Lurrikarak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3 eta 1,5 gradu bitarteko beste lau lurrikara izan dira Nafarroan

Lehenengoa 14:44ean izan da eta epizentroa Olaibarren izan du, bigarrena, 14:47ean Eguesibarren, hirugarrena, 15:06ean Erripan, eta azkena, 15:42ean Olaibarren.
Beste bi lurrikara izan dira Nafarroan. Argazkia: Espainiako Geografia Institutua

Richter eskalan 2,5 graduko eta 3 graduko bi lurrikara izan dira gaur arratsaldean Nafarroan. Bi astinduak hiru minutuko diferentziarekin jazo dira: 14:44an eta 14:47an. Espainiako Geografia Institutuak emandako datuen arabera, lehendabiziko lurrikarak Olaibarren izan du epizentroa eta bigarrenak, berriz, Eguesibarren.

Ondorengo bi lurrikarak indar txikiagoa izan dute. Hirugarren astindua 15:06ean izan da Erripan eta 1,8 gradukoa izan da, eta 15:42ean 1,5 graduko laugarren astindua nabaritu dute Olaibarren.

Gaurko bi astinduak azken egunotan izandako gogorrenak dira. Asteburuan, ostera, 2,8 graduko lurrikara izan da Olaguen.

da Olaguen.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dozenaka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, "odolik gabeko" sanfermin batzuen aldeko protestan

Bi egun bakarrik falta dira sanferminetako lehen entzierrorako. Hori horrela, dozenaka pertsona bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean, entzierroen amaiera eskatzeko. Bertan, Anima Naturalis eta PETA taldeetako ordezkariek antzezpen artistikoa egin dute, 11:00etan. Kontzentrazio baketsua izan den arren, oinezko batek iraindu egin ditu bertan bildutakoak.  

Gehiago kargatu