Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Palais ekintzailea absolbitu du Akizeko auzitegiak

Bankuek zerga ihesa laguntzen dutela salatzeko protesta baten baitan BNP Paribas bankuko Pariseko bulego batetik hainbat aulki lapurtzea leporatuta epaitu zuten.

Akizeko Auzitegiak Jon Palais Bizi! mugimenduko ekintzailea absolbitu egin du. BNP Paribas bankuko Pariseko bulego batetik hainbat aulki lapurtzea leporatuta epaitu zuten pasa den abenduaren 9an.

Bankuek zerga ihesa laguntzen zutela salatzeko ekintza batean parte hartu zuen 2015eko urriaren 19an.

Fiskalak bost urteko kartzela zigorra eta 75.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen berarentzat eta bankuak euro batek kalte-ordaina eskatu zuen eragindako kalte moralagatik. Azkenean epaileak absolbitu egin du.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu