Sanchez EH Bildurekin eta EAJrekin bilduko da asteazken honetan, alderdien arteko harremanak aztertzeko
ERC ere bilduko da Sanchezekin, Espainiako Gobernuak antolatutako bileren egutegiaren barruan. Podemosek ez du bileretan parte hartuko. Bestalde, Espainiako Gobernuak proposatu du Sanchezek Kongresuan Cerdan, Leire eta Europako gaien inguruan agerraldia uztailaren 9an egitea.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea EH Bildu, EAJ eta ERC alderdiemn Kongresuko bozeramaileekin bilduko da asteazken honetan, Moncloan, Espainiako Gobernuak inbestiduraren aliatuekin duen harremana aztertzeko, PSOEko Antolakuntza idazkariak ustelkeria sare batean izan omen duen inplikazioaren berri jaso eta gero.
Astearte honetan Junts alderdiarekin bildu ostean, Espainiako Gobernuak asteazkenerako (ekainak 18) antolatutako bileren egutegia baieztatu dute taldeen iturriek.
10:30ean Gabriel Rufian ERCren bozeramailea hartuko du; 11:30ean EH Bilduren ordezkariekin bilduko da; eta 12:30ean EAJrenarekin.
Bilera-sorta horretatik aldendu da Podemos, eta horren buruak, Ione Belarrak, Kongresuan emandako prentsaurrekoan esan du Sanchez ezin izango dela "konponbidearen parte izan" herrialdeari eragiten dioten ustelkeria kasuen aurrean, "PSOE arazoaren parte baita".
Uztailaren 9an, Sanchezen agerraldia Kongresuan
Espainiako Gobernuak Kongresuko bozeramaileei proposatu die Pedro Sanchezek uztailaren 9an agerraldia egitea. Horretan, Espainiako presidenteak gai hauek aztertuko ditu: Santos Cerdanen inplikazioa Koldo Garciaren eta Jose Luis Abalosen ustezko komisioen sarean, Leire Diez zinegotzi sozialista ohiaren jarduerak UCOren aurkako frogen harira, eta nazioarteko gaiak, hala nola Europar Batasuneko hurrengo Kontseilua eta NATOren goi-bilera.
Moncloak azpimarratu duenez, aste honetan ezinezkoa da agerraldi hori egitea eta hurrengo astean Sanchezek nazioarteko bidaia du, beraz, uztailaren 9ra atzeratu du azalpenak emateko bilera hori, PPren kongresua eta PSOEren Batzorde federalaren ostean.
Gauzak horrela, PPk Bozeramaileen Batzorde berri bat eskatuko du aste honetan bertan Sanchez ager dadila presioa egiteko, izan asteazken honetan edo ostegunean, jada programatuta dagoen Osoko Bilkura amaitzen denean.
Zure interesekoa izan daiteke
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.