Informazioa eta babesa, edoskitzearen onurei eusteko giltzarriak
Osasun sistemako eskubideen eta betebeharren adierazpena kaleratu du, berriki, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Adierazpen horretako bederatzigarren artikuluak espresuki aitortzen du seme-alabei bularra edozein lekutan emateko eskubidea. Erne Unzurrunzaga Euskadiko Esnearen Ligako kideak horren balorazioa egin du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, eta aipatu du asmoen adierazpen gisa ongi dagoela, txalogarria dela, baina mugatua dela. Dekretu bidez kaleratutako adierazpena da, eta aplikazio eremua osasun esparruari soilik dagokio. Osasun sistemaren erabiltzaileen eskubideak aitortzen ditu, eta osasun sistemako langileei dagokie horiek bermatzea, baina adierazpen horrek ez du bermatzen edozein lekutan bularra emateko aukera baliatzea askatasun osoz.
Gure inguruan ez dira beste zenbait herrialdetan bezain ohikoak bularra emateagatik lekuren batetik kaleratutako emakumeen kasuak, baina egon badaude. Esate baterako, 2013an emakume bat egotzi zuten Erandioko igerilekutik, eta Bilboko Iñaki Azkuna Zentrotik ere bi andre bota zituzten edoskitze gelatik kanpo titia eman nahi zutelako. Gainera, sare sozialetan behin baino gehiagotan kendu izan dituzte amak bularra ematen erakusten zituzten argazkiak. Unzurrunzagaren hitzetan, "zentzu erotizatuan bularra horren agerian dagoen gizarte batean, zentzu ez erotizatu batean bularra agertzeak horrenbesteko iskanbila sortzea izugarri deigarria da".
Informazioa eta babesa
Hainbat ikerketaren arabera, ama gehienek, erditzerako orduan, bularra emateko asmoa dute, eta bularra ematen hasten dira gehienak. Bularra ematen jarraitzen dutenen kopurua txikiagoa da. Askok lanera itzultzen direnean uzten diote haurrari titia emateari, baina Euskadiko Esnearen Ligak nabarmendu du badaudela horrekin jarraitzeko moduak. Osasun Sailaren adierazpen horrek bermatu egiten du ama guztiek jasotzea edoskitzeari buruzko informazioa eta formakuntza, eta hori ezinbestekoa da emakumeek bularra ematen jarraitu ahal izateko.
"Edoskitzearen kultura bat zegoen aurreko belaunaldietan, eta galdu egin da", azpimarratu du. Lehen etxetik jaso zezakeen ama batek laguntza eta babesa bularra ematerako orduan, bai amarengangik, bai izebengandik… Orain, babes talde bat ez izateak eragina du edoskitzea ez mantentzeko, arazoen aurrean aholkurik eta laguntzarik jasotzen ez dutenek amore ematen baitute. "Babes hori edukiko balute, aurrera egingo lukete". Horregatik, azpimarratu du ezinbestekoa dela osasun-etxeetako emaginen rola eta haiek ematen duten prestakuntza eta informazioa, baita edoskitze taldeena ere.
Esnea aterata edo lanaldia murriztuta edoskitzea eta lana uztartu badaitezke ere, amatasun baimena 16 aste baino gehiagokoa izateak lagunduko luke, Esnearen Ligaren arabera, bularra luzaroago ematen. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen irizpideei jarraiki, haurraren lehen sei hilabeteetan haurrari amaren esnea bakarrik ematea gomendatzen dute, eta bi urtera arte, behintzat, ematen jarraitzea, tartean, bestelako elikagaiak ere sartuta. Izan ere, bularra emateak onura ugari daukaz. Maila immunitarioan onurak ditu, hobe liseritzen da, amari gaixotasun ugari prebenitzen laguntzen dio, haurraren osasuna epe luzera babesten du, eta, gainera, osasun psikikoari dagokionez, atxikimendu harremana sendotzen du, eta maila emozionalean amari sor dakizkiokeen zenbait zailtasun arintzen laguntzen dio.
Unzurrunzagaren esanetan, gai honek "oso jarrera polarizatuak" sortzen ditu; erabat aldeko edo erabat kontrako jarrerak, alegia. "Derrigorrezkoa iruditzen zait gizarteak aukera ematea; hortik aurrera, bakoitzak egin dezala iruditzen zaiona". Aurrerapausoa da Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak dekretu bidez egindako adierazpen berri hau, baina esparru honetan oraindik ere asko dago egiteko, gaineratu du.
Albiste gehiago gizartea
Familiek gose-greba egingo dute Gueñesko Osotu Lanbarri ikastetxe pribatua itxi ez dezaten
Ikastetxe horretako gurasoek elkarteak Eusko Jaurlaritzaren erantzun falta salatu du zentroa finantzatzeko orduan. Horregatik, 20 bat lagunek gose-greba abiatuko dute Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ikasleen % 60 baino gehiagok premia edo beharrizan bereziak dituztela gogorarazi dute.
Foruzaingoa 67 urteko gizon baten hilketa ikertzen ari da, Cascanteko egoitzan gertatutakoa
84 urteko gizon bat atxilotu eta espetxeratu dute, hilketaren ustezko egilea delakoan.
Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Aiora Diaz eta Eñaut Saenz de Viteri izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan
Aiora Diaz de Egiguren eta Eñaut Saenz de Viteri, 12 eta 10 urteko neska eta blusa, hurrenez hurren, izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren Jaietan. Abuztuaren 7an, txikiei eskainitako egunean, eskuartean izango dituzten aterkiak eta ardo zahatoa jaso dituzte.
Euskal diaspora, Txilen
Mikel Reparaz kazetaria Txilen izan da, euskal jatorriko biztanle kopuru handiena duen herrialdean.
Suteek arrisku egoera larrian jarri dituzte Avila eta Caceresko hainbat herri
Extremaduran 2.500 hektarea kiskali ditu asteartean piztutako suak. Avilan, berriz, 600 hektarea inguru erre dira. Hainbat pertsona ebakuatu behar izan dituzte eta egoera ez dago kontrolpean.
Zer dira tsunamiak? Zergatik gertatzen dira?
Errusiako ekialdea astindu duen 8,8 graduko lurrikara izugarriak tsunami alertak piztu ditu Ozeano Barean. Baina, zer dira tsunamiak, eta zergatik sortzen dira?
Legez kanpoko 3.800 tabako-pakete atzeman dizkiete Bilboko aireportuan Armeniatik zetozen bi bidaiariri
Guardia Zibilak kontrabandoko 3.800 tabako-pakete atzeman ditu Bilboko aireportuan, Armeniatik zetozen bi bidaiariren maletetan. 1.900 bana pakete zeramaten. Kontrabandoan aritzea egotzi diete biei.
Fidantzarik gabeko espetxealdi komunikatua Zizur Nagusian emaztea hiltzeagatik atxilotutako gizonarentzat
Gizonak deklaratzeari uko egin dio. Adinagatik akusatuaren osasun egoerari buruzko zalantzei dagokienez, epaileak bere ebazpenean azaldu duenez, medikuek azterketa sakona egin diote, eta patologia larririk ez duela ondorioztatu dute txosten batean.
Itsasadarraren azpiko tunela egiteko proiektua "modu irregularrean eta presaka" onartu izana salatu dute
Subflubiala Ez plataformak, eta Artaza institutuko eta Erromo ikastetxeko guraso elkarteek salatu dute Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua onartu duela, alegazioak aurkezteko epea oraindik zabalik dagoenean.