Lau gizonek 18 urteko neska bat inguratu eta bortxatu dute Ferrolen
Gizon bat atxilotu dute jada. Erasoa Coruñako hiriaren Espainia plazako arkupe batzuetan gertatu zen. Gertakariak asteartetik asteazkenerako gauean jazo ziren, hiriaren erdialdean.
Ferrol (Coruña). Irudia: EITB
Gizon bat atxilotu dute Ferrolen (Coruña), 18 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik. Lau gizonek biktima inguratu zuten.
Erasoa Ferroleko Espainia plazako arkupe batzuetan gertatu zen. Gertakariak asteartetik asteazkenerako gauean jazo ziren, hiriaren erdigunean. Lau gizonek inguratu zuten gaztea, eta sexu-eraso baten biktima izan zen. Dirudienez, labana batekin mehatxatu ondoren, erasotzaileetako batek gutxienez bortxatu zuen neska. Biktima oihuka hasi zenean erasotzaileetako hiruk ihes egin zuten.
Pedro Blanco Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak gaur jakitera eman duenez, Polizia kasua ikertzen ari da, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea "biktimaren ingurukoen artean".
Blancok gogorarazi duenez, bortxaketa "arau-hauste penala" da, eta, beraz, "erabateko erantzun polizial eta judiziala izango du, erruduna zigortzeko".
Azpimarratu duenez, "ikerketa lerro guztiak zabalik daude", eta ustezko erasotzailearen "aurrekariak" ere aztertzen ari dira, "litekeena baita" biktima ezagutzea.
Ordezkariak erantsi duenez, "biktima auzitegiko medikuak eta osasun-langileek aztertu zuten", eta fisikoki "ondo" dago.
Galiziako Gobernuak "eraso basatia" gaitzetsi du gaur, biktimari eta haren familiari "babesa eta elkartasuna" adieraztearekin batera.
Ferrolgo Udalak ere gogor gaitzetsi du erasoa, eta Jose Manuel Rey Varela alkateak "herritarren babesarekin konpromiso irmoa" duela adierazi du.
Gaur premiazko bilera egin du Bozeramaileen Batzordeak, eta oposizioko talde politikoek ere erasoa gaitzetsi eta kezka agertu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irungo ordainlekuan eta Bilborako noranzkoan
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.