Ertzaintzak 52.370 delitu ikertu ditu urteko lehen seihilekoan Euskadin, iaz baino zertxobait gutxiago
Azken txostenaren arabera, 35 hilketa zenbatu dira, 2024an baino bat gutxiago. Nabarmentzekoa da Bilbon izan den gorakada: iaz, 2 kasu izan ziren, aurten, 10.
Ertzaintzaren patruila bat, Europa Pressen artxiboko irudi batean.
Euskadin, 52.370 delitu izan dira urteko bigarren seihilekoan. Datua 2024ko aldi berean zenbatutakoarekin alderatuta, kopuruak koska bat egin du behera (iaz 52.415 izan ziren). Guztira, 35 hilketa erregistratu dira, 2024an baino bat gutxiago. Hala ere, nabarmentzekoa da Bilbon izandako igoera: 2tik 10era igaro da krimen-kopurua.
Asteazken honetan 2025eko lehen seihilekoan Euskadin erregistratutako delituei buruzko txostena argitaratu da, eta nabarmentzekoa da aurtengo datuak eta iazkoak nahiko partetsuak izan direla.
Krimen larrienei dagokienez —homizidioak—, kopurua 36tik 35era jaitsi da. Hala ere, Bilbon gora egin du: 2tik 10era. Gipuzkoan, Irunen hilketa kopurua bikoiztu egin da 2tik 4ra, eta Donostian, berriz, 8tik 3ra jaitsi da. Arabako hiriburuan ere beherakada izan da, 3tik 1era.
Bestalde, sexu-askatasunaren aurkako delituen kasu-kopuruak koska bat egin du gora lurralde guztietan, batik bat Bilbon eta Donostian, 89tik 104ra eta 56tik 65era, hurrenez hurren. Lurralde guztiak kontutan hartuta, 499 delitu erregistratu dira, iaz baino zazpi gehiago.
Lesioen kasuan, gora egin du kopuruak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, baina ez nabarmen.
Txostenari erreparatuz gero, delitu informatikoak izan dira gehienak, ia 13.000 kasu.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.