ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Velorak 100 milioi inbertituko ditu Araban, sare elektrikoari lotutako produktuak ekoitziko dituen lantegi bat egiteko

Lantegi berria 2028an amaituta egotea eta 2029ko lehen seihilekoan gaitasun osoan lanean hastea aurreikusten dute. Halaber, 100 lanpostu sortuko ditu. 

Damaso Quintana Vicinay

Damaso Quintana enpresaria, irudiaren erdian. Artxiboko argazkia: Irekia

Energiaren sektorean espezializatutako Velora taldeak 100 milioi euro inbertituko ditu Araban, sare elektrikorako produktuak ekoitziko dituen lantegi bat eraikitzeko, konpainiak ostiral honetan jakinarazi duenez. Damaso Quintana enpresaria buru duen taldearen proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du. 100 lanpostu sortuko ditu eta lantoki berria 2028rako amaituta egotea aurreikusten dute. 

Proiektua ECN All Wind Veloraren plataforma industrialaren bitartez garatuko dute. Hain zuzen ere, plataforma horretan % 7,8ko parte hartzea dute Eusko Jaurlaritzak eta Ekarpen funtsak.

Aipaturiko plataformak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten duen bigarren inbertsioa da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Vicinay erosi eta gero. 

Oraingoz ez dute zehaztu lantegi berria Arabako zein tokitan egingo duten, baina bertan ekoiztuko dituzte argindarreko azpiegitura berriei eta sare adimenduei lotutako produktuak. 

Lantegi berria 2028an amaituta egotea eta 2029ko lehen seihilekoan gaitasun osoan lanean hastea espero dute. Halaber, 100 lanpostu sortuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X