Hasi dira Avanza Gipuzkoa autobus konpainiako langileek antolatutako grebak
Asteburu honetan hasi dira lehen greba egunak, eta hurrengo asteburuetan ere luzatuko da.
Avanza autobus konpainiako enpresa-batzordeak grebaldiari hasiera eman dio asteburu honetan. Batzordeak lan-gatazkari "irteera bat emateko inplikazioa" eskatzen dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; hain zuzen ere, "lan-baldintzak hobetzeko eta herritarrei kalitatezko zerbitzu egokia eskaintzeko".
ELA, LAB eta Aurrerak osatutako Batzordeak salatu duenez, "hitzarmenak 1.650 gidatze-ordu jasotzen ditu urtean; langileek lan egiten duten 1.870 orduekin alderatuz"; hau da, 200 ordu gehiago.
Lanuzteak asteburu guztietan izango dira honako linea hauetan: Deba bailara, Donostia-Bilbo, Gasteiz-Donostia, Gasteiz-Bilbo, eta Bilboko aireportuarekin konexioa duten denak (Donostia-Loiu, Arrasate-Loiu eta Gasteiz-Loiu).
Grebaren lehen asteburua
Asteburu honetan hasi da grebaren lehenengo jardunaldia, Loiuko aireportuan. Langileek adierazi dute lanuzte hauek egite behartuta ikusi direla: Enpresarentzat beharrezkoak iruditzen zaizkigun hobekuntzak aldarrikatzen ari gara".
Horrekin batera, salatu dute enpresa eta Diputazioaren pasibotasuna egoera konpontzeko: "Ez Aldundiak ezta enpresak ere ez dute negoziaziorik nahi. Arazoaren baloia elkarri pasatzen diote eta, azkenean, kaltetuak langileak gara".