Elur-jausia izan da Alpeetan, baina ez da inor zauritu
Elur-jausia izan da goizean Tignes eski estazioan, Alpeetan (Frantzia), baina zorionez ez du inork minik hartu, estazioak berak eta Prefeturak jakinarazi dutenez. Hasiera batean, ordea, kezka zabaldu da, hainbat eskiatzaile elur azpian harrapatuta geratu direla esan baitute.
"Ez da biktimarik egon", azpimarratu du Prefeturako bozeramaile batek.
Elur-jausia 10:10 aldera jazo da, pista urdin batean. Elur-jausia izateko arriskua zegoen, eta pista hori bakarrik zegoen zabalik.
Abisua jaso eta berehala, dozenaka jendarme bertaratu dira, eta eremu osoa miatu dute txakurren laguntzarekin. Eguraldi txarra dela eta, helikopteroak ezin izan dira aireratu.
Estazioa zabaldu baino lehen, hainbat leherketa egin dituzte langileek, elur-jausiak eragiteko eta arriskua gutxitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Arguedaseko agintariek eta auzokideek Saida El Yousifen hilketa gaitzetsi dute
Elkarretaratze jendetsua egin dute Udaletxeko plazan. Gainera, Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu herrian.
Gizon batek bikotekide ohia hil du kalean, Figueresen (Girona)
Gizona astelehen honetan ere atxilotu zuten, emakumearenganako urruntze-agindua urratzeagatik.
Mangoren sortzailearen semea aske utzi dute milioi bateko fidantza ordaindu ostean
Enpresaburua 2024an hil zen, Montserrat inguruan, amildegitik behera erorita. Semea eta biak bakarrik zeuden ezbeharraren unean. Hasiera batean, istripua izan zela uste izan zen eta auzia artxibatu zen. Handik gutxira, baina, zantzu berriak agertu ziren, eta epaileak kasua berriz zabaltzea erabaki zuen. Haren semea dago orain ikerketapean, ustezko hiltzaile gisa.
Auzitegi Gorenak eutanasia eskaria errekurritzeko eskubidea aitortzen die eskatzailearekin lotura "estua" dutenei
Kataluniako Generalitatearen helegite bat atzera bota du Gorenak. Gizon batek semeari onartutako eutanasia errekurritzea ontzat eman zuen sententzia batek, eta haren aurka aurkeztu zuen helegitea Exekutibo kataluniarrak.
Maria Ubarretxena: "Azken erabakia FIFArena izango da"
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, FIFAren erabakia 2027ko urtarrilean iritsiko da. Oraindik zazpi hilabete gelditzen diren honetan, lasaitasun mezua zabaldu du.
Ebola zer den ulertzeko gakoak
Birus bat da ebolaren eragilea, eta sei mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta), Bundibugyo eta Bombali. Txertoek eta onartutako tratamenduek Zaire aldaeraren aurka funtzionatzen dute. Afrikako erdialdea astintzen ari diren Sudan eta Bundibugyo anduiak tratatzeko, berriz, oraindik ez dago txertorik.
Amaitu dira N-1 errepidean, Tolosa parean, bi kamioi matxuratuk eragindako auto-ilarak
Usabalgo industrialde parean hasi eta Alegiaraino iritsi dira, une batez, auto-ilarak. Matxuratutako bi kamioiak elkarrengandik oso hurbil zeuden, eta, ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute.
Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gijonek, Malagak eta Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Gutxienez 3 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hainbat ibilgailuren arteko istripu bat izan delako
Errepidea itxita egon da denbora batez istripuaren ondorioz, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.