Poliziak ehunka arma konfiskatu ditu Getxoko enpresa batean
Espainiako Poliziak arma-trafikoaren kontrako operazioa egin du Estatuko erkidego ezberdinetan, tartean Euskal Autonomia Erkidegoan. Antza, erabilgarriak ez ziren armak erreal bihurtzen aritzen zen sarea desegin dute.
Barne Ministerioak jakinarazi duenez, bost pertsona atxilotu dituzte Getxon, Galdakaon, Oloten (Girona) eta Liendon (Kantabria), eta Poliziak 8.000 gerra-arma eta hainbat munizio atzeman ditu, merkatu beltzean saltzeko prest.
Gainera, Getxon, Iturribide kaleko lonja batean, armak manipulatzeko eta erabilgarri bilakatzeko tailer sofistikatu bat topatu duela erantsi dute. Ehunka arma atzeman dituzte bertan.
EFE albiste-agentziak Poliziaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, Getxon atxilotutako gizonezkoa lonja horren jabea izango litzateke. Gizon horrek Liendon (Kantabria) duen txaleta eta industria-pabilioia ere miatu diutzte.
(Poliziak konfiskatutako armetako batzuk. Argazkia: Espainiako Barne Ministerioa)
Poliziaren esanetan, gaur desegindako taldea oso aktiboa zen, erabilezin bihurtutako gerra-armak bide legaletik erosten zituzten, manipulatu eta erabilgarri bilakatu ostean, erakunde kriminalei saltzeko.
Ikerketa Polizia Judizialaren Komisaria Nagusia egiten ari da, antolatutako krimenaren kontrako bridaren bidez. Polizia-operazioak irekita jarraitzen du.
Polizia-operazio honen oinarrian 2014ko maiatzaren 24an Bruselako museo juduaren kontrako atentatua dago. Gizonezko batek lau pertsona hil zituen tiroz, eta poliziak eraso hartan erabilitako armak ikertzen aritu ziren. Ikerketa horren tiraka iritsi dira gaur desegindako gaizkile-taldearengana.
Albiste gehiago gizartea
Pradalesek Euskadiren eta Boiseren arteko lotura estrategikoa eta kulturala aldarrikatu du
Lehendakari gisa Jaialdira egin duen lehen bisitan, Imanol Pradales hunkituta agertu da euskal diasporak Idahon egin dion harrerarekin. Jaialdiak kulturaren, ekonomiaren eta erakundeen zubi gisa duen zeregina aldarrikatu du, eta energia, teknologia eta goi-mailako hezkuntza bezalako arlo gakoetan egindako akordioak nabarmendu ditu.
Chillida Leku aire zabaleko zinema bihurtuko da udako hiru gauetan
Museoak film independenteak proiektatuko ditu hurrengo ostegun, ostiral eta larunbatean, eskulturen eta naturaren artean, piknik eta guzti.
Katuentzako 61 kilo janari konfiskatu dituzte Bilboko portura iritsitako furgoneta batean
Bidaiariak "katurik ere ez zeraman", eta ez zuen EBn kontsumitzeko edo banatzeko osasun-baimenik.
Kezka nagusi kostaldean, orkak begiztatu ondoren
Lekeitioko kostaldean duela gutxi bi orka ikusi izanak kezka areagotu du. Andoni Uribe LEAKAIko presidentearekin hitz egin dugu, eta itsas animalia horietako baten erasoari nola aurre egin azaldu digu.
Beloradoko adineko lekaimeek Urduñan jarraitzeko borondatea adierazi dute
Urduñako monasteriotik kanpo eramatea dakarren edozein kautelazko edo behin betiko neurriren aurka daudela adierazi dute. Joan den astearte gauean eraman zituzten hara, Beloradotik.
Euskal kultura, hizkuntza eta nortasuna aldarrikatu dituzte Estatu Batuetatik ordezkari politikoek
Idahoko hiriburutik, euskal ordezkari politikoek euskal sustraiak babestu eta diasporarekiko loturak sendotu behar direla azpimarratu dute.
Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaien hasiera, zuzenean.
Normaltasuna nagusi zirkulazioan, AP-8 eta AP-1 autobideetan goizean auto-ilarak sortu ondoren
Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu euskal errepide sarean, abuztuko lehen asteburuko trafiko irteera operazioarekin batera.
Urduñako geltokian trenaren plataforma erabiltzaileen esku jartzea Renferi dagokiola adierazi du Eusko Jaurlaritzak
Eukene Bengoaren aita hainbat bidaiariren artean trenatik jaitsi behar izan zuten, Renfek uko egin ziolako plataforma zabaltzeari, sare sozialen bidez bideo batean salatu dutenez. Aldiriko tren zerbitzuen eskumena urtarriletik dago Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangariaren Sailaren esku, baina plataforma zabaltzea ala ez Renfe enpresari dagokiola azpimarratu du Jaurlaritzak.
83 urteko gizon bat hil da Amurrioko udal kiroldegiko igerilekuetan
09:30 aldera jazo da gertaera. Sorosleak eta osasun arloko profesionalak gizona suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin eta bertan hil da.