Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona artatu dituzte Bilboko jatetxe batean piztutako sute batean

Sutea Iparragirre kaleko Kerren jatetxean piztu da eta, ondoren, kea alboko etxebizitzetara zabaldu da.
Suhiltzaileak Iparragirre kalean. Argazkia: Asier Sanchez.

Sute bat izan da astelehen goiz honetan Bilboko Iparragirre kalean, 61. zenbakian, Alondegitik oso gertu, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez

Sutea Kerren jatetxeko kanpaian piztu da eta, ondoren, kea alboko etxebizitzetara zabaldu da. Suhiltzaileen kamioiak tokira bertaratu dira eta sua itzali dute, 12.15ean.

Sutearen ondorioz lau pertsona artatu behar izan dituzte, arrazoi ezberdinengatik.

Suhiltzaileak Iparragirre kalean. Argazkia: Asier Sanchez.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu