Ekainaren 25etik eskatu ahal izango dira ibilgailu elektrikoak erosteko 7.000 eurorainoko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzak Moves III 2025 plana martxan jarriko du, 14,9 milioi euroko partida bideratuta, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta autoak eta birkarga-puntuak erosteko dirulaguntzak emateko.
Eusko Jaurlaritzak asteazken honetan argitaratuko ditu Moves III 2025 mugikortasun iraunkorrerako laguntza-programa berriaren oinarriak. Programa horri esker, ibilgailu elektriko bakoitzeko 7.000 eurorainoko dirulaguntzak eskatu ahal izango dira ekainaren 25etik aurrera, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) web-orriaren bidez.
Guztira, 14,9 milioi euroko aurrekontua du programak, eta honela dago banatuta: 8,4 milioi ibilgailu elektriko berriak edo erakustaldikoak erosteko erabiliko dira, eta 6,5 milioi, karga-puntuak instalatzeko. Aurreikuspenen arabera, deialdi horri esker, 2.000 ibilgailu elektriko gehiago ibiliko dira Euskadin.
Partikularrek atzeraeraginez baliatu ahal izango dute deialdia, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatu. Enpresen kasuan, berriz, atzeraeragin hori ez da baliagarria izango.
Aurreko autoa ez da derrigorrean txatar bihurtu beharko, baina txatartuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa handiagoa da. Hortaz, ibilgailu berriak txatarrerako ibilgailu zaharra ordezten badu, laguntzak gehienez ere 7.000 eurokoak izango dira, auto bakoitzeko.
Karga elektrikoari dagokionez, instalazioek kostuaren % 70era arte jaso ahal izango dute, eta ehuneko handiagoak izango dituzte talde espezifikoetan, hala nola taxilarien kasuan eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnenetan. Laguntzak partikularrentzat, autonomoentzat, enpresentzat, administrazio publikoentzat eta jabeen erkidegoentzat dira, azken horiek garaje komunitarioetan enborreko aurreinstalazioak egiteko.
Mikel Jauregi Industria sailburuak azpimarratu duenez, neurri horren helburua da gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak eskuratzea errazago izatea eta EAEko automobilgintzari laguntzea, 40.000 lanpostu sortzen baititu. "Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen % 35 garraioak sortzen ditu Euskadin. Ibilgailu elektrikoa gakoa da deskarbonizatzeko", esan du.
Moves III 2025 ez da bateragarria izango apiriletik martxan dagoen Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen programarekin. EGI programak dagoeneko 600 espediente izapidetu ditu, nahiz eta furgoneten alorrean eragin txikiagoa izan, sailburuak berak aitortu duenez.
Azken Movesean, 18.000 eskaera onartu ziren: 7.800 laguntza eman ziren autoak erosteko, eta 6.700, karga-puntuak ezartzeko.
Ekonomiari buruzko albiste gehiago
Auzitegi Gorenak atzera bota du ABRAren helegitea, eta 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura behin betiko baliogabetzea berretsi du
Uste du bederatzi urte hauetan "kalte larria" egin zaiela "Errioxa jatorri-deiturari, haren kideei, markari eta izen onari".
Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira, gutxieneko zerbitzuak betetzeko
Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira gutxieneko zerbitzuak betetzeko. Florida parkeko belarra mozten hasi dira. Belarra mozteko bost makina eta sasiak garbitzeko beste pare bat makinarekin ia hiru hilabetez ukitu gabe egon diren lorategiak zaintzen hasteko agindua jaso dute. Ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak eta justifikazio gabeak direla salatu dute lorezainek.
Hasi da hegaluzearen denboraldia: 8.000 kilo heldu dira Getariako portura
Datozen egunetan olatu handia espero da, euskal arrantzaleek hegaluze asko arrantzatu baitute kostaldetik gertu. Salneurria: 13 euro.
ELAk helegitea jarriko die Gasteizko lorezainei ezarritako gutxieneko zerbitzuei
Sindikatu abertzalearen ustez, "justifikaziorik gabekoak" dira eta "grebarako eskubidea urratzen dute". ELAk salatu duenez, "orain funtsezkotzat jotzen da baldintza prekarioak dituen lan bat".
Euskadik Estatuko bigarren soldata-kosturik altuena izan du urteko lehen hiruhilekoan
Euskadin, soldaten kostua 2.543,50 eurokoa izan da lehen hiruhilekoan, eta Espainian, berriz, batez bestekoa 2.290,46 eurokoa.
Eusko Jaurlaritzak "ezohiko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkio Gasteizko lorezainen grebari
Horiek finkatzerakoan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak Gasteizko Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen bi txosten hartu ditu kontuan, "berdegune batzuen eta hiri-bide batzuen egungo egoeraren arriskuaz ohartarazten dutenak".
Hasi dira Avanza Gipuzkoa autobus konpainiako langileek antolatutako grebak
Asteburu honetan hasi dira lehen greba egunak, eta hurrengo asteburuetan ere luzatuko da.
Goia: ''Badirudi tasa turistikoa ezartzearen atarian gaudela''
Donostiako alkateak esan du horixe nahi izan dutela "beti", "turismoak sortzen duen aberastasunaz hiria ere aprobetxatzeko".
Emakumeen laneratzea, EAEko gizarteak azken 40 urteetan bizi izan duen aldaketa nagusienetako bat
1985. urtean, enplegu bat zeukaten pertsona guztien artean % 28 soilik ziren emakumeak. Gaur egun, ia erdiak dira (% 48). Etxetik kanpora lan egiten duten emakumeen ehunekoari begiratuta, aldeak oso handiak dira: % 31 80ko hamarkadan eta % 72 orain.