte dituzte. Bigarren talderik ugariena 45-54 urtekoena da (langileen % 27,9, 125.700 pertsona). Talde horiei 25-34 urte dituztenena gehituz gero (78.800 pertsona), EAEko langileen % 78,9 25 eta 54 urte bitartekoak dira.
Emakume langileen % 88,6 soldatapeko langileak dira, eta % 10 inguru (42.450 pertsona), berriz, ekintzaileak.
Halaber, emakume langileen % 89,4k (378.600 pertsona) zerbitzuen edo salmenta sektoreetan egiten dute lan. 35.600 emakumek (% 8,4) egiten dute lan industrian; 6.200k (% 1,5), eraikuntza sektorean; eta ia ez dago emakumezkorik nekazaritzan (% 0,7).
Bestalde, EAEn lanik gabe dauden emakumeen % 54,3 25-44 urte dituzte.