Madril
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustez kutsatutako 28 lagun artatuta, gutun susmagarria agertu ostean

Cibeles Jauregian dagoen Posta zerbitzuko bulegoetan gai zuri susmagarria zeraman gutun bat agertu da goizean, eta laborategietara eraman dute dagoeneko, azter dezaten.
TEDAXeko kideak, Cibelesen, azterketa egiten. Irudia: EFE
TEDAXeko kideak, Cibelesen, azterketa egiten. Irudia: EFE

Ustez kutsatuta zeuden 28 lagun artatu dituzte, Cibeles Jauregian dagoen Posta zerbitzuko bulegoetan gai zuri susmagarria zeraman gutun bat agertu eta gero. Poliziak laborategietara eraman du dagoeneko, azter dezaten.

Madrileko larrialdietarako bulegoaren arabera, artatutako 23 pertsona bulegoan zeuden, larrialdi zerbitzuak geldu direnean, beste hiru Samur-Babes Zibileko kideak izren eta beste biak TEDAX Polizia Nazionaleko lehergailuetan adituen taldeko dituzten kideak.

Hala, Posta zerbitzuko bulegoetan (Madrileko Udalak ere bertan du egoitza) sei bezero eta 17 langile zeuden une horretan. 23 horietatik, hiruk baino ez dute harreman izan gutunarekin; hori dela eta, Suhiltzaileek "garbiketa" sakona egin diete. Gainerako 20ei aurpegia, eskuak eta oinak garbitu dizkiete.

Abisua 10:00etan eman dute eta, ondoren, NBQR (Nuklearra, biologikoa, kimikoa eta erradiologikoa)  prozesua abiarazi dute, TEDAXeko, Samur-Babes Zibileko eta Madrilgo Suhiltzaileetako kideak bidalita.

Gutuna zabaldu dutenean eraikin horretan zeuden pertsonak, ezin izan dira atera erabat garbitu arte, hau da, 13:00ak arte.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chikungunya: tigre-eltxoaren gaixotasuna saihesteko gakoak eta aholkuak

Pello Latasak, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko zaintza epidemiologikorako arduradunak, tigre-eltxoek kutsatzen duten chikungunya gaitzaren inguruan mintzatu da. Latasak azaldu duenez, gaitza ez da zuzenean gizakien artean transmititzen; hala ere, badira salbuespenak. Bideo honetan sintomak zeintzuk diren, transmisioa nola ematen den eta gaitzari aurre egiteko gomendioak eman dizkigu arduradunak.

Gehiago kargatu