Bizkaiko autoeskoletako langileek hirugarren greba egunari ekin diote
Bizkaiko autoeskoletako langileek hilabete honetarako deitutako hirugarren greba egunari ekin diote astelehen honetan, goizeko 08:30ean Bilboko Casilda Iturrizar Parketik abitu den manifestazio batekin. Besteak beste, eskatzen dute lan baldintzak hobetzea eta salatzen dute patronala lan hitzarmen berria adosteko ahaleginak blokeatzen ari dela.
Zazpi hilabete daramatzate sindikatuek patronalarekin negoziatzen, baina hainbat bilera egin eta gero, ez dute akordiorik lortu. Hori dela eta, langileak kalera atera dituzte ELAk eta CC.OO. sindikatuek. Uztailaren 7an eta 16an izan ziren aurreko bi deialdiak, eta langileek erantzun zabala eman zieten.
Sindikatuen arabera, ez da hobekuntzarik izan sektoreko hitzarmenean; izan ere, hamarkada bat baino gehiago eman dute hura eguneratu gabe, nahiz eta negoziazio bilera ugari izan. Besteak beste, soldata igoera eskatzen dute, eta salatu dute APAVI patronalak egindako proposamena (% 2,5eko igoera) KPIaren oso azpitik dagoela. Irakasleen lanaldia murriztea ere badago euren aldarrikapenen artean.
Uztailaren 15ean egin zuten bi aldeek azken bilera baina ez zen inolako aurrerapausorik izan. ELAko ordezkariek azaldu dutenez, patronalak ez zuen "inolako aurrerapausorik eman. Aitzitik, atzerapausoren bat" ere izan zela adierazi dute. Horregatik, "kolektiboa grebara bultzatzen" dutela adierazi du Ainhoa Tirapuk.
CC.OO.ren ordezkariak ere atzerapausoak ikusi zituen APAVI patrolaren jarreran 15eko bileran, eta hurrengo topaketan, irailaren 2an, "beste jarrera bat" izatea espero dutela gaineratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdia Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan duten lehia gogorraren, Txinako salmenten jaitsieraren eta Estatu Batuetako muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.