Animalien eskubideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tordesillasek bete egingo du Vegako Zezenaren debekua

Peñako Zezena izeneko ekimena egingo du aurten, baina animalia hil barik.
Iazko Vegako Zezena. EFE

Tordesillas herriak (Valladolid, Gaztela eta Leon) bete egingo du Vegako Zezenaren debekua, eta, horren ordez, Peñako Zezena izeneko ekimena egingo du aurten, irailaren 13an, baina animalia hil barik.

Gaztela eta Leongo Gobernuak Interes Turistikoa duen ospakizuna izendatu zuen Vegako Zezena 1980an.

Hala ere, azken urteotako presio sozialaren ondorioz, maiatzaren 19an ikuskizunetan animaliak hiltzea erabaki zuen. Hori dela eta, Vegako Zezena ezingo da egin berriro.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu